Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

larrutu, larru(tu), larrutzen 1 du ad larrua kendu.

Piztia larrutu eta gurasoen etxeraino eraman zuen herrestan larru itzela, versta dezente eginez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Lebitarrek larrutu egiten zituzten eskainitako abereak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 35,11

Animaliak torturatzen -batzuk, erabat hilik ez daudela, larrutzen eta laurdentzen- dituzten hiltegi eskergak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

Alfanje zorrotza zuen gizona ahari bat larrutzen den bezala larrutzen ari zen presoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 85. orr.

Harrapariak harrapakin bihurtuko dituzte eta larrutzaileak larrutu egingo.  Elizen arteko biblia   Ez 39,10

Arreba Ernestinak ehizakia larrutu eta lumatu egiten du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 19. orr.

Baina kontuz, ez dezagun azeria ehizatu aurretik larrutu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 107. orr.

2 (pertsonez mintzatuz)

Ez dakigu nola hil zuten ere: azienden eran larrutu ote zuten? Tigreak Mattin larrutu zuen eta berriak larritu egin ninduen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

Edonora joanik ere ihesi, azkenean pashak aurkitu, harrapatu eta bizirik larrutuko zuen...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 84. orr.

Denen izenean mintzatu zenari, anaien eta amaren aurrean, mihia moztu, burua larrutu eta esku-oinak mozteko agindu zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 7,4

· Eskuak ere larrutuak zituzten, horiez baliatuz saiatzen baitziren mugitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Bisaia itsusitua zuen, larrutua, zaurtua eta lohitua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.

Eta dena nahasian dagoenean, batek ez daki zer egin sasitik larrutu gabe osorik ateratzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 172. orr.

3 (norbaiti) ondasunetan edo izen onean kalte handia egin. ik lumatu 2.

Jende xehea larrutzen duzue gari-zerga ordaintzera behartuz.  Elizen arteko biblia   Am 5,11

Nork jarri du Israel, Jakoben herria, larrutu eta bipildu dutenen esku?  Elizen arteko biblia   Is 42,24

Nire erruagatik larrutu zaituzte egunkarietan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 128. orr.

Infusioak edan bitartean beren gizonak tar-tar-tar larrutzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

-Hoa, bai -esan zidan Aloñaren lankide Aitziber lotsagabeak-, hartara lasaiago larrutuko haugu-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.

"Lintxamendu mediatikoa" deitzen diogu, hedabideek, gizabanakoa dagoen tokian dagoela atxilotu, epaitu gabe biluzik paseatu, eta iritzi publikoaren aurrean gatibu hartuta, errukigabe larrutzen dutenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

Larrutik larrutu zuten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

4 eraman daitekeen baliozko gauzarik gabe utzi. ik soildu.

Etxe guztiak larrutu zituzten, balioko zena, sal zitekeena alegia, gurdi handietara bota eta beren akanpalekuetara eramanez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Berberiarrak jaitsi zirela hondartzara eta hiria larrutuko zutela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.

Napoleonen gerlek larrutu zutela Iparraldea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 74. orr.

· Noeren uholdeak lur guria eraman baitzuen eta mendia larrutua utzi.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Anartean, ingurumena ari da funditzen eta Hego-Ameriketako oihan guziz baliosak larrutzen ari dituzte.  Herria   2002-09-05

Mahastia bezala larrutu zuten harrapariek, mahats-aihenak soilduz.  Elizen arteko biblia   Na 2,3

5 (era burutua izenondo gisa)

Arboletan zintzilik jarriak zeuden erbi larrutuak eta oilo lumatuak, eltzeetan sartzeko zain-zain. Ilunabar berdea eta beronen neonezko iragarkiak, izozki-saltzaileak, platanondoen azal larrutua, txorien txorrotxioak, itzalen sarea zoru gainean, eta ahoen lore gorriak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Jende zapaldu eta larrutua izango zarete bizitza osoan, eta ez dizue inork lagunduko.  Elizen arteko biblia   Dt 28,29

Herri larrutu eta bipildua da, denak presondegian sartu eta kartzelan loturik daude  Elizen arteko biblia   Is 42,22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus