Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Murtxikatu gabe irentsitako belarra urdailetik berriz ahora ekartzen du behiak, eta han lasaiki murtxikatzen du bere ahoko zukuekin ondo nahastuz ostera irensteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.
Fotonobelak irakurtzen, eta tabakoa erretzen eta txikleak murtxikatzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.
Kendallek edontzia hustu eta izotz koxkor bat murtxikatzen hasi zen, ahosabaia freskatzearren. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.
Puzzleak murtxikatu, eta kartoi-ahia lurrean ttuka barreiatzen nuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Asta-gorotza hartu eta ahora eraman zuen murtxikatzeko, esanez: "Masteka beza gorotza, ene anaiaren kontra haserre-pozoia jaurti duen mihi honek". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.
Arin jan zuen, ia-ia murtxikatu gabe, eta ogi zaharraren hondarrak poltsikoan sartu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.
Mokadu bat astiro murtxikatzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.
Aldian behin hostoren bat harrapatzen nuen hortzetan, eta gogotik murtxikatzen nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.
Denbora hartuz murtxukatu behar den liburua, hiztegiz eta esaldiz aberats, idazleak euskararen artetik ingles doi bat eta buhamien hizkuntza ere jastarazten dauzkigula. Herria 2005-05-19
Zuloa ogi murtxikatuz estali nuen. Egur zaintsu honen gainean berniza bezala zabalduriko usain beltzean, zuntz murtxikatu eta azukredunaren zaporean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 52. orr.
Ezer edan gabe jan zuen dena, murtxika eta murtxika, listua eztarrira berriro zetorkiola antzeman arte. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.