Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoak gizonei, Estatuak herritarrei eta, oro har, boteretsuek aurre ezin egin dietenei jarritako manuak lege deitu behar dira. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 186. orr.
Ulertzen da lege orok berarekin batera daramala zigorra. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.
Diruzaintzari buruzko legeak. Elizen arteko biblia 2 M 3,15
Historia legeen bidez argitu behar da, eta legeak historiaren bidez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 312. orr.
Legeak indartsu daudenean, atseginak eta luxuak biztanleriaren zerbitzura egon ohi dira, eta ez daudenean, atseginak tiraniaren tresna izaten dira. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.
Lau mende lehenago, Aztien legeak debekatu egiten zion eskolatik kanpo magia erabiltzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.
Joan den mendean dueloen kontrako lege oinarrizkoak egin zirenean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 218. orr.
Plajioa moralki gaizki ikusia eta lege aldetik ere kondenagarria izaten hasi zenetik, egonezina hedatu zen literatur gizartean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.
Behenafarroa Nafarroa zen, baina gizonen lege idorrek aspaldian ahantzirik zeukaten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.
Lege zitala zen; izan ere, ohiturak gordetzeko, natura hankazgoratzen zuen, ohituren jatorria naturan dagoelarik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.
Lege anker, zentzugabe, bidegabeek milioika lagun erail dezakete mende bakar batean... Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.
Erromatarrek, mundu osorako egiten baitzituzten legeak, oso lege gizatiarrak eginak zituzten urperatzeez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.
Frankoen Lege feudalen teoria, monarkia ezartzearekin duten zerikusiaren aldetik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 267. orr.
Munduko gauzak lege teleologikoen arabera elkarlotzeko eta horren bitartez beren batasun sistematiko gorenera iristeko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.
Naturguneen Lege berria. Berria - Euskal Herria 2004-11-24
Lege positiboak zehaztu ez duen gai batez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.
Lege sinbolikoaz ari gara, arauen gainetik inposatzen den lege tautologikoaz, hau da: "Hau horrela da nik agintzen dudalako". Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.
Arrazakeriaren aurkako lege zorrotzenak ere ez ditu desagerraraziko gure baitan hain errotuak ditugun eskema xenofoboak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.
Lege horiek lege fiskalen antza hartu zuten, politiko eta zibilen antza baino gehiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.
Frankoak beren herritik irten zirenean, lege salikoak idatzarazi zizkieten beren nazioko jakintsuei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.
Espainiako Osasun Lege Nagusiaren arabera gutariko inori ezbeharrik gertatzen zaigunean, berehala daukagu laguntza medikoa. ik beherago 18. Berria - Euskal Herria 2004-10-19
Bil itzazue zeuengana legea betetzen duten guztiak, mendekatu zeuen herria. Elizen arteko biblia 1 M 2,67
Berak emandako agindu eta legeak ez betetzeagatik. Elizen arteko biblia Dt 28,45
Zuzenbide Estatuaren legeak betearazteko eskatzea. Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Legeak obeditzen ez dituena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.
Abadesaren hautaketan, eliz legeak gordetzera behartuak beude ahizpak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1179. orr.
Legeak errespetatuz bizi dena apatikoa da, eta bestea, heroia. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 90. orr.
Baztertzeko zorian zeuden legeak berrezarri zituzten. Elizen arteko biblia 2 M 2,19-23
Ezin dira Jainkoaren legeak hautsi ondoriorik jasan gabe. Elizen arteko biblia 2 M 4,17
Bigarren heriotza sinboliko bat da beharrezko "Beste" nagusi hori deuseztatu dela onartzeko eta ordura arteko legea indargabetzeko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 50. orr.
Legeak zigorra dakar ondorio. Elizen arteko biblia Erm 4,15
Legearen subiranotasunaren ideia ezinbestekoa da ordena politikoaren eta askatasunaren ikuspegi errepublikazale ororentzat. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.
Legearen inperioaren pean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 23. orr.
Legea subiranoaren borondate aldarrikatua baita. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 128. orr.
Legearen eremu den gizarte-ekintzaren arloa hiru esparru handitan zatitzen da: [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.
Legeak zigor zehatzak eta behar-beharrezkoak bakarrik ezarri behar ditu. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.
Bakearen arrazoien aurka doa, hau da, naturaren legearen kontra. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 79. orr.
Ez da harritzeko, beraz, legea ere aberats eta boteretsuen aldeko izatea sarri. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.
Lege erromatarren xedapenaren kontrakoa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.
Lege grekoek eta erromatarrek zigortu egiten zituzten bai lapurreta estaltzen zuena eta bai lapurra bera; gauza bera egiten du lege frantsesak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 257. orr.
Jainkoaren eta Lege Zaharraren izenean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.
Jainkoak ezarritako lege santuari jarraitu zien. Elizen arteko biblia 2 M 6,23
Nire legea Kristo baita. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,21
Gorde Moisesen arauetan idatziak dauden lege, agindu, erabaki eta burubideak. Elizen arteko biblia 1 Erg 2,3
Bete arretaz Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizkizuen agindu, lege eta xedapenak. Elizen arteko biblia Dt 6,17
Liburu Santuaren arabera, hauxe da lege nagusia: maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto. Elizen arteko biblia St 2,8
Belarra baizik ez zuten jaten, legeak debekatua janda ez kutsatzearren. Elizen arteko biblia 2 M 5,27
Lege edo usadio horrek beste bat sorrarazi du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 169. orr.
Kontraesan nabarmena dago lege zibilen [...] eta ohorea deiturikoari buruzko legeen artean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.
Bada beste zerbait, lege zorrotzago bat, gogorrago bat, bi pertsona loturik dauden ala ez erabakitzen duena. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.
Miaketa hori, zenbait kasutan gehienez ere, etxeko lege partikularra litzateke, inoiz ez lege zibila. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 173. orr.
Tentaldi gogorragoek erasotzen dute orain, mundukoen legera bizi zenean baino. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
Ohiko legeak errespetatuz, bateria-joleak sartu zuen aurrenekoa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 88. orr.
Garbitasunaren eta lotsaren legeak gordetzen ez badituzue. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.
Fisika teorikoaren kontzeptu eta lege oinarrizkoak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.
Izaki materialak izanda ere, hau da, fisikaren legeak betetzen badituzte ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.
Izadiaren lege aldaezinen arabera. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 201. orr.
Naturaren lege soilei esker. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 245. orr.
Diskurtso nagusiak askotan salbuespena lege bilakatuz eta hedatuz kontrakoa dion arren, [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 167. orr.
Baina izadiaren lege guztiak daude adimenaren oinarri-esakune garaiagoen menpean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 97. orr.
Halabeharrezkoak ala kontrolagarriak dira historian zertzen diren naturaren legeak? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 332. orr.
Benetan lege enpirikoek ezin dute enpirikoak diren heinean beren jatorria adimen hutsetik eratorri. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 89. orr.
Lege zientifikoaren azterketa, eta bereziki nola adierazi legearen izaera legearen enuntziatuzko forma unibertsaletik abiatuz, izan da zientziaren azterketa filosofiko estandarrean analisi interesgarrienetarikoak eskaini dituen arloa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.
Hizkuntzen historian agerturiko fenomeno partikular guztiak barne hartuko dituzten lege orokorrak ateratzea. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.
Lege sinkronikoa eta lege diakronikoa. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 13. orr.
Boterearen erabilera eta abusuarekiko antzeko jarrera-aldaketa gertatu zen beste zibilizazio batzuen historian [...]; baina, "lege" historiko hau bereiz badaiteke ere, salbuespen asko ditu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.
Lege-baldintza guztiak betez. Elizen arteko biblia Jr 32,11
Borondatezko testamentuari lege izaera eman nahi dio Londresek. Berria - Gaiak 2004-12-15
Augustoren lege hori lege-kodea zen zehazkiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 109. orr.
Lege testu horiek, Lapurdin eta Zuberoan, herri ohituren bilketak ziren. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 33. orr.
Antiokoren gizonek hautsi eta sutara bota ohi zituzten aurkitutako lege-liburuak. Elizen arteko biblia 1 M 1,56
Aipatu ekimenak lege-ekimen bat abian jartzea zuen helburu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 151. orr.
Beccariaren lege-proposamenek eragina izan zuten [...] Europako zenbait legeriatan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 16. orr.
Beraiei baitagokie lege-auziak eta arazo kriminalak erabakitzea. Elizen arteko biblia Dt 21,5
Gizonen arteko harremanetan lege-esparru batzuen barruan joka daitekeelako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.
Lege-haustura berbera da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.
Ahaztu mesedez lege-urratzeak, erresistentziak, sakrifizioak... ez dira jada beharrezko. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.
Auziren bat, hilketa- nahiz lege-arazoren bat, agindu, arau nahiz erabakiei buruzko arazoren bat. Elizen arteko biblia 2 Kro 19,10
Berori izan baitzen kode proiektu zenbaitzuen egile eta maizenik ere, Napoleonen aholkulari errimea lege gorabeheretan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.
Hau guztia lege-indarrez gordeko duzue beti, bai zeuek, bai zuen ondorengoek. Elizen arteko biblia Ir 12,24
Gizakia hainbat lege-motak gobernatzen dute: zuzenbide naturalak; zuzenbide jainkozkoak, hots, erlijioarenak; eliz zuzenbideak, hau da, kanonikoak, […]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 155. orr.
Lege-ordena desberdinak daude. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 155. orr.
Unibertsitate guztietako Lege Fakultate eta Eskolak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 9. orr.
Ahmedabadeko unibertsitatean hasi zen ikasten eta lege-ikasketak burutzeko Londresera joan zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 47. orr.
Eleazar lege-maisu nagusienetakoa zen, adin handikoa eta itxura bikainekoa. Elizen arteko biblia 2 M 6,18
Bazen Biltzar Nagusian Gamaliel zeritzan fariseu bat, herri osoan itzal handia zuen lege-irakaslea. Elizen arteko biblia Eg 5,34
Dei egin zien lege-jakintsuei, zeren lege eta arauetan adituak direnen aurrean behar baitira errege-arazoak aztertu. Elizen arteko biblia Est 1,13
Lazedemoniako lege-emaile izan zen Likurgo berberak ere. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 185. orr.
Lege-emaile jakintsuek egiten duten legez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 182. orr.
Izenda itzazu lege-zaintzaile eta epaileak. Elizen arteko biblia Esd 7,25
Lege-urratzaileei zigorra jartzeko. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 131. orr.
Kikildu egin ziren lege-ukatzaileak hark ematen zien beldurraz, eta gaiztagin guztiak izutu ziren. Elizen arteko biblia 1 M 3,6
Aldi hartan, lege-hausle batzuk sortu ziren Israelen eta jende asko engainatu zuten. Elizen arteko biblia 1 M 1,11
Israeldar ausart eta lege-betetzaileak ziren. Elizen arteko biblia 1 M 2,42
Salerosgaien konfiskazioa berekin daramaten merkataritza-legeak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.
Banatze- legeak eta penalak ez dira lege motak, lege zatiak baizik. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.
Eraketa-lege berdinen bidez objektu berriak agertzen dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.
Errebelazioak eskatzen duen guztia ez du eskatzen lege naturalak, eta honek eskatzen duen guztia ere ez du eskatzen gizarte-lege soilak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.
Hegoafrikako gobernuak botika-legea aldatzea erabaki du. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.
Koherentzia-lege hau arau heuristikoa da, prozedurazko eginbeharra. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 170. orr.
Irudiak […] gainerako gauzak bezalaxe dira ikusgai, neurri bateraino behintzat, haien pertzepzio-lege berberen mende baitaude. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.
Elikagai hori baizik onesten ez duen erlijio-lege bat, beraz, oso baliagarria da klima haietako gizakientzat. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 139. orr.
Zeren esperientziak erakusten baitu jendeak ez dituela portaera-arau egonkorrak hartzen, ez dela hondamen-lege unibertsaletik aldentzen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.
Imita ezazue arestian aipatu dudan herri-lege zuhurra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 237. orr.
Katakumeari zakur-lege ona erakutsi nahi izaten zion Jaik. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 104. orr.
Legez debekatua da erreklama soberaren egitea arnoaren alde. Herria 2004-10-21
Bere zerrrenda azkarki berritua du haatik, berak nahi ala ez funtsean, emazteeri legez hartze duten tokia egitea gatik. Herria 2001-02-22
Egia erran eta denen buru, zinez ez bada legez egiten ahal, legea da kanbiatu behar! Herria 2001-11-01
Legez, euskarak zer toki ukan dezake Herriko Etxeetan? Herria 2003-05-15
Aurki dadila bai gizon bat ararteko bezala, oro bilduko dituena [...] behar diren hautsi-mautsietaratzeko elgarrekin, legez, zuzenez eta zintzotasunez. Herria 2005-08-04
Prophil lantegia legez deseginik. Herria 2001-07-05
Bainan biltzar hori legez bali izaiteko, hunenbeste elkartekide behar da han kausitu. Herria 2001-05-03
Gauzak legez egitera, ehorzketa atzo egin behar genukeen eta ez gaur. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
Neskak naturaren legez gizonezkoak baino gehiago izaten dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 75. orr.
Antolakuntza berriaren goi legea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.
Haurtzaroa nahiz nerabezaroa babesteko lege-egitasmoa onartu du Gobernu Batzordeak. Berria - Euskal Herria 2004-06-30
Botere bortxazkoa, legeen interpretazioa eta botere lege emaile (Estatuarentzat guztiz ezinbestekoak) legeen beraien eskuetan utzi behar direla defendatzen dutenek. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 147. orr.
Ideia berbera guretzat lege-emailea da eta, horrela, berezkoa da berari dagokion arrazoimen lege-emaile bat onartzea (intellectus archetypus). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.
Hortaz, ez dira nahastu behar lege-hauste handiak eta ordena publikoaren hauste hutsa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.
Lege-hauste handiren bat egingo zuela Anshelek bururatu zitzaion beste norbaiti, eta erbestera joana zela penitentzia egitera. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 218. orr.
Mugimendu orotaz ohartzen ziren eta zen lege hausterik ttipiena ere salatzen zuten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 64. orr.
Legeak berarekin du lege-haustea; ezak sortzen du desira. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 50. orr.
Akusazio agirian ez diote Zougami zuzenean legehausterik leporatzen. Berria - Mundua 2004-03-16
Bigarren zatiak Lisboako setioaren garai hartara garamatza, lehen aldiz; hirugarrenak nobelari funtsa ematen dion legehaustea -transgresioa- kontatzen du. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 18. orr.
Europa eta Europako Lege Nagusia sartzen ari da frantses politikan. Herria 2004-09-16
Errana izan zauku [...] Europa batuaren lege-nagusia dugula onartu behar. Herria 2005-03-31
Nola pikoan ezarria duten lege-nagusi horrek badauzkan 448 artikulu, bakotxak kausi dezake hor nunbait nahi duen hura eta nahi ez duena ere berdin. Herria 2005-05-26
Aspaldiko ametsa, europar izaitea, eta, hain zuzen, Europar Lege nagusiak, datorren igandeko bozei esker, emaiten dit europar izaitea ez gehiago ametsez bainan bai legez, frantses naizen bezala. Herria 2005-05-26
Alderdi Kontserbadorean are handiagoa da EBren Lege Nagusiaren aurkako postura. Berria - Mundua 2004-06-22
Ea Frantziako hizkuntzen aipamena eginen zen ala ez Lege nagusiko 2. artikuluan. Herria 2002-11-28
Ingurumena, beraz, sartua da hemendik goiti frantses Lege Nagusian. Herria 2005-03-10
Bazirudien lege naturalari zegokiola begirunezko tratu-modu kortesiazko hura. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.
Ezinezkoa da lege zibil batek lege naturalaren aurkako zerbait agintzea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.
Lege naturalaren kontrakoak diren lege zibilez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 156. orr.
Jainkoaren aurka bekatu egitea edo lege naturalak haustea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 69. orr.
Gero "lege naturala" jarrai nezala konbentzitzen saiatu zen, berarentzat krimen bat zena ez nezala burutu. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.
· Lege naturalak ez dira lege idatziak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.
Lege natural komunei darraizkien gauza naturalei buruz. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 235. orr.
Lege naturalak eta herri guztien legeek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.
Zeruko lege naturaltzat hartzen dituzte gizarte erakundeen fruitu huts direnak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 132. orr.
Ordu arte kartoizko heroi miserablea izan banintzen, handik aurrera egiazko, lege oneko heroia izango nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 182. orr.
Beste horiek agertzen dizueten ardura ez da lege onekoa; niregandik bereizi nahi zaituztete, beraietaz ardura zaitezten. Elizen arteko biblia Ga 4,17
Denek oso musika berezia emanaz esango zuten nire izena, benetako izen zintzo lege onekoa ez, baizik goitizen bat izan balitz bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.
Bertute estimatua eta lege onekoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 296. orr.
Gizarte ekandu onek irudikatzen duten dama lege oneko horietako bat. Berria - Kultura 2004-07-10
Legegizona naiz eta lege onez gobernatuko zaituztet! Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 85. orr.
Lege onez irabazitako diruaren erdia fede txarrez ostu nahi zioten. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.
Behin imajina hori postulatuz gero (inork ezin baitit lege onez ukatu) garbi dago nire arazoa Cervantes-ena baino askoz ere zailagoa dela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.
Fred Rodriguez estatubatuarrak irabazi zion lege onez, eta ezinezkoa zirudiena egia bihurtu zuen Berria - Kirola 2004-05-18
Eta arau horiei lege zibil edo Estatuaren lege deitzen zaie, Estutuan botere gorena daukanaren aginduak baitira. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 117. orr.
Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.
Kontraesan nabarmena dago lege zibilen (hauek hiritar bakoitzaren gorputzaren eta ondasunen zaindari dira, beste ezer baino gehiago) eta ohorea deiturikoari buruzko legeen artean, iritziaren alorrekoak hauek. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.
Bistan da hori erlijio-aholku bat besterik ezin daitekeela izan, ez lege zibila. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 89. orr.
Ohitura zen enperadoreak zenbait lege zibiletatik salbuestea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.
Erlijioa Jainkoarengandik gizonarengana dator; lege zibila zuengandik zuen herriengana. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Legez aurkako ezer ez dela egon eta dirua ez dela desagertu. Berria - Ekonomia 2004-05-18
Baganekien nor ari zen legez kanpo jokatzen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 58. orr.
Gehienak legez kanpo haziak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.
New Yorkera legez kanpo joan eta, egunak kalean ematen omen zituen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.
Legez kanpo uzten da erlijio berria eta hura iragartzen dutenak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.
Liskar zibilek, triunbiratoek, legez kanpo uzteek, aurrez egindako edozein gerrak baino gehiago ahuldu zuten Erroma. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.
Sei urte eta egun bat eskatzen zituela alkatearentzat armak legez kanpo edukitzeagatik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 76. orr.
-Legez kanpo direnak oro gelditzen badituzte, jende gehiago izanen da presondegi barnean kanpoan baino. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.
Legez kanpoko jokabideak bultzatzen ditu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 115. orr.
Legez kanpoko kopietatik babesten badira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.
Legez kanpoko amodio grinak sutua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.
Legez kanpoko haurdunaldi-etenak egiten ziren kirofano bateko fokua zirudien gehiago ring gaineko hark. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.
Legezkoa ala legez kanpokoa da negozioa? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 145. orr.
Iruñeako auzitegiak galdeketa hori legezkanpokoa zela jakinarazi dio. Herria 2005-06-23
Proiektua legez kanpokoa zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 62. orr.
Hainbat sententziak legez kanpokotzat jo izan dute urtegia. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.
Elkartze legez kanpokoek gutxi laguntzen dute espeziea ugaltzen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 96. orr.
ik legezkanpotasun.
Bainan hunat jinez geroz haur bat ukana badu, haur hori frantses ekarria da, Frantzian sortua izanki-eta, kasu hortan ama ez ditake legez kanporatu. Herria 2005-09-29
2003. urtean legez kanporatu zuten Batasuna. Berria - Harian 2005-05-27
Espainiako Auzitegi Gorenak Konstituzioaren arabera jokatu zuen Batasuna legez kanporatzea erabaki zuenean. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Batasuna legez kanporatzeak ez du eragiten SA talde parlamentarioa legez kanporatzea. herria¬
Batasuna legez kanporatzeko 2002an hasitako estrategiaren balantzea egin du ETAk martxoaren 14ko hauteskundeei buruzko azterketan. Berria - Euskal Herria 2004-07-16
Herri plataformak legez kanporatzeko neurria. Berria - Euskal Herria 2004-09-03
ETAren ingurua legez kanporatzeko mezua. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak HZ legez kanporatzeko PSOEren erabakia kritikatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
HZ legez kanporatzearen kontrako elkarretaratzea. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
· Ezker abertzale legez kanporatuaren inguruko zerrenda izan ote litekeen. Berria - Harian 2005-04-01
EHAK legez kanporatzeen aurka dagoela berretsi du. Berria - Euskal Herria 2006-02-22
Inork ezin dio legez kanporatzeari abstenituz erantzun. Berria - Euskal Herria 2004-06-09
Acebesen hitzek legez kanporatzearen porrota erakusten dute. Berria - Euskal Herria 2004-12-24
Azken urteotan, erakunde eta alderdi edo koalizio politikoen legez kanporatzeak asko erraztu du preso politikoen ugaltzea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 189. orr.
Batasunaren legez kanporatzea bertan behera uzteko eskaera egin zuen atzo Elkarri-k. herria¬
HZk kritikatu egin zuen Espainiako Gobernuak legez kanporatzea Europara zabaltzea. Berria - Euskal Herria 2004-05-28
EHAKren legez kanporatzea abiatzeko. Berria - Euskal Herria 2006-03-17
EHAKren legez kanporatzea ez eskatzea «egokia» izan zela dio Conde Pumpidok. Berria - Euskal Herria 2006-03-17
Balizko legez kanporatzea ez dago gure agendan. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Bi urteko legez kanporatzea hauteskundez hauteskunde gainditu du ezker abertzaleak. Berria - Euskal Herria 2004-08-21
Legez kanporatze epaia «berme guztiekin» eman zela eta eskubiderik ez dela urratu argudiatu du. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Batasunaren legez kanporatze prozesua abian jarri zutenetik milaka herritarren eskubide zibil eta politikoak urratzen ari dira. Berria - Harian 2005-04-01
Lau urteko presoaldi txikia eman zioten legez kontra elkartzeagatik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.
Legez kontra bada ere. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 119. orr.
Gainera, Zamoraren ustez, epaileak legez kontra jokatu du, «epaileak bere iritzia eman baino lehen atxilotuek defentsarako bide guztiak agortzeko eskubidea dutelako. Berria - Euskal Herria 2004-07-09
Duela hilabete batzuk EHUko datu basean «legez kontra» sartu ziren, eta han zeuden zenbait euskal presoen espedienteak komunikabide batzuetan argitaratu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Norbaitek jakiten bazuen etxolan, legez kontra, herensuge bat zeukala gordeta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 211. orr.
GKE horrek salatu du itsasoko mikroorganismoak biltzen ari direla zientzialari estatubatuarrak, legez kontra. Berria - Gaiak 2004-05-30
Ene seme, ez egin legez kontrako ezkontzarik. Elizen arteko biblia Tb 4,12
Ez zuen legez kontrako traturik egiten, ez zuen inoiz eskupeko diru zikinik onartzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 494. orr.
Aita santuek askotan salatu zuten legez kontrako diru iturri hura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.
Uste nuen palmondoak hartzea legez kontrakoa zela.Europako Batasunako kide diren herrialde askotan abortua legezkontrakoa dela salatzen du idatziak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 93. orr.
Ez baitzekien legezkoa ala legez kontrakoa zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 494. orr.
Urrats guziak legez lege egiten ditugu. Herria 2003-05-15
Bainan zendako aipu zuten Ibarla? herri hortan hitzarmen bat finkatu baitute euskararen erabilpena legez-lege segurtatua izan dadin herriko etxean. Herria 2002-08-01
Ez dela arrazoin mikorik hemezortzi urte huntan preso den baigorriar gazteari ukatzeko baldintzapeko askatasuna, eta hori legez-lege jokatuz. Herria 2005-12-15
Joanden asteanginiona, Miarritzen,Bellevue plazan hasi obrak gelditu dira Paueko auzitegi baten manuz, gauzak etzirela arrunt legez-lege eginak izan. Herria 2004-01-01
Ondoko egunetan, larderia gehiago orobat legez-lege jin nahi luketeen batzuentzat ere. Herria 2005-12-08
aldeko lege (9); aurkako lege (18); aurkeztutako lege (9); babesteko lege (15); berdintasunerako lege (14); bozka lege (9); buruzko lege (28); da lege (88); eaeko lurzoruaren lege (17); egindako lege (12); espainiako lege (8); europako lege (22); frantses lege (11); frantziako lege (11); gobernuaren lege (14); hauteskunde lege (9); izadiaren lege (22); kontrako lege (20)
lege aldaketa (26); lege aldaketak (25); lege aldetik (27); lege antiterrorista (9); lege aurreproiektua (16); lege aurreproiektuak (9); lege aurreproiektuaren (8); lege babesa (20); lege bakar (9); lege bakarra (17); lege barruan (11); lege bat egin (13); lege bat onartu (13); lege baten bidez (11); lege berean (13); lege berezi (13); lege bereziak (14); lege berri (73); lege berri bat (26); lege berria (83); lege berriak (97); lege berrian (10); lege berriarekin (23); lege berriaren (44); lege berriaren arabera (11); lege bihurtu (10); lege bihurtzeko (9); lege bihurtzen (8); lege biltzarrean (40); lege biltzarreko (8); lege dekretu (10); lege egitasmo (23); lege egitasmoa (78); lege egitasmoak (32); lege egitasmoaren (29); lege egitasmoari (12); lege enpirikoen (13); lege enpirikoen arabera (9); lege erreforma (17); lege erreformak (9); lege esparrua (9); lege eta arau (10); lege eta erabakiak (14); lege gai (13); lege gisa (9); lege gizon (19); lege hauste (18); lege haustea (8); lege hausteak (10); lege horren arabera (21); lege horren kontra (9); lege integrala (20); lege iruzurra (23); lege islamikoa (10); lege izaera (9); lege izango (25); lege izango duzue (19); lege liburua (13); lege maisu (38); lege maisuak (27); lege maisuek (19); lege mota (12); lege nagusi (73); lege nagusi bat (10); lege nagusia (59); lege nagusiak (18); lege nagusiaren (23); lege nagusiari (11); lege natural (10); lege naturala (29); lege naturalak (34); lege naturalaren (40); lege naturalen (9); lege ona (8); lege onez (13); lege organiko (11); lege organikoa (13); lege organikoaren (16); lege orokor (14); lege orokorra (9); lege orokorrak (8); lege orokorren (13); lege orokorren arabera (13); lege osoa (8); lege politiko (15); lege politikoak (8); lege politikoen (9); lege proiektu (38); lege proiektua (143); lege proiektua onartu (28); lege proiektuak (61); lege proiektuak ez (9); lege proiektuan (14); lege proiektuaren (69); lege proiektuaren arabera (8); lege proiektuari (13); lege proposamen (27); lege proposamen bat (9); lege proposamena (82); lege proposamena aurkeztu (16); lege proposamenak (17); lege proposamenaren (13); lege saliko (10); lege salikoa (10); lege salikoak (18); lege salikoaren (8); lege sindikal (10); lege sistema (8); lege testu (12); lege unibertsal (11); lege vokoniarra (8); lege zaharra (18); lege zaharrak (22); lege zaharreko (8); lege zaharren (9); lege zibil (24); lege zibila (17); lege zibilak (43); lege zibilaren (15); lege zibilek (31); lege zibilen (33); lege zorrotzak (10)
legea lege (16); legez lege (54); lurzoruaren lege (63); lurzoruaren lege egitasmoa (15); lurzoruaren lege proiektua (13); naturaren lege (8); naturguneen lege (10); oinarrizko lege (8); onartutako lege (21); uraren lege (11)
afari legea (14); alderdien legea (253); atzerritarren legea (35); aurkako legea (34); babesteko legea (9); bazkari legea (17); berdintasun legea (15); berdintasunerako legea (31); bikoteen legea (14); bozka legea (16); eaeko lurzoruaren legea (13); eaeko unibertsitate legea (9); elkartasun legea (8); espainiako atzerritarren legea (9); espainiako legea (12); europako legea (10); euskararen legea (33); gerra legea (31); gerra legea ezarri (10); hauteskunde legea (21); ikurren legea (15); immigrazio legea (8); immunitate legea (12); indartsuenaren legea (9); izatezko bikoteen legea (14); jainkoaren legea (26); kalitate legea (27); kontrako legea (20); laikotasunaren legea (10)
legea aipatu (10); legea alda (9); legea aldatu (41); legea aldatzea (16); legea aldatzeko (55); legea aldatzeko eskatu (11); legea bete (60); legea betearazteko (27); legea beteko (12); legea betetzea (19); legea betetzeko (25); legea betetzen (57); legea betez (12); legea egin (39); legea egitea (13); legea egiteko (13); legea eman (10); legea errespetatu (9); legea eta ordena (10); legea ez betetzea (9); legea ez betetzeagatik (8); legea ezarri (31); legea garatzeko (17); legea hausten (22); legea hautsi (31); legea indargabetzeko (11); legea indarrean jarri (19); legea indarrean sartu (9); legea izan (14); legea jarri (9); legea lege (16); legea onartu (130); legea onartu zuen (35); legea onartuko (9); legea onartuz (12); legea onartzea (10); legea onartzeko (21); legea onartzen (9); legea urratu (16); legea urratzen (31)
lurralde historikoen legea (10); lurzoruaren legea (48); moisesen legea (17); oinarrizko legea (14); onartutako legea (11); sistemaren legea (8); tabakoaren aurkako legea (10); tabakoaren legea (8); unibertsitate legea (38); uraren legea (12)
agindu eta legeak (9); alderdien legeak (46); atzerritarren legeak (13); berdintasunerako legeak (30); erromatar legeak (9); espainiako legeak (13); euskararen legeak (13); giza legeak (9); hamabi tauletako legeak (8); inguruko legeak (8); jainkoaren legeak (13); kontrako legeak (18)
legeak agintzen (39); legeak agintzen duen (9); legeak aldatu (13); legeak aurreikusten (12); legeak baimentzen (8); legeak behartzen (9); legeak bete (15); legeak betetzen (16); legeak debekatu (12); legeak debekatu egiten (9); legeak debekatzen (15); legeak dio (37); legeak dioena (20); legeak egin (18); legeak egiteko (20); legeak egiten (17); legeak eman (10); legeak ematen (15); legeak esaten duena (8); legeak eskatzen dituen (11); legeak eta arauak (10); legeak ezarri (13); legeak ezarritako (19); legeak ezartzeko (8); legeak ezartzen (23); legeak ezartzen dituen (14); legeak hala aginduta (10); legeak hala agintzen (9); legeak jasotzen (16); legeak manatzen (8); legeak onartu (11); legeak onartzen (13); legeak urratzen (8)
lonbardiarren legeak (8); naturaren legeak (28); nazioarteko legeak (12); tauletako legeak (8); unibertsitate legeak (21)
alderdien legean (12); moisesen legean (14)
alderdien legearekin (10)
alderdien legearen (77); alderdien legearen aurka (10); atzerritarren legearen (16); aurkako legearen (10); berdintasunerako legearen (23); bikoteen legearen (14); erromatar legearen (8); euskararen legearen (9); hauteskunde legearen (12); ikurren legearen (8); izatezko bikoteen legearen (14); jainkoaren legearen (8); legearen aldaketa (16); legearen alde (34); legearen aldeko (8); legearen aldetik (15); legearen arabera (204); legearen araberako (10); legearen aurka (73); legearen aurkako (35); legearen aurkako helegitea (9); legearen aurkakoa (8); legearen aurrean (25); legearen aurreproiektua (9); legearen babesa (9); legearen barruan (26); legearen bidez (17); legearen erreforma (11); legearen helburua (22); legearen inguruan (16); legearen inguruko (8); legearen irakurketa (10); legearen izenean (14); legearen kontra (52); legearen kontrako (35); legearen kontrakoa (23); legearen mende (8); legearen ondorioz (18); lurzoruaren legearen (15); moisesen legearen (10); unibertsitate legearen (19)
alderdien legeari (26); bikoteen legeari (9); izatezko bikoteen legeari (8); legeari buruzko (12); legeari egindako (8); legeari jarraiki (19); legeari jarritako (8)
naturaren legeek (10)
barbaroen legeen (18); giza legeen (9); izadiaren legeen (12); legeen arabera (120); legeen artean (8); legeen aurka (11); legeen bidez (16); legeen kontra (12); legeen mende (10); naturaren legeen (15)
legez besteko (124); legez egiten (10); legez kanpo (568); legez kanpoko (460); legez kanpokoa (180); legez kanpokoak (63); legez kanpokotzat (90); legez kanporatu (52); legez kanporatua (10); legez kanporatuak (11); legez kanporatutako (63); legez kanporatze (13); legez kanporatzea (141); legez kanporatzeak (43); legez kanporatzearekin (12); legez kanporatzearen (99); legez kanporatzeari (29); legez kanporatzeaz (10); legez kanporatzeen (14); legez kanporatzeko (35); legez kontra (24); legez kontrako (35); legez kontrakoa (22); legez lege (54)
ez legezko (24); ez legezko proposamena (9); legezko alderdi (8); legezko ikerketa (10); legezko paperak (8); legezko proposamena (10)