Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suak baino lazkiago erretzen duen elur hotz batek ebakia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.
Erraz eta samurki, hau da, gozoki eta lazki. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.
Bista lazki laburtzen ari zitzaidala. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 113. orr.
Lazki kostatu zitzaion ohetik jaikitzea. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 121. orr.
Gizonak lazki jo. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 96. orr.
Sendatu zaio, egia da, baina aurpegia lazki desitxuratua du; eta bereziki galdu du begi bat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 531. orr.
Gero baztanga beltzak lazki du desitxuratzen: begi bat galdua, aurpegian du orain arima. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.