Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontaketa (orobat kondaketa g.er.) 1 iz kontatzea, kontakizuna.

Orain biharamuneko egunkari batetik moztuta dakart krimenaren kontaketa, poliziak jaso ahal izan zituen xehetasun guztiekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.

Historia politikoa garaien deskribapenez eta gertakarien kontaketez osatua dagoenez, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 112. orr.

Dario Handiaren ekintzen kontaketa Behistango harkaitzean [...] hiru eratan transkribatu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Bost eguneko inkomunikazio aldian pairatutako torturen kontaketa egiten du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Bere kabuz berreskuratu zuen, nonbait, kontaketaren haria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 272. orr.

Epaileari kexak bidaltzen hasi ginen, kontaketa bakoitzeko kexa bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 160. orr.

Berlusgoñik eten zuen bere kontaketa, berriz ere.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 64. orr.

Aladinek bere kontaketa amaitu bezain laster.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.

-A zer otsoa! -esan zuen Luluk kontaketa entzun zuenean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.

Sethe kontaketan ari zen bitartean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 27. orr.

Baina basamortua ezagutzen duen edonork ongitxo daki kontaketa horiek ezin direla egiazkoak izan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 127. orr.

Jaso berria zuen laugarren kontaketa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 127. orr.

Halaxe da, gertaera bat eta kontaketa bi albiste bakarrean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 132. orr.

Badago, jakina, kontaketaren iraupen bat, baina gertaera-segidaren ordenaren arabera ere definitzen da kontaketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gertatutakoaren kontaketa kontrajarriak egin dituzte ertzainek eta Atanesen lagun eta senideek. Kontaketa arinak, didaktikoak, baikorrak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Kontaketa linealik ez.  Berria - Kultura   2004-04-18

Hasieran, ahozko kontaketak izan ziren: norbaitek kontatuak, tradizio baten baitan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 12. orr.

Bestelako trataeren gainetik gertaeren kontaketa morbosoak lehenesten direnean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

Kontaketa mistoa, zati bat hitzezkoa eta beste bat mimetikoa dituena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 228. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hogei urte baino gehiago daramatza kontaketa saioak eskaintzen. herria¬

Bestalde, kontaketa modu erraz bat erabiltzen saiatu naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 246. orr.

Edukiaren eta kontaketa erritmoaren arteko oreka gertatu zenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 257. orr.

1894an bere lehenengo kontaketa bilduma argitaratu zuen: Amori senza amore.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abenturaz beteriko bidai kontaketa horiek nolabaiteko xarmari eusten diote oraindik ere.  Berria - Harian   2005-03-24

Ez ezazue, haatik, maitasun kontaketa loraturik espero.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 95. orr.

Atzo izan zen aurkezpena eta aldi berean ipuin kontaketa, umez betetako areto batean.  Berria - Kultura   2004-09-29

Haste kontaketa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 64. orr.

Kontu-kontaketekin eta serieko irudiekin egindako esperimentuek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

5 kontatzea, zenbatzea.

Kontaketak formazioan egin behar izaten zituzten, kornetak deituta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 101. orr.

Auzitegi Gorenera jo zuten, botoen kontaketa gelditzeko.  Berria - Mundua   2004-10-28

Behin-behineko kontaketa, atzerriko botoen zenbaketa eta gerora egon daitezkeen egokitzapena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Coalition casualty count erakundearen Koalizioko biktimen kontaketa orrialde elektronikoan gatazkan hildako atzerritarren datuak aurki daitezke. Groggy egon arren, epaileak kontaketa bukatu aurretik altxatzeko ahalegina egiten duten boxeolari patetiko horiek bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

2003ko uztailaren bukaeran egin genuen azken kontaketa eta zazpi hilabetez 73 dira bere buruaz bertze egin duten presoak Frantzian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Uholdeak izandako lekuetan kalteen kontaketa egiten hasi dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

PPren mesederako geratu den boto kontaketa ez dela «erreala» izan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-01

Diru-kontaketarekin hasi aurretik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

Atzera kontaketa.  Berria - Mundua   2004-04-30

6 atzerako kontaketa

Atzerako kontaketa ez da eten: kontsulta epean daude orain, eta behin 15 egun igarota, enpresak hilabete dauka lekualdaketaren berri langileei emateko.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Atzerako kontaketa hasi zuen atzo Nazio Batuen Erakundeak: 89 egun barru legez lotuko ditu Kyotoko Protokoloan kide dituen 128 estatuak.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Jukosen amaieraren atzerako kontaketa hasi da.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bozen kondaketa (3); ipuin kondaketa (10); ipuin kondaketa bat (4); jende kondaketa (11)

jende kondaketak (3)

azken jende kondaketan (3); jende kondaketan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus