Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Plazan, sekula ez nuen astirik izaten lasai jateko, ongi mastekatzeko, ahoa zuku betean, hortz-haginen artean kraska eta kraska. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.
Aitonari kosta egiten zitzaion mastekatzea eta irenstea. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.
Urrebotoiak topatzen nituen beti plazan, udaberria zen berriro, eta astiro mastekatzen nituen gordeka. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.
Pizza-zati bat ahoratu eta mastekatzen hasten da. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 79. orr.
Arrastiria goxo goxoa luzatzen ahalko da talo ta xingar batzu mastakatuz. Herria 2001-06-14
Mokadu bakoitza 25 aldiz mastekatzen zuen, okela izan, arraina izan edo beste edozer izan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.
Mastekatzeko belar zatitxoak saltzen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 34. orr.
Koka mastekatzen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 63. orr.
Neskak, bien bitartean, kexu-zirkinik gabe eusten zion araketari, xingoma mastekatuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.
Txiklea mastekatzen nuen, etengabe. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 194. orr.
Paper puskak mastekatu eta gela sabaira jaurtitzea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 386. orr.
Tootles, kontramaisua, euren artean zebilelako, soka baten muturra eskuan hartuta eta tabakoa mastekatzen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 197. orr.
Begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak, masaila gorriak puruak mastekatzen, oliba-koloreko aurpegi iharrak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Ezer ez da ongi-ongi ezagutzen eztabaidaren haginekin mastekatua izan ez bada. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.
Amorrazioa mastekatuz aldegin zuten denek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 34. orr.
Paranoiko bat naiz, paranoiko bat naiz, paranoiko bat naiz hitzak mastekatuz behin eta berriz ahopean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.
Zeregin berezirik gabe zain eta euriari begira egoteak bazuen denbora mastekatzearen antza. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 18. orr.
Lehengo batean, lagunarte on batean nengoela, gure aberriaren gaia ekarri zuen solasak, gai mila aldiz aztertua, xehatua eta mastekatua, baina ez haatik amaitua, finitua edo flakatua. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 127. orr.
Janari mastekatuan bat-batean aurkitzen den harriak adierazten duenez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.
Ehun eta berrogeita hamazazpi dolar eskudirutan, hiru barra mastekatzeko goma, hogeita bost zentimoko lau txanpon, hamar zentimoko bi txanpon, zentimoko lau txanpon eta paper zati bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.