Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aro bat bukatu da, bizi legea da. Berria - Kirola 2004-10-29
Gizakiak gaituk, bizi-lege duk guretzat bestea hiltzea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.
Hori da enpresak egin behar duena, enpresa ezin da 38 urteko jokalari batengan oinarritu, horretarako gazteak jarri beharra dauzka, bizilegea da. Berria - Kirola 2004-07-22
Harrera ona egiteko ohitura hain dago sakon erroturik gure herrialdean, ezen zikoitzetan zikoitzena ere ez baita ausartzen bizilege hori urratzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.
Itxuraz laguntasuna gauza mugatua baino ez dela, eta bizilegeak amaiera jartzen diola. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 158. orr.
Biziak, bizitzak, bizimoduak eta bizilegeak ontzen dute heriotza azkenerako. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.
Baserriari eta bizimodu tradizionalari loturiko jendeak, lekuak, ohiturak, bizilegeak doaz atzerabiderik ez daukan ilunpera. Berria - Kultura 2004-10-02
Zaldun haiek berentzat izan zuten bizilege berbera dut nik niretzat. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 48. orr.
Nire bizilegearen eginkizunak ez dit bestela ibiltzeko baimenik nahiz biderik ematen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.
Neure lagunekin batera eta bestera abiatzen nintzen eta Indiako azturak eta bizilegea gertutik ikusten nituen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 9. orr.
Lehen ere esan dut-eta, irakurtzen eta idazten ez dakit-eta, ni ez naiz zaldun-bizilegetan batere sartu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.