Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregeak mandatariak bidali zituen eskualdeko funtzionario guztiak biltzeko: eskualdeburu, gudalburu, gobernari, kontseilari, diruzain, epaile, legegizon eta agintariak. Elizen arteko biblia Dn 3,2
Mediku batentzat, dena da medikuntza; eta legegizon batentzat, dena lege. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.
Zuzenbidean aditu diren hainbat legegizonek ere iritzi hori dute. Berria - Mundua 2004-02-18
Badinat lagun bat legegizona eta hau guztia ondo aztertzeko esango zionat. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 75. orr.
Legegizonen esku da orai afera. Herria 2005-07-28
Basoa herrira bihurtzeko desioz erregearen lege-gizonekin sinatu zen hitzarmenaz geroztik, istilua eta zarraparra besterik ez zela herrian. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.
Legegizon jakintsu batek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 952. orr.
Abokatu eta legegizon leinu baten ondokoa zen Ezponda. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.
Asenjo izeneko legegizon famatu baten laguntzarekin. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 43. orr.
Zuzenbidean aditua eta lege-gizon zen Pedro Cattanirekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1119. orr.
Indiara itzuli zen eta Bonbain legegizon jardun zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 47. orr.
· Filosofo eta pentsalariek, bere garaikoen aurka egundoko garaipenak lortu zituelako; gero, abokatu eta legegizon-emakumeek, eztabaidetarako ukan zuen abilidadearengatik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.