Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duela hiru egun iritsi gara San Franciscora eta kanpadenda bat zabaldu dugu Golden Gate parkean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.
Campuseko zelaian kanpadenda jarrita. Berria - Euskal Herria 2006-04-05
Adabakiz jositako kanpadenda bildu, eta lekuak hustu ditugu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.
Hark bazela [eskailera] bat Arkaleren tabernan adierazi zion, hartu zuten tabernatik eta harekin eutsi zieten olanei, harik eta forma konikoko kanpadenda bat osatu zuten arte. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.
Hiri berean kanpadendetan bizi diren dozenaka emakume sahararrek Rabateko administrazioaren bulegoen aurrean protesta egin zuten. Berria - Harian 2005-04-21
Behin baino gehiagotan, gauez kanpadendan etzanda nengoela, desertatu eta ihes joateko burutazioa ere izan nuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 166. orr.
Kanpadendetan, lerrokatuta lo egiten genuen; komunean, ilaran esertzen ginen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.
Berehalako batean nire kanpalekuak birrinduak dira, bat-batean nire kanpadendak suntsituak. Elizen arteko biblia Jr 4,20
Kanpadenda modukoa eman ziguten, han lo egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-06-20