Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizkorrak baino bizkorragoak dira, eta ni ere ez naiz makala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.
Zure osasun makal horrek salbatu zaitu gela itsuan hamabost egun egitetik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 207. orr.
Bazeuden hamar urteko aristokratak, gogo makal, begi urdin eta begirada galdukoak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 40. orr.
Jende makala zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.
Maila honetan ez dago kontrario makalik. Berria - Kultura 2006-04-01
Bihur itzazue goldeak ezpata eta igitaiak lantza; makalak ere esan beza: "gudari ausarta naiz! Elizen arteko biblia Jl 4,10
Alkimiaren arragoan egiten den aldakuntzarik behinena da beruna urre bihurtzea, hots, zama arintasun, makala bizkor, itzala argitasun. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.
Goizeko eguzki makalaren printzetan, eguerdiko argi betean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 17. orr.
Argudiaketak puntu makal anitz erakusten du. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 29. orr.
Lanek ezkontzari buruz dituen iritziak makal samarrak iruditzen zaizkidak. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 23. orr.
Hego Amerikan grabatutako foiletoi merke eta makal horietako bat ari ziren ematen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 103. orr.
Osasunaren erorialdirik arinena ere larria da lehendik makal dagoen gaixoarentzat. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 97. orr.
Komunera jaikitzen nintzen aldiro, giharrak makal eta indarrik gabe sentitzen nituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 211. orr.
Orduan, makal sentitu eta aldapan behera jaitsi zen hankak leher eginak zituela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Frantzisko osasunez makal zebilen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1123. orr.
Agure zahar bat da Lucas, gorputzez makal egoteaz gain burua nahastuta daukana. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.
Kaskotik makal dabilela da entzun duen azkena. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 16. orr.
Azkenean bere buruaren aurka hasi zen Pirouette kalearen akuafortea zela eta, makal jokatu zuelakoan zegoen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.
Cassiek bere hankak dardarka sumatu zituen, gero eta makalago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 231. orr.
Liga makal hasi zuten, eta aldatu egin behar izan zuten teknikaria. Berria - Kirola 2004-02-01
Eibar makal ari da erasoan. Berria - Kirola 2006-02-22
Llanstephan-era eraman ninduen aitonak pony txiki makal batek tiratzen zuen orga batean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.
Leiho aldera itzuli zen, bere pauso makalean, besoa kanpo aldera luzatzeko. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 89. orr.
Atari bazter hura zeharkatu zuen atsoak, pauso makalez, eta atzetik joan gintzaizkion. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 21. orr.
Eta 'andante' jo beharreko pieza halako 'dolcissimo' makal batekin hartu nuen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 79. orr.
Eguraldia goibel eta euritsua izaki, zaldiek neketsuago eta makalago egiten zuten trostan, kalesaren gurpilak hondoratu egiten baitziren bideko putzu eta lokatzetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.
Ni aberatsa naiz, autoa hartu eta autopistan makal-makal joan nintekeelako, orduko 180 kilometroko abiadan (euren negozioentzat ezinbestekoa den bilera batera iritsi behar dutelako edo) lepoa hausteko arriskuan doazen horiengan errukia sentitzen dudan bitartean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 78. orr.
Eskaileretan gora, gizon zahar bizkar-makur baten atzean denbora itxaron beharra dauka, makal doa eta. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.
Gurpil izpiak makal asko birarazten zituzten idien atzean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.
Ez zuen, ez, aukera makala: Alexandroren hilobia! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.
Baina aldea ez da makala, alajaina! Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.
Ez da lan makala, gero! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.
Ez duzue bikote makala osatzen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 138. orr.
Ez daukat, ba, gogo makala Dursleytarrengandik urruntzeko! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 307. orr.
Ez zituen irabazi makalak atera burtsatik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.
Ez duzu tripa makala, alajaina! Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.
-Ez zaude makala! egun bat eta erdi egin duzu lo. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.
Paradoxa ez da makala, Patri, ezer ikusten ez duena ikustea gidari. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 115. orr.
Ez daukat, ba, gogo makala Dursleytarrengandik urruntzeko! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 307. orr.
Baina buruz ere ez zen makala. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 47. orr.
· Susto makala hartu behar duena. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 31. orr.
"Beldurra, hiri? makala!", hots egin zuen Opinek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.
-Makaleko zortea izan diagu, hi! Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 126. orr.
makal antzean (3); makal aritu (12); makal aritu zen (3); makal aritu ziren (6); makal dabil (10); makal hasi (8); makal ibili (4); makal makal (7); makal samar (10); makal samar hasi (4); makal zegoen (3); nahiko makal (5); osasunez makal (5); oso makal (10); oso makal aritu (3)
ez da makala (44); ez zen makala (15); gauza makala (3); kontu makala (3); lan makala (25); lorpen makala (4); makala izan (22); makala izango (11); makala zen (5); marka makala (3); meritu makala (8); suerte makala (3)
ez dira makalak (11); ez ziren makalak (3)
alderik makalena (3)