Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bagenekien zer kontatu nahi zigun [...] baina ez genion kontaera zapuztu nahi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.
Horrela hasten da Emilio Laurenten kontaera. Gregoryk kontaerari ekitean dioenez, berak hamabi urte ditu 1943an. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.
Kontaera, bat-batean, hortxe etenda geratu zen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.
Hemen amaitzen da kontaera. Elizen arteko biblia Dn 7,28
Baskoien eta erromatarren arteko batailen kontaeretan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 19. orr.
Ipuin eta kontaera laburrak. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 10. orr.
Ipuinik garratzena "Manexak" dateke, Zuberoa etorkizunean galduaren kontaera ikaragarria. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 101. orr.
Kontaeraren antolaketa biia atsegingarri da irakurlearen belarrietarako. Elizen arteko biblia 2 M 15,39
Norbaiten esperientzia ahozko kontaera bihurtu zen unera jiratu behar dugu burua. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.
Hala istorioaren jatorriagatik nola kontaeragatik, ahoz transmititutako istorio baten papereratzearen traza hartzen zaio Riomundo-ri. Berria - Kultura 2006-03-07