Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

listu1 (orobat lixtu g.er. eta liztu g.er.) 1 iz ahoko guruinei darien isurkari apur bat likatsua; isurkari hori, ahotik jaurtitzen denean. ik tu; ahogozo.

Gelako mahai gainean edo etxekoan arkatzez zirriborroak egitea gustatzen zitzaidan niri, gero listu pixka batekin atzamarrez ezabatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 63. orr.

-Zertarako erabili hainbeste listu txorakeria hori kontatzeko!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 124. orr.

Gaueko zaindariak antolatzen saiatzea listua alferrik gastatzea duzu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 267. orr.

Ezpainetatik zerion listu eta odolaren nahasketan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 123. orr.

Listua kontrako eztarrira joaten zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.

Hagridek listua irentsi zuen, baina ez zitzaion hitzik atera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 54. orr.

Listua irensten saiatu nintzen...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 463. orr.

Pentsa daitekeenez, ezin nuen listurik irentsi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 97. orr.

Mihiaz klask egin, ezpainak miazkatu, eta ahoan bildutako listua jaurti zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.

Margaritak esan zion Luisitok ahotik odola bota zuela listuarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Besterik gabe, listua eman zion gutunazalari, eta postariaren kutxan ipini zuen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 196. orr.

Tu egin du norbaitek bere atzean, zapataren ondoan erori zaio listua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 121. orr.

Mutilak zakila listuz busti zuen, ni prest jarri nintzen irrikaz betea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.

Listuaz lohia egin eta lohiaz itsuari begiak igurtzi zizkion.  Elizen arteko biblia   Jn 9,6

Bere liztuaren zaporeak blaitu zidan ahosabaia, nire sabelpea asaldaraziz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Bagenekien bere listuaren ADNko nukleotidoen sekuentzia zifratua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 86. orr.

· Haiek ohituak daude gauzen egia lakatzak lixtu handi batekin kontrako zintzurrean beheiti irensten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hitzak jaten zituela segitu zuen, listu tanta ñimiñoak jaurtika niganaino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Oharkabean listu zipriztinek ihes egiten diote hitzekin batera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 71. orr.

Listu kolpea sentitu nuen eztarrian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Ezpain erdi zabalduen artean ageri zen mihi muturretik listu hari mehe bat zegoen zintzilik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

3 ahoan listu egin

Baina pentsatzen ahal duk ahoan listu nola egiten zitzaigun hura ikusita!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.

4 listu egin

Lurrera listu egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

Tabakoa erretzen eta sutara listu egiten ari zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 278. orr.

Albo batera listu egin zuela oroitzen naiz eta gero hori ezetz esan zuela, hori ezta pentsatu ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

"Ea ba", esku ahurretan listu egin zuen Joxemarik; "zer egin behar da?".  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 161. orr.

Ezin diozu sekula utzi zure aho-barrenean berehala bukatzen eta, hala egiten badu, listu egin ezazu, garbi ezazu ahoa, igurtz itzatzu ezpainak musuzapi batez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

5 listu-jario adlag listua jariatzen.

Izterrari ukabil ukaldika hasi zitzaion eta, ahots lakar zakarrez, listu jario, kexuka hasi zen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.

6 listu-merke (corpusean liztumerke soilik) izond

Batetik, Espainiako selekzioaren zale liztumerkeak; bestetik, txerri ehiztari artaburuak.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

7 listua bota

Ez nien aurpegia saihestu iraintzen eta listua botatzen zidatenei.  Elizen arteko biblia   Is 50,6

Orduan, aurpegira listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten.  Elizen arteko biblia   Mt 26,67

Renfeko langile batek listua bota du lurrera geltokian, nabarmen eta ozen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.

-Osasuna, kakagixon! -esan zidan; eta listua bota zuen lurrera destainaz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Orain booling-a deritzona nik aspaldi bizitu nuen: harrika egin didate, listua bota didate...· Eskua lehortzen zitzaidanean listu gehiago botatzen nion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

listu analisiak (3); listu egin (6)

listua bota (13); listua botako (3); listua botatzen (11); listua irensten (3); listua irentsi (47); listua irentsi zuen (21)

listurik irentsi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus