Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahogozo 1 iz dastamenak nabaritzen duen janari, edari edo gai baten kualitatea.

Ahoarekin ere gauza bera egin zuen, listua bizpahiru aldiz irentsiz, loaldi laburraren ostean geratu ohi den ahogozo mikatz hori kentzearren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Eztiak eta esneak ere mihiari ahogozo atsegina ematen diote; absenta higuingarriak eta belarmin gaiztoak, ostera, ahoa okertzen dute zapore zatarrez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

Gurbe-pattarra ekarri zuten mahaira; Nozdriovek esan zuenez, esnegainaren ahogozo berdin-berdina zuen, baina -harrigarria- destilatu gabeko vodka zakarraren usain ikaragarria zerion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.

Kabiarra zuan ahogozo arruntarentzat.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 100. orr.

2 irud/hed

Aitaren ipuin haiek ahogozo ezin hobea utzi bide zioten Hans Christian Anderseni.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 74. orr.

Egunkariak eta beren liburuak miratzen ibiltzen dira halako hitzen bila, telebista eta irratia entzuten dituzte, eta, izen "ahogozo" bat aurkitzen dutenean, zerrenda batean sartu eta gorde egiten dute.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus