Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nagusiak, lehenik, pintatzaile ofizioa irakatsi zidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.
Berdin kafetxeetako zerbitzari edo etxeko horma pintatzaile noble Hans izena izatearen bekatua soilik zutenak gorrotatu behar al nituen? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 44. orr.
Pintatzaileak koadroa hartu eta iparraldeko lurraldera ihes egin zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 209. orr.
Hain zen ederra etxe hori, non Rembrandt pintatzaileak, karrikan bertan bizi zenak, margotu baitzuen haren aurrealdea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.
Luisa koadrora hurbildu zen, gertutik ikusi nahi baitzuen Françoisek pintatutako emakumea, baina pintatzaileak aurrea hartu eta kendu egin zuen bistatik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.
Emakumeek bai: gure ama-amonek esku bizi zoliak zituzten, jostun eta sukaldari trebe ziren eskuok, batzuk are piano-jole, urmargoz pintatzaile, brodatu-egile, ile-txirikordatzaile. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.
Koadroaren hondoko aldean, pintatzailearen begi burlati eta txantxazaleak, ordea, pintatzaile-kapeluaren azpitik begira, pintura osoa komedia dela erakusten du Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.