Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

latz 1 izond zimurrez, pikorrez edo irtenunez betea dagoelako, ukimenari atsegin ez zaiona. ik lakar. ant leun.

Nekazarien oihal latzezko beroki lodiez estalirik zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Ehun latzezko zakutxoetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Ehunki latza kolpeka joaz lantzeko eta tinkatzeko tresna hidraulikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.

Hil-tunika zakuki latzez estaltzea eskatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 324. orr.

Paper latzean bildutako zorroak garraiatzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 154. orr.

Tunika zarpail eta latz batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Erregutzaileen jantzi latza jarri dut.  Elizen arteko biblia   Ba 4,20

Alfonbra zatar eta latz haren gainean lo jarraitu zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 29. orr.

Garondoan azal latza zuen, txerriaren larru gorrizta iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Are izugarriagoa izan zitzaion bere hatz luzeak azal latz gogorreko oinetan zehar irristatzean sentitutakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Gorputza bere osoan arantza legezko ile luze latz zorrotzez josia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 282. orr.

Buruko ile latz gogorrak laztantzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.

Nire eskuak giltza handi eta hozkadunaren gain latzari kontzen zionKale garbitzaileek, bi ordutik behin, zola garbitzen zuten ur ugariz, eskuila latzak pasatzen zituzten orban gorriak kentzeko  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.

2 irud/hed

Ardo txuri, ardo gorri, ardo beltz, ardo latz eta ardo goxo...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

-Isilik! -esan zuen bat-batean ahots latz batek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

Beso-zangoak gotor zituen, boza ortots, ipurdia latz, burua arin eta odola adin ederrean bezain bero.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

Limoi saskitxoen urrin saminak, bakailao bilduen usain latzak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Orduan, ura eman zenien harkaitz latz batetik.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,4

Baziren heriotzaren beste seinale batzuk ere: gogoa izuz eta esturaz perturbatua, bekosko errukarria, aurpegi latz eta sumindua, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Soldadu erraldoi haren eztul latza entzun nuenean  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 86. orr.

3 gogorra, nekagarria. (gauzei buruz)

Baina gizona astindualdi latz batekin bizitza guztirako porru eginda gelditzen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 206. orr.

Belarrondoko latz bat emon zidan, lurrera jaurti ninduen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.

Lurrean zegoen zakuak ere ostiko latza jaso zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 164. orr.

-Zaflako latzagoak hartu nitian atzo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

Kolpe latz hark azken pozak suntsitu zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 410. orr.

Jipoi latza hartzeko zorian zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.

Ixtripu latz batek betirako eraman du Beñat Jaury ahatsarra.  Herria   2004-09-23

Astelehen aratsaldean, auto ixtripu latz bat gertatu da Ezpeletatik Zuraiderako bidean.  Herria   2004-08-12

Bide latzetan ibiliz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.

Ibilbide latz eta luzeaz nekatuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Iduri du ez dela gerlaren burrunba latz eta hasperen izigarrietaz besterik entzuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Garrasi latzak izango dira Egipto osoan.  Elizen arteko biblia   Ir 11,6

Trumoi eztanda latz batek berritu zuen erasoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Zauri izugarriz, zauri latz eta iraunkorrez, gaixotasun gaizto eta sendaezinez.  Elizen arteko biblia   Dt 28,59

Keinu latz batez jakinarazi nion ez nekiela nortaz ari zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Irudi latz haiek ekarri nituen berriro gogora.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Izozte beldurgarria gertatu zen, mahastiak denak ihar erreta utzi zituen izozte latz berandukoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

Eremu latz batean jarri zara, haizetearen jostailu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 211. orr.

4 (gauza abstraktuei buruz)

Latza da gaizkileen azkena.  Elizen arteko biblia   Jkd 3,19

Aurrerapenak mudantza latzak ekarri zituen hirira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Bizimodu latz haren bozkario mingots guztiak ezagutu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Hilabete latz horien ondotik, husturik nengoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Hiriak itxura latz eta goibela izan arren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Beste proba latz bat gainditu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 152. orr.

Bihotz zokoan sekretu latz bat daramaten bi neska gazte.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 119. orr.

Urtarrileko goiz latz batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 192. orr.

Beldur latz ikaragarri batek hartua nago, hatsa tapatzen didan beldur batek.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 130. orr.

Sormen-krisi latz batean hondoratu zen berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Depresio latz baten mendean erori zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Etxe guzia ixiltasun latz batek hartua zeukan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 146. orr.

Nolatan ez duzu zeure egoera latz horretatik ateratzeko biderik aurkitu?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 482. orr.

Latzak izan behar inondik ere Uraleko mugatik harantz jazotzen ari ziren gertaerek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Bidegurutzea gurutzebide bihurtzen zaio, sofrikario latz, oinaze gorri.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

5 (personei buruz)

Gizon latz horien begiko egin nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.

Lagun latz eta hitz gutiko, inon bada eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

6 (adizlagun gisa) ik lazki.

Latz jotzen duela material honek!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 196. orr.

Kanoiak ari izan dira berriro ere, mendebal aldeko mazela harritsua latz astinduz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

Gizona, latz ari baitzen sufritzen alabaren egoera larriagatik [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 446. orr.

Latz beldurtu nindinan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.

Latz egin nuen lan, ahal izan nuen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 257. orr.

-Lana latz egin duk hik bart, inondik ere...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.

Baietz erantzun zion, latz, gogoz bestera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

Aitak eskua luzatu zidan, latz, nire beso erabilgarri bakarrera biltzeko astirik eman gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Florentek alde egin zuen gaitzespen oihuen artean, itxura latz, belarriak entzungor.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 174. orr.

• 7 iz ipar laztasuna.

Halako latz bat, halako pisu bat...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

-Ai, latzaren latza! -esan zuen L-k.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.

· -Latzak pasatuko zitiztenan etxe horretan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 342. orr.

8 (-en atzizkiaren eskuinean)

Egia bere latzean pairatu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 47. orr.

Kolpearen latzak sortutako hire begitazio bat duk beltzez jantzitako gizonarena. Oi, hau bidegalduaren latz eta gogorra!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Indian zeruaren ederra eta infernuaren latza elkarturik aurkituko dituzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

Eginbeharraren latzagatik ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 264. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere tinbre biziak, altuak, latz puntu deigarri bategaz eta ezarten deutsan garboagaz, eskegita zaroazala emoten dau.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 28. orr.

Langilea, latz-antxa, nabarmenkeriaren etsaia, ezkondua eta bi seme-alabaren aita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Katu-amak, muzindu, puzka hasi, eta behatzetatik burugaineraino latz-harrotu zituen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.

10 latz-latz

28 urterekin, astronomiako problema latz-latz bat ebatzi nahian aritu zen Euler.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

Udazkenean, eskuak latz-latz zeuzkatela etxera heldu eta, biharamunean bertan zeta finarekin joste lanean hasi behar zuten  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 153. orr.

11 paper-latz

Handik etorri zen Hélèneren alaba, larru argia, paper-latz bustiaren kolorekoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahots latz (5); arazo latz (5); berri latz (6); borroka latz (6); egoera latz (11); egun latz (4); eremu latz (5); garai latz (8); gertaera latz (5); gertakari latz (18); halako latz bat (4); ixtripu latz (7); ixtripu latz bat (4); kalpar latz (8); kolpe latz (7); lana latz (4); latz egin (6); latz egiten (5); une latz (12); une latz hauetan (4)

arazo latza (13); arrisku latza (10); berri latza (15); bidaia latza (4); bide latza (5); biziera latza (5); bizimodu latza (9); bizitza latza (5); borroka latza (36); borroka latza izan (6); egia latza (4); egoera latza (44); egoera latza dela (4); errekontru latza (7); erronka latza (23); gertakari latza (10); guziz latza (5); haize latza (4); ixtripu latza (5); kolpe latza (63); kolpe latza hartu (5); kolpe latza izan (26); kolpe latza jaso (7); kontu latza (5); krisi latza (4); kritika latza (4); lan latza (5); min latza (5); oihu latza (4); oso latza (25); urte latza (5)

gero eta latzagoa (6)

arazo latzak (10); baldintza latzak (4); biziki latzak (4); borroka latzak (7); egoera latzak (4); eztabaida latzak (4); garai latzak (10); gertakari latzak (6); kolpe latzak (4); kritika latzak (4); ondorio latzak (37); ondorio latzak izango (5); oso latzak (9); tortura latzak (6); uholde latzak (7); une latzak (33); une latzak bizi (11); une latzak izan (7); urte latzak (10); urte latzak izan (4)

egoera latzaren (4)

bere latzean (4); borroka latzean (4); egoera latzean (8)

kolpe latzegia (4)

borroka latzen (5)

unerik latzena (6)

unerik latzenean (5)

bide latzetan (5); une latzetan (10)

ahots latzez (25); oihal latzez (6)

oihal latzezko (8); oihal latzezko beroki (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus