Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Latineko -ss- multzoa, ostera, soildu egin zen. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 181. orr.
Ezaguna denez, mendebalean soildu egin da txistukarien saila. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 184. orr.
Hark akuilatu zuen jende hori iluna dena argitzera eta konplexua dena soiltzera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.
Sorterrira bueltatze orokor haren ondotik, astero Arriaga atzean bildu ohi ginenon lagunarteak, urritu ez ezik, soildu egingo ziren jendez, desagertzeraino. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 68. orr.
Janarien egitura soildu zaigu (bazkari edo afari egitura klasikoaren ordez [...] jaki bakar bat hartzen dugu, edo postrea baizik ez, etc.). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.
Legea soildu eta erraztea, guztion mesede izan liteke. Berria - Ekonomia 2006-01-20
Nobelaren izpiritua eta nobelaren giroa mantendu behar nituen [...] baina testua soildu beharra nuen, aldi berean, eta zaborrontzira bota soberan ikusten nuen guztia. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 9. orr.
Urteetan zehar nire estiloa aldatuz joan dela uste dut, soilduz esango nuke, agian. plataforman zutik, Sidney O´Connor-en estilora soildutako bikote bat doa, eta neskaren begi urdinak zuloetan hondoratuta daudela dirudi. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 101. orr.
Izatekotan, estrategiok argitu eta soiltzea da, gaur egun, kontua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 201. orr.
Harmoniak edo erritmoak soildu egin dira, ikasleek errazago irakur ditzaten. Berria - Harian 2006-04-05
Erregela formaldatzaileek izugarri soiltzen dute gramatika. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 17. orr.
Gramatikaren atal bat soiltzeak beste atalen neurri bereko soiltze bat eragiten duenean sumatzen dugu bide zuzenetik gabiltzala. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 81. orr.
Niaren eraikuntza bide bat, etika baten eraikuntza bide bat, La Rochefoucauldena esango litzatekeen estilo trinko eta soildu batean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.
Gazterik soiltzen hasia da, eta beharbada horregatik zaintzen ditu hainbeste gorputza eta janzkera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.
Lokietako ilea urdintzen hasia zuen, eta buru gainekoa, berriz, guztiz soiltzeko bidean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 181. orr.
Hogei urte lehenago zuen itxurarekin, hau da, artean erabat soildu gabe, bere xerlo urdintzen hasiak kopetatik behera erortzen zitzaizkiola. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 137. orr.
Jerusalemgo jendea, moztu ilea, soildu burua hain maite dituzun zeure seme-alabengatik. Elizen arteko biblia Mi 1,16
Kontu zabaldua zen Kasparren andreari eta bere hiru ahizpei burua soildu zietela faxistek herria hartu zutenean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.
Ez duzue gorputza urratuko, ezta soilduko ere buruaren aurrealdea, dolua adierazteko. Elizen arteko biblia Dt 14,1
Gizon lodikotea, burugaina berez eta ingurua makinaz soildua. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 135. orr.
Izen horrekin erabateko artista espero nuen, eta halakoxea topatu dut: txikia, ilea erabat soildua, pasta lodiko betaurreko sideralak, [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.
Burua soildurik eta bere bizar apurrarekin hiltzailea edo halakoren bat ematen du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 148. orr.
· Etxeko soineko bat zeraman, arabeskoz apaindua, zapatillak, eta zetazko zapi bat buru ile-soilduan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 153. orr.
Ile motzak gazteagoaren itxura ematen zion aski urdin-soildutako idazleari. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 19. orr.
Botikariak hazka egin zuen buru soilduaren gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 297. orr.
Jeneralaren buru soildua leihatilan agertu zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 111. orr.
Atezainaren zakur begirada, mutil eta gelarien bizkar makurtua (inoiz ez nien garondo soildua besterik ikusten). Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 144. orr.
Ordurako argi horixka batek argitzen zizkion bekoki soildua eta sudur kakoa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.
Salmahaian kaiola handi bat arratoi beltz distiratsuekin, beren buztan soildu luzeak baliatuz, jauzika, jolasean zebiltzanak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.
Amaren alu soildua. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 240. orr.
Piztiak muga hertsiagoetarat gibelatu eta baztertuko genituzke, paraje oihantsu hauek soildu eta garbitu ondoren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.
Erreka zulotik aldendu ahala soilduz joan da oihana. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 50. orr.
Igo zaitezte oihanera eta soildu periztarren eta refatarren lurraldea. Elizen arteko biblia Jos 17,15
Basorik trinkoena ere soiltzen duten egurgileak. Elizen arteko biblia Jr 46,23
Txingor-erauntsiak soildutako galsoroetako lasto izpien antzera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.
Harantzago auzoko oiloek soildutako eremu bat ageri da, txarrantxaz inguraturik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.
Hirietan guztia harrapatu, landak soildu eta jende gaztea ezpataz hil zuen. Elizen arteko biblia Jdt 2,27
Nahiz eta baso hutsa den, soildu egingo duzue eta zuena izango da alde batetik bestera. Elizen arteko biblia Jos 17,18
Gure azpian harea, ibar lau bat muino artean, harkaitz-muinoak nonbait, dena erabat soildua, basamortu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.
Artistak egitura bat nahi du, logika bat, eta sasiak garbitzen hasten da, kimatzen, soiltzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 78. orr.
Gero, behera jaitsita, aizkoraz soildu zituen bi adarrak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.
Sakonune hura soilduta zegoen, zuhaitzik gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 231. orr.
Santutegia soildua gelditu zen, basamortu egina. Elizen arteko biblia 1 M 1,39
· Basatza eta urmaelen artean zegoen, haraindian eta honaindian zuhaitzez soil-soildua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.
Mendi soilduak ikusten nituen, ibaiak zizarez beterik eta zerua napalm bonbaz estalia. Kontzertuaren bigarren atalean, Mussorgskyren Gau bat mendi soilduan eskainiko dute. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 61. orr.
Eta harantzago, baso txiki eta soildu hartako beste urki batean, beleak zeuden, entzuleak irudi, beleak zeuden zuriz antzaldaturik haiek ere, usoak irudi. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.
Maien Zibilizazioa oihan tropikalaren erronkatik sortu zen; Andetarra goi-ordoki soilduaren erronkatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.
Zerutik oso hurbil, ordoki soildu batean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.
Ingalaterra Berria [...] kontinente hartako zatirik soildu eta idorrenetakoa da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 422. orr.
Lehenengo sarbidetik parkera sartu eta arbola soilduen azpitik aurrera joan zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 169. orr.
Zuzen-zuzen joan zen irristaka zuhaixka soildu baten kontra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 62. orr.
Mihurak betiko hosto hezeekin segitzen zuela, eta neguan haren hostaje hezea ikustean haritz adar soilduen artean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.
buru soildu (4); burua soildu (4); sail handiak soildu (3)
buru soilduan (3)