Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

muzindu, muzin(du), muzintzen (orobat muxindu g.er.) 1 da ad bekozko iluna jarri, haserretu. ik muturtu; zapuztu.

Beraz, muzindu ez zedin, barre egin nuen, baina algararik gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

Logelan sartu eta muzindu egin zen, Lisak kandela piztua utzi zuela ikustean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Gehiegi hurbildu baitzen katutxo jaio berrien ume-aldrara, katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

• 2 du ad

Neskaren abaildura arindu ordez, Andreasen ateraldiaren zabarrak muzindu egin zuen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

Zer gertatzen den ez jakitea litzateke gehien muzinduko ninduena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 327. orr.

Eskatzen dizudan horrek doi bat muzintzen bazaitu ere, ez ote didazu horrenbertze zor zure alde egin ditudan ahaleginen ordainetan?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 220. orr.

Bikotea bereizirik zegoenean, distantziak muzinduta, Edithek gutun bihotz-xigorgarriak bidaltzen zizkion Freddyri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hala ere, bazter batean, harresietako txoko batean, ba omen dira persiarrek idatzitako bertso batzuk, edertasun muzinduaren oroigarri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.

Hori erran behar diek? -Hansek burua astindu zuen, ezezko muzindu batean-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 88. orr.

Putetxean eta putetxe baten pare jarritako etxe-zuloko giro muzinduan  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus