Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerbait marraskatzen ari zen, gero mamurtzeko eta kikara kafez bultzatzeko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.
Bizkor jaten zuten, ondo mamurtu gabe, dena irentsiz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 166. orr.
Abasek gosaria amaitu, tea hartu, eta pipa erretzen zuenerako, bestea artean tipulak mamurtzen zebilen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.
Pintxoa mamurtzen jarraitu zuen, ardo bereziari emango zion trago bikainean pentsatzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.
Zorabiatzen hasi orduko, zati bat ahoan sartu, eta mamur ezazu, guztiz xehatu arte, gazitasuna oso ona baita goragaleari eusteko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.
Gutxienez, oloa zen, ez lasto hutsa, eta berak gustura mamurtzen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.
Bestetik, hitzak banan-bana mamurtuz eta elkarri etenik edo pausaldirik gabe hitz egiten zuen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.
Esan behar zituen berbak lehenik eta behin berak mamurtu, eta gero, bigundurik, errazago mamitzeko eta ahaleginik egin behar barik irensteko, halaxe itzuli nahi zizkidala begitandu zitzaidan; txorikumeari jaten ahora ematen dion amak legez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.
Zalantzan egon nintzen apur baten, zer komeni ote zitzaidan mamurtuz. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 86. orr.
Jakin berri nituenak mamurtu ezinik nengoen ni. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 311. orr.
Barruan genituen amorrazioa eta abaildura nork bere modura mamurtuz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 334. orr.