Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duela astebete eman nion hasiera kontakizun honi, jarraituko nuen ala ez seguru jakin gabe. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.
Hamarkada horretan barrena jaio ziren gure kontakizun honetako pertsonaia gehienak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 46. orr.
Kontatzen dena ez ezik, kontakizunaren izaera ere berria da. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.
Nire bizitzaren kontakizun hau, nire amaren bizitzaren kontakizuna izan da, nirearena izan den neurri berean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 147. orr.
Kronikaren kontakizunari bizitasun apur bat ematearren. Berria - Kirola 2004-05-22
Nobela historiko honetako kontakizuna 1199an dago girotua. Berria - Kultura 2006-01-10
Aitorpenaren kontakizun guzti-guztietan. Leialtasuna da kontakizun honen giltza. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 86. orr.
Kontakizun hartan [...] 1950eko hamarkadan girotutako detektibe eta pozoiketa istorio bat harilkatu nuen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 183. orr.
Kontakizuna ahalik eta argien taxutuz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.
Super-errealismoak arduraz saihesten du kontakizuna eszena antolatuetan zatikatzeko konbentzio. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Hik ere edozein kontakizun asmatuko duk, tunika bat eta estalki bat irabaztearren. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 101. orr.
Tartean, XIX. atalburuan, artzain maiteminduaren kontakizuna dator. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 138. orr.
Goazen kontakizunaren harira. Elizen arteko biblia 2 M 6,17
Behin kontakizunaren doinua aurkitu ondoren, dena errazagoa da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 37. orr.
Maitasuna izan da patuaren itsu-mutil kontakizun honetan, beste hainbat tragedia gogoangarritan bezalatsu. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 18. orr.
Geuri ere sinesgaitz egingo zaigun ipuin bat asmatuz, gure identitatea, azken finean, kontakizun bat delako, kontakizunik sinesgaitzena. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.
Kontakizun luzea bilbatu zuen erreginaren edertasunari buruz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 351. orr.
Horra hor kontakizun laburren xarma ezin ukatuzkoa. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.
Zientziaren egiek kontakizun ederren beharra dute, gizakiak zientziari atxikiko bazaizkio. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 492. orr.
Areago: zentzuzkoxeago dirudite kontakizun mitikoek, biokimikari eta biologo molekularren solasek baino. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.
Kontakizun nagusiari erantsitako iruzkin eta azpikontakizunontzat. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.
Egileak kontakizun bakarrean kapitulu ezberdinetako oroitzapenak [...] biltzen ditu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.
Zentzurik gabeko kontakizun aspergarrietan galtzen naiz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.
Emakumeak berak ere interesaturik zeuden kontakizun odolgirozko eta sarritan sinestezinezko horietan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.
Egundoko kontakizun gatz-ozpinduak iragarriz ehun ogerlekoko argitalpen merkeetan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.
Epaile bati zuzendu behar nion kontakizun erru-aringarria hasteko modu bat. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.
Lady Godivaren edertasunen kontakizun lerdejarioa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 45. orr.
Nork asmatu du ahoz aho dabilen kontakizun gaizto hori, [...]? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.
Lau ipuin luze edo nobela laburrez osaturiko kontakizun-liburua. Berria - Kultura 2006-04-01
Talde horrek argitaratu zion lehen kontakizun-bilduma. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Kontakizun-mataza txiki bezain bizia ehundua zuen, tentuz eta berariaz aukeraturiko esaldiak baliatuz deskribapenetarako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.
Banekien autobiografiaren bat idaztekotan hor zituela kontakizun iturririk onenak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 196. orr.
Herri-kontakizunetan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.
Biolonek maite ditu haren ume-kontakizunak, eta esna mantentzen du sekretutxoak eta istorio samurrak kontatuz. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.
Zeharka Isaiasen bokazio-kontakizuna aipatzen da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 198. orr.
Demagun kontakizun zenituzkeen gertakariak sineskaitzak direla. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.
kontakizun labur (9); kontakizun laburra (3); kontakizun laburrak (4); kontakizun nagusia (3); kontakizun zehatza (3); sei kontakizun (3); zortzi kontakizun (6)
jexuxen kontakizuna (3); kontakizuna amaitu (4); kontakizuna bukatu (4); kontakizuna entzun (3)