Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tu 1 iz listua.

Nire tua gozoa da, nire gorputza epela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 170. orr.

Aldamenekoa pipa erretzen egon da eta belaunen artean bota du tua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.

Zerura tua botatzen duenari gainera erortzen baitzaio.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Tua ere irentsi ezinik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 26. orr.

Tua lurrera jaurti.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.

Irakasleoi eztarrian trabatuta geratu zaigu tua, eta tuarekin arnasa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 57. orr.

Hankagorri lotsabako hark mastarakoan egin zion tuaren imintzioa gogoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

Haren bila abiatzen da tiroa bezala, errabiaz, ezpain izkinetarik tua zirristan dariola.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 68. orr.

Babesten zuten zaindariek eramanik, helikopteroan hegaldatu zen ministroa, irain eta tuen artean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 65. orr.

Itsuak biolinari tu ematen zion eta zapi batez garbitu zuen, zapi batez ukitu eta ferekatu zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 86. orr.

2 (izenondoekin)

Ahoa garbitzeko tu lodi bat jaurti du harri biribilez eginiko zoruko lorearen kontra.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.

Tu malgua ezpainetarik isurtzen zitzaiola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 192. orr.

Cienfuegosek, ohi moduan, tu haserre baten bedeinkatu ditu ohol kriminalak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 148. orr.

Tu uharrak biltzen zituen aldi oroz Bozen predikuen ondorioz Kerguelen komisarioak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 47. orr.

Gabe geratu nintzen, tu mikatza irentsiz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

Paperak? -tu gordin bat-.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Tu-tanta lodiak irteten zitzaizkiolarik hortz zikinen artetik: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

4 irud/hed

Zuzenki doaz tiroak lurrari buruz, jainko baten suzko tua.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 134. orr.

5 tu egin txistu egin.

Gero tu egin du, berak bakarrik dakien moduan: karkaxa lodi bat boteaz, ozen eta urruti.     «Bizia lo», 2003 - 60. orr.

Autoen koipe tanta batzuk ez ziren kentzen; tu egin, eta garbitzen jarraitu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 111. orr.

Tu egitea besterik ez dik merezi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.

Ahalkearen eta fiertasunaren nahaste hordigarri batean bizi naiz, egidazue tu, otoi, edo emadazue harrika.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Zutitu egin da eta tu eginez bezala bota dit: [...].  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 32. orr.

Kamioi altu bat zen, sei gurpilekoa, eta tu egin geniezaiekeen goi hartatik aldamenetik igarotzen zitzaizkigun autoei.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.

Autoen koipe tanta batzuk ez ziren kentzen; tu egin, eta garbitzen jarraitu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 111. orr.

Zakarrontzian tu egitera joaten zen eta gero eskuaren bueltarekin igurtzitzen zuen ahoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 220. orr.

Tu egin zuen sasira.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.

-Zin dagit! -erantzun du berak, erpuru biak altxatu eta tartetik lurrera tu eginik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.

Zuloraino hurbildu nintzen, begietara egin gura nion tu.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.

6 (objektu zuzenarekin)

Aspertuta zegoen korridoreetan jendea beregandik urrutiratzen ikusteaz, letaginak luzatzeko edo pozoia tu egiteko zorian balego bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 177. orr.

Nola egoten den atsedenaldian boxeolaria kornerrean managerrak eskainitako inbutuan odol-listu eta lerde-aparrak tu egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tu egin (47); tu egin zuen (16); tu eginez (12); tu eginez bezala (4); tu egiteko (6); tu egiten (24); tu egiten zuen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus