Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pintore (447 agerraldi, 69 liburu eta 103 artikulutan; cf margolari 676 agerraldi, 123 liburu eta 83 artikulutan) 1 iz margolaria.

Idazlea hurbildu zenean, ikusi zuen agurearen aurrean zegoen margolariak, idazlearen lagun mina zen pintoreak, apunte ugari hartzen zituela: gorpuzkera, keinuak, aurpegiaren kera...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.

Pintoreak beti biluzik pintatzen zuen andrea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

Pintore bat ehunaren aurrean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 189. orr.

Pintorea zen, izerdi keruaren azpian sumatzen zituen disolbatzaile eta akriliko zantzuek argiro adierazten zuten bezala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 29. orr.

1923an, J. Sorolla argiaren pintorea hil zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 61. orr.

Alexandro IV.ak berak eskumikoa bota zuen Frantzisko zauririk gabe margotzen zuten pintoreen aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 826. orr.

Artistok ez dutelako beste pintoreen lanen gainean jarduteko ohiturarik.  Berria - Kultura   2004-04-21

Kazetari batzuek esan zuten mugimendu piktoriko berria sortu nuela, beste pintore batzuk ere hasi zirela nire bidetik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 125. orr.

Sekulako kolpe pila ematen zion pintoreak bere modeloari.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.

Gure aita zuzenean pintorearenera joan zen koadroak itzultzera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.

Arrakeroa dadoekin haserretzen da, pintorea pintzelarekin eta bakoitza bere tresnekin; tresnek zailtasunak sortzen dizkietela konbentzituta daude denak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 386. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zer gertatuko litzateke, baldin biharko egunean Rafael, Botticelli edo Velázquez bezalako pintore handi bat banintz...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 119. orr.

Margolana pintore vienatar batena zen, enperatrizari ile uhintsuarekiko erretratua egin zionarena berarena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Sevillan lan egin zuen pintore flandestarren batek margotu zuela uste du.  Berria - Kultura   2006-03-23

Apeles Greziako pintore ospetsu bat izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 121. orr.

Oka egitean, zure gorputzetik irtendako hondakinen artean ikusten dituzu 42 pintore inpresionistaren 42 inpresio, 17 pintore kubistaren 212 marra zuzen eta surrealista baten erloju urtu batzuk.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 150. orr.

Irakurria nuen Gernikan jaiotako pintore hiperrealistari buruzko bere lana.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 49. orr.

Juan Leon Kruzalegi ez zen abangoardiako pintorea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 46. orr.

3 (izenondo gisa)

Maizter haiek utzitako etxera artista pintore bat etorri zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.

Benetan amodio sinestezina zen, artista pintoreek baino ez duten horietakoa.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.

Gure aita bere lagun pintorearen koadroak ikustera joaten hasi zen eta iritziak ematen zituen pintura kontuetan jantzia dagoen aditu ezagunak bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pintore-begiaren trikimailu bat zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 178. orr.

Ganbara batean bizi zen, Hiru Ferrak zeritzon kaleko oso etxe zahar batean, ongi berotzeko modurik ez zegoen pintore-tailer moduko batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

Zenbaitetan, munduaren salbazioarekin lotutako auzi handiren bat besarkatzen dute, eta beraiei batere axola ez dien gehiengo sozial horren poeta edo pintore-ikur bihurtzen dira.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 157. orr.

4 paretak eta kidekoak pintatzen dituen langilea. ik pintatzaile.

Egun pare bat geroago, pintoreak eta igeltseroak, garbitzaileak eta tapizatzaileak azaldu ziren, lehengo maizterrek etxebizitzan utzitako zikinkeria guztia jasotzera.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 12. orr.

Nire sukaldetik mendebaldera dagoen etxe-saila ere egoera horretan egon da oraindik orain: ez igeltserorik, ez elektrizistarik, ez pintorerik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.

Mikeren aita, etxeetako pintorea, gizon ameslaria, ixtoriorik zoragarrienen kontalari bikaina, lan istripu bat izan eta gero kalean platanoak saltzen ikusiko dugu. tailer bateko mekanikari-lagun, obretako peoi edo pintore-ikastun, batetik bertzera opor aldiak tartekatzen zituela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pintore espresionista (3); pintore eta eskultore (3); pintore gazteak (3)

pintorearen lanak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus