Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaualdi bat Lisa ederrari eskaintzen zion, muturtu ez zedin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.
Neska apur bat muturtu zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.
Zorionez, muturtzen ginen erraztasun berberaz adiskidetzen ginen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 112. orr.
Dama haiek biziki haserretu zitzaizkion, zakarki muturtu ere [...] baina bizkarrak uzkurtuz eta hotz eta motz hitz eginez mozorrotu zioten euren aurkako bidegabekeria hura. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.
Orduan Paola mindu eta muturtu egiten zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 107. orr.
Baina Paola bere seme-alabak ikustera etortzen zenean, gure ama bat-batean urduritu eta muturtu egiten zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 159. orr.
Haserretu eta muturtu egin zen bat-batean, hain modu zatarrean kendu nahi ziotelako denbora. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 199. orr.
Bai, nahiago zuen amore eman, harekin muturtu baino. «Bizia lo», 2003 - 29. orr.
Baina luze gabe aspertzen zen; muturtu eta orduan nirekin eta Luciorekin haserretzen zen, inguruka ibiltzen gintzaizkiolako. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 48. orr.
Elkarrekin muturtu ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.
Bekozko ilunez zegoen, muturturik eta aurpegi oker, masailak haserrez sutan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.
Muturtuta, bai, baina ez minduta edo erretxinduta. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.
Eta zerua muturtzen hasi zen une horretan bertan. Berria - Kultura 2006-01-26
Gosariaz geroztik fitsik ahoratu gabea nintzen, eta jan zaharra egoteak muturtzen eta zakartzen ohi nau. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.
Ospel ikusgarri xamar bat ari zen azal hartatik goratzen, are muturtzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.
-Egingo al dut? -galdetu zidan, ezpainak muturturik, ttu egiterakoan bezala-. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 171. orr.
Ikusiak zizkion ezpain muturtuak zabal-zabal egiten, gustu ematen zionean azukreak edo Denverren albiste batek. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 111. orr.
Ate aurrean Fuhrmann doktorea zegoen, gizon mozkotea, bulldog muturtu baten aurpegia zeukana eta orbain bat ezkerreko masailean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 178. orr.
Emakume gazteak aurpegi nekatu eta garbia du, pixka bat muturtua. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.
-Itxura hori dugu? -gazteak berehala, muturtu samar. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 139. orr.