Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makalik adlag indarrik, bizkortasunik edo sendotasunik gabe. ik makal1 3.
Asteak eman zituen Lucasek arreba makalik zegoela ohartu gabe. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 105. orr.
Zain-lotailuak urratuta, bi operazio egin arren ere, hanka makalik gelditu zitzaion. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 169. orr.
Hau dela eta, makalik ibili zen luzaroan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Pare bat egunean makalik izan dugu Ibex-35 (%0,37) indizea. Berria - Ekonomia 2006-03-30