Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hildakoa aztertzeari ekin zion, margolari batek bere margolana aztertzen duen bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.
Urteak eman zituen Vicente Ameztoi margolari donostiarrak inguruan, Santa Sabinako ermita txikiko paretak santuez eta naturaz apaintzen. Berria - Kultura 2004-12-22
Margolari klasikoek sentiberatasun handia izan dute beti bitartekaritza-eginkizun horretarako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.
Garai hartan margolari erromantikoek paisaiak estudioan margotzen zituzten, zirriborro batzuetatik abiatuta. Berria - Kultura 2004-03-11
Margolari inpresionisten posterrak aurki desagertu ziren. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 101. orr.
Maynuleten irudiko, korronte horrek «itzala utzi zuen margolari abangoardista gehienen obran». Berria - Kultura 2004-03-31
Pertsonen pintorea izan zen Kitaj, gazte zela AEBetatik Londresera joandako margolari figuratiboa. Berria - Kultura 2004-06-01
Nolanahi ere, margolari astigmatiko batek, betaurreko gabe pintatzean, garbi fokaturik ikusiko lituzke marra bertikalak, eta lausotuxeak marra horizontalak (edo alderantziz). Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.
Ate bat jo zuten, neska bat azaldu zen, eta margolari-estudio batera sarrarazi zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.
La Torren, ordea, enpresa bateko bulegoan egin zuen lan hainbat urtez, gauerako utzirik margolari lana. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 76. orr.
Mila txikikeria marraztu nahiz, arrasto urduriekin, margolari-kaierean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.
Margolari zebilen eta aldamio batetik erori zen, eta eraikuntzan dagoen «segurtasun falta» salatu dute sindikatuek. Berria - Ekonomia 2006-01-14
euskal herriko margolari (4); margolari alemaniar (3); margolari eta zizelkarien (3); margolari ezagun (3); margolari ezagutua (3)
dali margolariaren (5); margolariaren begia (3); margolariaren erakusketa (4); margolariaren lanak (3); margolariaren margo (3); margolariaren obra (4); margolariaren obrak (10)