Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anaiei esaten die "poz hartu behar dutela, jende baxu eta mespretxatuarekin, behartsu, ahul, gaixo, legendun eta bide-bazterretako eskaleekin batera bizi izateaz". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.
Nazismoa gogorarazten du Schultzek: arrazismoa, gizon-emakume ahulak akabatu nahia, agintari klase berria boterera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.
Gogoz gartsu izan arren, ahula baita gizakia. Elizen arteko biblia Mk 14,38
Gu zoroak omen gara Kristorengatik; zuek, berriz, kristau zentzudunak. Gu ahulak, zuek sendoak; zuek izen handikoak, gu gutxietsiak. Elizen arteko biblia 1 Ko 4,10
Gu bezalako gizaki ahula zen arren, ez zen agindu arruntak betetzearekin konformatu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.
Dakusazunez, gizon ahula da, gorputz meharrekoa. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.
Ikusten dut izaki ahula dela, gizona gobernatu ezin duena berak nahi bezala.Ez dituzue ardi ahulak indartzen, ez gaixoa sendatzen, ez eta hanka lotu ere hautsia duenari. itxaropena ematen dio ahulari eta ahoa ixten zuzengabeari. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.
Sendoa eta adoretsua absolbitu egingo dute, ahula eta lotsatia kondenatu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.
Gorputza, ahula eta indargabetua egonik ere, indarberritu egin zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 506. orr.
(egolatria eta guzti, ahulak baikara gu ere, Markos. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.
Ezar dezala bere indarra boteretsuak -Xerxes batek, edo Herakles batek-ahularen gainean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.
Ereiten dena mesprezagarria, pizten dena ospetsua; ereiten dena ahula, pizten dena indartsua. Elizen arteko biblia 1 Ko 15,43
Zaldia ahul-ahula zegoen eta erabat akiturik, geratzen zitzaion indar apurra azken tartean ahitu ondoren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 227. orr.
-ahula zegoen eta erabat akiturik, geratzen zitzaion indar apurra azken tartean ahitu ondoren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 227. orr.
Bata handiagoa eta sendoagoa eta bestea txikiagoa eta ahulagoa izatean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 94. orr.
Epaileak lapur ospetsu bat aurkitzen badu, lotarazi egingo du erregearen aurrera eramateko, frankoa bada (Francus); baina pertsona ahulagoren bat bada (debilior persona), bertan urkatuko du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 304. orr.
Zientzialariok diotenez, amak tolerantzia gutxiago du enbrioi eta fetu ahulagoen aurrean, eta bat-batean abortatzen ditu. Berria - Gaiak 2006-01-25
Lurrak ez dik ematen gizakia baino ezer ahulagorik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 136. orr.
Beti gailendu den legearen arabera, indartsuenak ahulena zanpatzen du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.
Horra nik zu nazioetan ahulena bihurtu, guztientzat mesprezagarri. Elizen arteko biblia Ab 1,2
Ahulenen bazterketa gero eta handiagoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 220. orr.
· Neure ikusmenaren ahulak eta neure eskuaren dardarak ez didate gutun luzerik izkiriatzera uzten, nihaurk behar ditudalarik izkiriatu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.
· Labur esanda, juduen artean bizi nahi bazuen, biziko zen, eroak eta buru ahulak bizi diren bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.
Burdinaz eta buztinez egindako oinetako behatzek hauxe esan nahi dute: aldi berean indartsua eta ahula izango dela erreinua. Elizen arteko biblia Dn 2,42
Argi hotza, neguko argi ahula. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.
Distira ahul gorrixka bat ikusten zen zerumugan ekialdera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.
Grenet zubi azpian liburu urratua irakurtzen ari zen eskalea agurtu zuen, su ahulak argitu ilunpean berotzen zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 129. orr.
Aita moderno eta belaxkaren sindromea zegoen tarteko, hots, beldur alua, gure seme-alaben adimen ahula kordokatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.
Defentsa ahula, nirea: zuzendariordeak nire esku leku sobera utzi eta hura nola edo hala bete behar izana ez iduritu arrazoi jantzia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.
Nolanahi dela ere, bankuen egitura ahula zen oraindik ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Babeskien egoera miatu zuen, puntu ahulak bilatzen saiatu zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.
Zenbait material -harria, esate baterako- gogorrak dira konpresioari aurre egiteko, baina ahulak tentsioari eusteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.
Estatua ezin zaielarik klase menderatzaileei nagusitu eta erakunde sindikalak oso ahulak izaten direnez, oso motelak izaten dira errenten birbanaketarako eta gizarte-babesaren garapenerako ahalegin serioak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.
Egun batean, ordea, aztarren bat aurkitu nuen, hain ahula eta hain lausoa ordea, non ez bainaiz aipatzera ere ausartzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.
Humek ez du bide hori hartzen, indukzioaren kasuetan kontraesanez mintzatzea oso ahula -funts gutxikoa- izan baitaiteke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.
Argitu beharra zegoen ea hain ahula ote zen oraindik haren ikusmena eta ikusle-nortasunaren oinarri guztia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.
Hotsak ez dira ozen edo ahul, beste bat baino ozenago edo ahulago baizik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.
Hots-bilkura baten ordez beste hots-bilkura ahulago bat egiteari esaten zaio ahultze edo lenitio. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.
Labur esanda, juduen artean bizi nahi bazuen, biziko zen, eroak eta buru ahulak bizi diren bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.
Ontasuna ahuldadea besterik ez da, eta ahulen esker txarrak eta lotsagabekeriak damura eramaten du beti jende jatorra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 269. orr.
Behin, negu garaian, santua bidaian zen eta, gorputza ahul zuelako eta bideak latzak zirelako, gizon pobre baten astotxo gainean zihoan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.
Garagar, galtzuri, garagar gordin eta artatxikiz egindako ogi ugari izan zuten, edateko ur garbia, eta ahul zeudenentzat sagardoa urarekin, eta gainera babak eta barazkiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.
Inoiz ahul edo nekatuta dagoelako janari mamitsuagoak behar baditu, ez ditu ezkutuan hartuko, ageriko lekuan baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.
Gorputzez ahul zegoenez, gizon pobre batek zeraman bere astotxoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.
Ahul samar zegoenez, nekazari behartsu batengandik astoa lortu zuen, bidaia egiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.
Frantzisko, oso ahul eta gaixo zegoenez, asto gainean zihoan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.
-Hain zara ahula, Billy. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.
Kanpoko euria ere entzuten zen, baina dezente ahulago. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.
Egia da gero eta gaixoago eta ahulago aurkitzen dela Frantzisko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.
Agnostizismo ahula, "agnostizismo enprikoa" edo "agnostizismo leuna" bezala ere ezaguna, pentsamendu metafisiko agnostiko bat da, Jainkoaren existentziari buruzko jakintza eskuragarria dela dioena, baina gizakiak oraindik behar den jakintza edo garapen-maila eskuratu ez duela ere aipatzen duena. ETC-entziklopedia Agnostizismo ahul, Wikipedia
Elkarrekintza ahula, elkarrekintza nuklear ahula, indar ahula edo indar nuklear ahula ere baderitzona, partikula subatomikoen arteko elkarrekintza-mekanismoa da. ETC-entziklopedia Elkarrekintza nuklear ahul, Wikipedia
Adibidez, fotoia (elkarrekintza elektromagnetikoa gauzatzen duen oinarrizko partikula) masa gabekoa den bitartean, W oinarrizko partikulak (elkarrekintza ahula gauzatzen duenak) masa ez-nulua du. ETC-prentsa Berria, 2011-12-17
Adibidez, fotoia (elkarrekintza elektromagnetikoa gauzatzen duen oinarrizko partikula) masa gabekoa den bitartean, W oinarrizko partikulak (elkarrekintza ahula gauzatzen duenak) masa ez-nulua du. ETC-prentsa Berria, 2012-07-05
Elkarrekintza bortitzeko partikulen artean nukleoiak dira 1 s-eko eskalan egonkorrak diren bakarrak eta, gainera, neutroiak elkarrekintza ahularen eraginez desintegratzen direla dakigu. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012
Elkarrekintza ahula, elkarrekintza nuklear ahula, indar ahula edo indar nuklear ahula ere baderitzona, partikula subatomikoen arteko elkarrekintza-mekanismoa da. ETC-entziklopedia Elkarrekintza nuklear ahul, Wikipedia
Funtsezko indarrak bateratzeko ahaleginean, Einsteinek ez zituen aintzat hartu fisikaren garapen nagusi batzuk, batez ere Elkarrekintza nuklear bortitzak eta Elkarrekintza nuklear ahulak, heriotzaren ondorengo urte batzuetara arte ondo ulertu ez zirenak. ETC-entziklopedia Albert Einstein, Wikipedia
Alfa desintegrazioan ez bezala, beta desintegrazioa sortzen duen elkarrekintza fisikoa Elkarrekintza nuklear ahula da. ETC-entziklopedia Desintegrazio erradioaktibo, Wikipedia
Zehazki, apurtzeko eman beharreko energia hori protoiak eta neutroiak bilduz nukleoa eratzeko askatu behar den energia-kantitate berbera da, Elkarrekintza nuklear ahula lotura-energia, alegia. ETC-entziklopedia Energia, Wikipedia
Lau dira indar horiek: grabitazioa, elkarrekintza elektromagnetikoa, elkarrekintza nuklear sendoa eta elkarrekintza nuklear ahula. ETC-prentsa Argia, 2013-09-08
Sheldon Glashow-ek, Steven Weinberg-ek eta Abdus Salam-ek 1960ko hamarkadan elkarrekintza elektromagnetikoa eta b desintegrazioari dagokion elkarrekintza nuklear ahula biltzen dituen teoria bateratua plazaratu zuten. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 125 zbk., 2001 - uztaila-abuztua
Mekanikak unibertsoko materia ororen mugimendua azaltzen du lau oinarrizko indarren pean: grabitazio grabitatea, elektromagnetismoa, elkarreragin nuklear ahul eta elkarreragin nuklear sendoa. ETC-entziklopedia Mekanika, Wikipedia
Lehen pauso hau oso motela da, elkarreragin nuklear ahularen mende baitago protoi bat neutroi bihurtu ahal izateko. ETC-entziklopedia Protoi-protoi katea, Wikipedia
W eta Z bosoiak elkarreragin nuklear ahularen partikula bitartekariak dira, naturako lau funtsezko elkarreraginetako bat. ETC-entziklopedia W eta Z bosoi, Wikipedia
Atomoak lotuak zergatik mantentzen ziren azaltzeko, beste indar batzuk behar ziren, eta bi aurkitu zituzten 1930eko hamarkadan: indar nuklear bortitza eta indar nuklear ahula. ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
Izan ere, orain fisikariek lau indar zituzten esku artean, erradioaktibitatea eragiten zuen indar nuklear ahula eta nukleoari bat eginik eusten zion indar nuklear bortitza aurkitu ondoren. ETC-literatura, saiakera Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011
Beste indar biek -indar nuklear bortitzak eta indar nuklear ahulak-, aldiz, giza baliabideetan oinarritu behar dute batik bat. ETC-prentsa Berria, 2008-04-01
Hona zein diren naturan ezagutzen diren lau indar-motak: indar nuklear bortitza, indar nuklear ahula, indar elektromagnetikoa eta grabitazio-indarra. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Prozesu hau indar nuklear ahularen bitartez gertatzen da. ETC-entziklopedia Beta partikula, Wikipedia
Elkarrekintza ahula, elkarrekintza nuklear ahula, indar ahula edo indar nuklear ahula ere baderitzona, partikula subatomikoen arteko elkarrekintza-mekanismoa da. ETC-entziklopedia Elkarrekintza nuklear ahul, Wikipedia
XX. mendean, teoria bateratu baten bilaketa eten egin zen indar nuklear ahularen eta elkarrekintza nuklear bortitz sendoaren aurkikuntzaren ondorioz. Bi indar horiek bateraezinak dira elektromagnetismoarekin eta grabitazioarekin. ETC-entziklopedia Guztiaren teoria, Wikipedia
Indar nuklear ahula ere atomoen nukleoaren barnekoa da desintegrazio erradioaktiboaren arduraduna da. ETC-entziklopedia Indar, Wikipedia
Zatar, anker, zital, makets, lur ahularen izurrite, Zazpiak erre. ETC-literatura, saiakera Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007
"Begira", zioen Sigmak, chevroleteko soinutegian Bob Dylanen Hallelujah bukatzear zegoela, "ez da urrutira jo beharrik, lur ahul honen haga, herdoilak kurruskatua dela eta bike eskasez uhalak lepondoan zauri dagiela baimentzeko". ETC-literatura, saiakera Ezer gabe hobe, Itxaro Borda, Susa, 2009
Badirudi herrialde batzuek beren industria nuklear ahula sendotzeko negozio nuklearrean parte hartzeko irrikan daudela eta ados jarri direla ateak irekitzeko beraientzat zein AEBentzat. Berria - Harian 2006-02-03
Delituak saihesten dituena da benetako legedia, eta ez sexu ahulari heriotza damaiona, nabarmena denean ez duela gaiztakeriagatik egin bere hutsegitea, eta, gainera, garesti samar ordaindu behar izan duela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Baditugu, sexu ahularengan, berrikeriak eta arinkeriak; dohainak dira horiek, eta ordena baztertu eta lotsa galtzeko egintzak eragin gabe, saihets dezagun horien kontrako zehazpenik, askatasun politikoarekin bateraezina izango bailitzateke halakoa. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 79. orr.
Emakumezkoak gizonezkoak baino aiseago lotsagorritzen dira, sexu ahulekoak gara, Biok gara sexu ahulekoak, ni ere lotsagorritu nintzen, Sexuen ahultasunaz asko dakizu, Nire ahultasunaz asko dakit, eta besterenaz ere pixka bat, baldin eta liburuek badakite hitz egiten dutenaz. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.
ahots ahul (7); ahots ahulez (9); ahul aire (5); ahul baina (9); ahul bat (58); ahul bat egin (6); ahul batek (10); ahul batekin (9); ahul baten (9); ahul batzuk (5); ahul dago (22); ahul dago eta (4); ahul dagoela (13); ahul edo (4); ahul eta (93); ahul eta gaixo (7); ahul hori (5); ahul horiek (4); ahul hura (4); ahul jardun (6); ahul samar (9); ahul samarra (6); ahul sentitzen (9); ahul zegoela (6); ahul zegoen (8); ahula bada (4); ahula baita (6); ahula da (43); ahula dela (20); ahula den (7); ahula egin (7); ahula eta (30); ahula izan (28); ahula izan arren (4); ahula izan da (4); ahula izan zen (4); ahula izango (4); ahula naiz (5); ahula naizela (4); ahula zela (5); ahula zelako (6); ahula zen (16); ahulago bat (5); ahulago dago (6); ahulago eta (5); ahulagoa da (9); ahulagoa den (6); ahulagoa izan (8); ahulagoa izango (7); ahulagoak dira (6); ahulak dira (11); ahulak direla (5); ahulak edo (4); ahulak ere (4); ahulak eta (10); ahulak ez (5); ahulak izan (4); ahulak ziren (4); ahulegia zen (5); ahulek eta (5); ahulen bat (5); ahulena da (10); ahulena eta (4); ahulena izan (4); ahulenetako bat (4); alde ahula (4); argi ahul (12); argi ahul bat (5); argi ahula (8); argi ahulak (10); argi ahularen (5); aski ahul (5); aski ahula (4); baina ahul (4); baina ahula (6); baina ahulak (4); baino ahulago (20); baino ahulagoa (13); baino ahulagoak (10); bera baino ahulagoak (4); bezain ahul (5); bezain ahula (5); da ahula (8); defentsa ahula (6); dolar ahula (4); edo ahulago (4); eragin ahula (4); ere ahula (5); eremu ahulak (4); eta ahul (40); eta ahula (31); eta ahula da (5); eta ahulago (28); eta ahulagoa (20); eta ahulagoa izan (4); eta ahulagoak (9); eta ahulak (20); eta ahularen (4); eta ahulena (4); eta oso ahul (9); gero eta ahulago (18); gero eta ahulagoa (9); gizon ahula (5); gobernu ahul (7); gorputzez ahul (7); hain ahul (13); hain ahula (12); horren ahul (4); inoiz baino ahulago (5); izpi ahul (8); jende ahul (4); oso ahul (39); oso ahul dago (8); oso ahula (25); oso ahula da (8); oso ahulak (11); oso ahulak dira (5); pertsona ahula (4); puntu ahul (6); puntu ahula (4); puntu ahulak (7); punturik ahulena (5); ronek ahul (8); talde ahula (4); talde ahulena (6); talderik ahulena (5); zeinen ahula (4); zion ronek ahul (5)