Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biguna eta gogorra, leuna eta latza, eta horrelakoak bereiztea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 129. orr.
Errekatik bost harri leun aukeratuta bere artzain-zorroan sartu zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.
Diamante leun eta itxia bailitzan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.
Begiak idazmahai leun beltzean josirik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 158. orr.
Lan-mahaiko ohola eremu leuna, garbia da, tabula rasa, egoki mintzatzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.
Begiradak dira, eta uneak, horma leun eta itsua, hiri bat, ibai errauts-kolorea edo teilatuegaletatik erortzen den ura. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.
Wild 2 [kometa] oso «ezohikoa» eta «bakarra» da: bere ezaugarri morfologikoak oso bitxiak dira, eta azala ez da leuna. Berria - Gaiak 2004-06-24
Zazpi kirten leun eta berri, eta "Nimbus 2001" zioten urre finezko zazpi letra-multzok distira egiten zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 96. orr.
Ile luze leuna bizkarretik behera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 56. orr.
Ilea [...] zilindro leun bat da normalean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Hondartza lau eta leun batean azaltzen zara. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.
Errepide leun eta urdinak herria inguratzen du. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.
Jantzi leunak gorroto zituen eta latzak gogoko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.
Arropa leun eta kolorezkoz jantzirik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.
Bere haragi leun beroa nirean kiribiltzeko irrikaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.
Ene! zelako jainkosa-bularrak, zelako izter leun eta guriak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.
Mutil gaztearen arrebak itxura mozkotea zuen, eta ile liso leuna. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.
Ile leun luzeak soineko gorri ilunaren gainetik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 178. orr.
Aurpegia jaso eta ahots leun eta dardaratiz esan dit: [...]. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 33. orr.
Elurrez estalirik zeuden kostaldeko mendixka eta muino leunak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.
Haize leun batek giroa freskatzen zuen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.
Bere eskuen usain leun gozoak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.
Argi leun, zeharkakoak mahai bakoitzari intimitate eta diskrezioa emateko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.
Musu leun, maitekor bat, masailean, ezpainaren ertzetik oso hurbil. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.
Musika leun ederra irristatu zen gure belarrietan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 111. orr.
Irribarre leun bat irten zen bere ezpainetatik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 27. orr.
Ibarreko bake geldiak eta etxeetako kolore leun xarmagarriek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 144. orr.
Mendi-malda leunak, belar hezearen usain sarkorra. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 145. orr.
Olatuen palasta leuna arroketan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 79. orr.
Entrenatzaileak kolpe leun pare bat eman zizkion bizkarrean, "ez da ezer, ez larritu". Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 40. orr.
-Zein leuna zaren! eta zein trinkoa! -esaten zuen gizonak liluratuta, begiak zuri. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 22. orr.
Gazteluaren gerizpean zegoen belardi leun eta hezera irten ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 104. orr.
Goxotasun leun, lasai, nagi, trankil eta baretik beste aldi mugituago, kitzikagarriago eta gartsuagora pasatu behar da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 190. orr.
Berotasun leuna nabaritu zuen masailetan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 111. orr.
Aldi berean nire paparrean Musen maitasun leun bat ezarri du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.
Maiatzeko arratsalde leun hartan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.
Urumea inguruko ibar geldi leuna. Txillardegi «Putzu», 1999 - 57. orr.
Bihurgune leun batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.
Gela leun eta emetu hauetakoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.
Bortxatzeko gogo odoltsu leun batek hartu nau atzetik, geldiro, belarrien atzetik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.
Gero nire atzealdean eseri zen, eta ni orrazten hasi modu leun eta samurrez. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 120. orr.
Haren larruazalak [...] distira leun bat zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.
Bizar motza, betaurreko borobilak, ibilera leuna, erreparatu zuen Josebak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 116. orr.
Horrez gainera, agentzien arteko harremanen sarea dago: lotura leun bezain malguak mantendu behar dituena. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 185. orr.
Bere uztarria leuna dela eta bere zama arina. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 100. orr.
Entzumen leunekoentzat gogortxo gerta daiteke honelako esaldia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.
Hitz leunak, sedukzioa bera bezain zaharrak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 25. orr.
Horien barrena leize-zuloa, eztarria hilobi zabaldua, mihia, berriz, leun eta labaina. Elizen arteko biblia Sal 5,10
Musu bat bezain leuna zen gaua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.
-Bai, jauna -erantzun nion leun. Nigana jiratu da, burua albo batera leun okertuz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.
Burua leun astintzen. ile beltza leun urdintzen zitzaion lokietan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 201. orr.
Indarrez ahul eta leun datorrenean, hego emea ere deitzen diogu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.
Lepoa leun musukatzen zion bitartean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 126. orr.
Esnea gozo eta leun jaisten zen eztarri lehorretik behera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.
Eriek senditzen baitute eta goxatzen larruaren leuna eta adina. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.
ahots leun (12); aire leun (3); aurpegi leun (4); azal leun (5); esku leun (5); gozo leun (4); haize leun (16); haize leun bat (3); hots leun (4); ile leun (8); irribarre leun (7); irribarre leun bat (4); kolpe leun (6); leun leun (51); leun leuna (13); muino leun (3); musika leun (3); musu leun (5)
adats leuna (3); ahots leuna (4); ahotsa leuna (5); argi leuna (3); azal leuna (5); bezain leuna (11); esku leuna (5); haize leuna (6); hots leuna (3); ile leuna (4); iluna eta leuna (3); irribarre leuna (3); leun leuna (13); ukitu leuna (5); urdin leuna (4)
baino leunagoa (12)
esku leunak (4); haize leunak (15); hitz leunak (6); muino leunak (4); ukitu leunak (3); zurrunga leunak (4)
haize leunaren (3)
ahots leunaz (4)
aldapa leunean (3)
esku leunez (3)