Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lumatu, luma(tu), lumatzen 1 du ad (hegazti bati) lumak kendu.

Zeren, abere haiek bere puntuan akabatu eta larrutu beharra baitzegoen -edo lumatu, hegaztien kasuan-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.

Hegaztiak kasik bizirik zeudela lumatu behar zirela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Azokako kale meharretan aldez alde, emakumeak, eserita, hegaztiak lumatzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Sua piztu, oilaskoak lumatu, hesteak egin, eta erretzera ezarri dituzue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 117. orr.

Oilanda gazte bat atzeman, lumatu, tripatu, erre eta bazkaldu zuten han berean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Lumatu berri duzuen oilasko parea.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 154. orr.

Lehenbizi kontu handiz lepondoa lumatu eta gero odola pertzera isuriko du, hegaztia ahultzen joanen da indarrak erabat ahitu arte.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 26. orr.

Lazarok xoria harrapatu, Erramuk lumatu eta Pazkok jan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

· -Hoa basurdeak lumatzera.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 78. orr.

2 ezer gabe utzi. ik larrutu 3.

-Jatetxeak; han lumatu egiten zaituzte, eta aurretik ezin ziur jakin ona izango denik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 60. orr.

Nonbait, bere diru guztiak barreiatu zituen ofizial gisa zerbitzatu zuenean, edo emakumezko antzezlariren batek lumatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 183. orr.

Atsegin duzue basoan ibiltzea bidaiariak lumatzen?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 204. orr.

Alderrai ibiltzen zen soldadu saldoen norabidean, berak ongi ezagutzen zituen bideetatik barrena, nor adiskidetzat hartuko eta haren konfiantza bereganaturik, haren ezustekoa baliatuz, hura noiz lumatuko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Sinetsidak, bizitza osoan sekula ez naitek horrela lumatu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Ez ditiztek bakarrik kanpotarrak lumatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.

• 3 (hegazti bati) lumak irten, lumaz jantzi. ik lumaztatu.

Aspaldi lumatu ziren txorikumeak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Oraindik ongi lumatu gabeak, bero beroan, nere esku koxkorrekin hartu eta, segituan bota nituen, banan banan, hiru belekumeak erdi hegaka lurrera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 76. orr.

· Lumatu gabeko oilasko hasberri baldin baginen ikastetxe hartara gindoazenetako asko, gu bezain nobato, gu bezain ezjakin eta inozentea zen Periko ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

4 irud/hed

Ezpain gainean bibote oihantsua ageri zitzaion jada, gu oraino kasik lumatu gabeak ginelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

-Lumatuko hintzen, urte eta erdi honetan...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Ni ez nago hostoan jo eta hautsian aritzeko lumatu berri hauekin frontoian, patiora irteten garenean eguteraren txokoa bilatzen dut, zaharraren hezurrek beroa behar dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 158. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Arboletan zintzilik jarriak zeuden erbi larrutuak eta oilo lumatuak, eltzeetan sartzeko zain-zain.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Hegazterren lumatuaren pailazo sudurra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

Lepo luze lumatuko oilokume batek.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 27. orr.

Emakume bat baino areago, txori lumatua ematen zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.

6 antzarak lumatzen

Inorengatik antzarak lumatzen ari dela esaten denean, poz-pozik dagoela adierazi nahi da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.

Baina zoriontsu jarri nau, antzarak lumatzen, Juan Kruz Igerabide adiskide aspaldikoak bidali didan gutunak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzarak lumatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus