Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde batera denda bat, kafe etxe bat eta ogi labe bat zituen, eta bestera bazar bat eta beste denda bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
Hango eraikinei josi zien begirakunea: okindegia, Kirxaren kafea, osaba Kamilen denda, bizartegia, bazarra eta Raduan Husainiren etxea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.
Altzari-saltzailea, Colón de Larreategin Versalles denda daukana. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.
Liskar bat izan nian dendako nagusiarekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.
Dendako enplegatu guztien uniformea janzten zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.
-Ez naiz hemen geratuko; bezeroak ditut dendan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 215. orr.
Arropa zuriko denda batean saltzaile moduan lan eginez ateratzen zuen bizimodua. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.
Erabilitako liburuen denda bat zen, nahas-mahasez mukuru betea eta gaizki antolatua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.
Bigarren eskuko salgaien denda bat zen hura. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 235. orr.
Carmarthenen erosi ditiat, bigarren eskuko denda batean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.
Zinemak, jolas-aretoak, tebeoak aldatzen zituzten dendak, [...]. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 16. orr.
Zapatari judu baten denda bisitatuko diagu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 48. orr.
Hantxe zabaldu zuten berandu gabe denda, lokala eskuratu eta hiru bat hilabetera. Merkataria denda zabaltzen ari zen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.
Denda txiki bat ireki zuen Glasnevin Roaden. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.
Denda guztiak irekita zeuden. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Taberna itxi eta kirol-denda bat jarri beharko diagu... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 131. orr.
Bada ez, ez da albiste, denda txiki baten irekiera (edo itxiera) albiste ez den bezala. Pako Aristi «Note book», 2005 - 34. orr.
denda bikain bat zuzentzen genuen, badiotsuet, eta irabazi politak ematen zizkigun, gainera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 33. orr.
-Denda hutsik egon arte itxaroteko agindu dit. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 103. orr.
Andre gaztearen ametsetan, denda moderno argitsu bat ageri zen, etxe dotoreetako aretoak bezain aberatsa, bere erakusleihoko beiren araztasuna kale zabal bateko espaloian erakusten zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.
International Stores denda handiko goiko leihoan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 180. orr.
Baiona Ttipiko denda itxietako erakusleihoek itzultzen zidaten irudiari erreparatu nion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.
Batelak alokatzen zituen egurrezko denda txiki bat. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 52. orr.
Herriko edo auzoko denda txiki edo koxkorra: jenero gutxi baina klase askotako (ogia, opilak, lekaleak, laboreak, hestekiren bat, latak, etc.) eta marka bakarreko produktuak, ordutegi askea, prezio bizi edo oso biziak, [...]. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 119. orr.
Horien ordez, self sistemaz funtzionatzen duten denda eskergak eta fast food txarra saltzen duten establezimenduak indartuz doaz. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 119. orr.
Grand Avenueko denda famatuetan ez ezik, ustekabean eta aspaldiko partez, eliza batean ere sartu naiz, San Patrick katedralean hain zuzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 43. orr.
Patata frijituen italiar denda tentatzailearen ondotik igaroz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.
Jende ilarak ikusi nituen garraiobideen zain, jende ilarak denda hutsen aurrean zain. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 128. orr.
Denda haustu eta zikinak beste izaera bat hartzen du norbaiten bisita espero duzunean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 236. orr.
Malagako Auzitegiaren aginduz, 100 gimnasio, denda dietetiko bat, eta bost etxebizitza arakatu zituzten atzo. Berria - Gaiak 2004-07-16
Portuko denda hippyan erositako poster handi bat. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 71. orr.
Gero eta luzeagoak ziren kale pobreen lerro argituak, banan-banan desagertzen ziren denda keinukariak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.
Denda-mutil hasi zen Zabalguneko merkatu-plazako postu batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.
Erru guztia denda-lapur horrena duk. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 11. orr.
Rambuteau kalearen izkinan, nobedade denda handiaren apal hutsen artean, enplegatu batzuk zeuden zutik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Aurrealdean, liburu-denda eta garajea zeuzkan, patio batera ematen zuen korridore batek bereiziak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.
Nekatuta zegoen liburu-dendako lanaldi luzeagatik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 122. orr.
Musika eta irrati denda erakargarria, ondo atondua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.
Argazkia turistentzako souvenir denda batean egin genuen Sausalitoko kale estu batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.
Horretan XVII. mendeko italiar altzari bat begiztatu nuen zaharkin denda batean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.
"Odxela" izeneko moda-denda txiki bat zeukan Artekale-ko muturrean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 116. orr.
Montorgueil eta Montmartre kaleetan ere baziren janari denda eder-ederrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Gabon gauaren bezpera da eta delicatessen-denda bihurtutako ardandegi zaharra jendez gainezka dago. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 67. orr.
Vienan kafe-etxeak bezala Marseillan kafe denda bat jarri baitzuten urte batzuk lehenago [...] Egiptotik ekarritako hainbat kafe-zaku saltzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 188. orr.
Hantxe, galtzadaren erdian, urdaitegi denda handi eder bat erakutsi zion begi bazterrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Hiriko animali denda guztietan ibili ziren antzeko katu baten bila. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 299. orr.
Quai de la Mégisserieko txori-denda handienetariko batean sartu zen Max. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.
Kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.
Giltzarrapo bat erosi nuen kinkila denda batean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 47. orr.
Xingola denda txikia modu onean eskualdatu zuen, eta, horri eskerrak, amaren zorrak kitatu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.
Las Vegasen tatuaje denda batera sartu zen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 284. orr.
Biharamunean, bahitura denda batera eraman nuen kondesaren besokoa. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.
Kanpotik edozein grocery, edozein denetariko-denda bezalakoa zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 95. orr.
· Goizean telebistako Bosgarren Kateari edo Tele-Dendari begira egoten nintzen (Tele-Denda deiturikoan egunero badira gauza harrigarriak), Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 30. orr.
Ezin konta ahala dendak, larruz, feltroz edo zeta oihalez eginak, dirdai egiten zuten eguzki printzen argitan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 254. orr.
Bi mila tatariarrek zituzten han beren dendak ordena egokian jarriak, eta zaindari anitz zebilen erne inguruan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.
Kirgiz ibiltarien leinu handiko tribu zenbaitek [...] Irtish eta Obi ibaien beste aldera aldatu zituzten beren dendak, inbaditzaileen harrapaketetatik ihesi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.
Ilundu arte ibili ondoren, Tigris ibai ondoan jarri zuten denda gaua igarotzeko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.
Harith beduinoa eta bere emazte Nafisa batetik bestera ibiltzen ziren basamortuan zehar, eta leku jakinetan baino ez zuten kokatzen denda: gameluarentzako bazka, ur-putzua edo datil-palmondoak zeuden inguruneetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.
Itxuraz, Cho Oyu gailurra jo zuen urriaren 13an (8.201 metro), eta beherantza zihoala, ekaitz batek harrapatu eta 7.800 metrora zegoen denda batean sartu zen. Berria - Kirola 2004-10-19
Kanpinera iritsi bezain laster, motxila dendan utzi, arropa garbia hartu, eta dutxa hartzera joan naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 209. orr.
Bertan bazkari legea egin, eta, dendak muntatzeko astirik gabe, Danek urjauziak ikustera eraman gaitu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 88. orr.
Lau mila denda, hamar mila manta, botikak eta hainbat tona elikagai bidali zituzten kanpalekuetara astelehenean bertan. Berria - Mundua 2006-02-15
Handik 50 metrora Gatumbako gunea ikusi genuen, shetingak kiskalita (NBEko Errefuxiatuak Laguntzeko Agentziak egindako denda inprobisatuak) eta NBEren jeepez josita. Berria - Mundua 2004-08-17
Eta "Xangrenekua" espartingilearen denda pasata, Plaza Zaharrean sartu nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 34. orr.
Hartarako, larrugin-denda bat non bilatuko hasi zen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 21. orr.
Joan da Pernando zapata-dendara, hartu du hauspo handi bat eta sartu du barruan larruak ondu eta gero geratzen den azal hori, ikaragarrizko kiratsa duena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.
Hirian barneratu zen eta azkenik, barazki denda baten aurrean eseria, agure bat ikusi zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.
Arreta biziz begiratzen nien barazki-denda bateko ateaz bestaldean atzematen ziren zurezko kutxa iltzez, mahaspasaz, sufrez eta xaboiz beteei eta Moskuko gozoki lehorrez beteriko potoei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.
Budek denda eta saltoki askotako erakusleihoetan pausatu zuen begirada: janaridendak, ikuztegi txinatarrak, jatetxeak, loradendak, barazkidendak, jostundegiak, gozotegiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.
Ongi gogoan dut dendaurre baten kristalean islatua ikusi nuela: bezperako jertse grisarekin, urduritasuna igarri-igarrian, burua edonora jiratuz. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.
Denda aurrean paratutako eserlekuan mugitzen da, pazientziarik gabe, armatuta dago. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.
Ordu berean, Gamaliel Villalpandoren ama, Inés andrea, bere semearen denda aurrean karrika eskobatzen ari zela, han iritsi zen, eta ate itxi gabetik barrura sartu, Abundio Martínez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.
Eta gertatu zen Adjib, nahi gabe, bere aitaren denda aurretik igaro zela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 50. orr.
Dendaurretako kristalak ispilu gisa erabiltzen nituenean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.
· Jaki-denda aurre guztietan (eta ez gurean bakarrik) usain berezi eta bitxiak egon ohi ziren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 47. orr.
Afaltzeko ezer ez duela gogoratu eta kale bukaerako janari-denda aurrean gelditu da. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.
Lasai, motellak, baretu zituen denda jabeak; azken bolada honetan negozioa baxu antzean dabil. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 44. orr.
Karriketako denda-jabeek biharamunerako ezertxo ere espero ez balute bezala, leku guztietan aurkitu uste nuen nik zahar kutsu bera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 297. orr.
Eskuarki hauek guztiok lurjabeak, merkatariak eta dendajabeak dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 57. orr.
Denda-jabeari esandakoa errepikatu diot epaileari, damu itxura muturreraino eramanik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 92. orr.
Denda-leihotik pasatzen zen bakoitzean, eskerrak ematen zizkion nagusiari, isilpean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.
Bakan joan ohi ginen elkarrekin hiriburura, amatxokumeen gauza iruditzen zitzaien, jantzi turista izozki hondartza, dendaleihoak ikusten ibiltzearekin identifikatzen zuten hango espaloiak zapaltzea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 165. orr.
Osaba Kamilek aulki batean esertzeko usadioa zuen, bere denda-zuloaren atarian, eta lozorroan egoten zen, euli uxatzailea bularraldean hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
Osaba Kamil bere dendazuloaren barnean zegoen, aulkian loak hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 110. orr.
Bisita labur bat besterik ez zioten egiten etxe zahar kulunkarien beste etxadiari [...], erdipurdiko interesa baizik ez baitzieten pizten hango barraskilo biltegiek, hango barazki egosien saltokiek, hango barruki edo likore denda zuloek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Zelaitxo batean zeukaten jarrita kanpin-denda. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.
Argazki nagusian, gazteak euritan kanpin denda artean Etxarri Aranatzen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 167. orr.
Kaltetuek agerian igaro dute gaua, kanpin dendarik ez zutelako. Behin baino gehiagotan, Josefinak eraman behar izan dik kanpin-dendaraino, ezin xutik egon-eta. Berria - Mundua 2006-04-02
Kanpindendaren kanpoaldean zigarro bat erdibana erretzen ari ziren bi soldaduetako batek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.
· Praketako poltsikoetan bilatu nuen... eta zerrikume hark egundoko kanpin-denda zeukan jadanik! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.
Halako batean esnatu, goxo-goxo gorputza eta... egundoko kanpin-dendarekin esnatu, canadiense familiar horietakoa bai, gutxienez. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 46. orr.
Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan [...] alta eman zidaten arte. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
Oihal-denda baten jabe zen merkataria, eta ardi-mozketa bere aurrean egin zezaten nahi izaten zuen, faltsifikazioak saihestearren-edo. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 18. orr.
Ostiralero bezala, otoitz orduan, bere aitaren oihal-denda zaintzen zegoen Mamu, hura meskitan zen bitartean. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.
Izen berri kristaua hartuta, kontulari-lan bat erdietsi zuen oihal-denda batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.
-Zatozte, zatozte! -zioen, gizalegezko keinu nabarmenak eginez, saltzaile batek oihal-denda baten aurrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 503. orr.
Oihal-denda izandako elizaren portxean eserita, pixka bat edanda eta zeregin handirik gabe, gai zen gauza horietan pentsatzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 299. orr.
Enparantzaren bestaldeko paper-dendan, hainbat koaderno erakutsi zioten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Paper-dendaren batean sartu eta, postalen bat erosteko aitzakian, italiera praktikatuko nuen dendariarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 205. orr.
Arratsalde batean Barchini zaharra iritsi zen apaizetxera, herriko paperdendaren jabea, alegia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 56. orr.
Amonak bilduak zituen liburuxka hartu nian, paper denda batera jaitsi ninduan eta osorik fotokopiatu nian. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 96. orr.
Egindako lanaz harro, inprimatu eta paper denda bateko faxez igorriko zuen Alberdi jaunaren erredakziora. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.
altzari denda (10); argazki denda (3); arma denda (3); arropa denda (24); arropa denda batean (4); auzoko denda (8); baina denda (3); bere denda (6); beren denda (3); beste denda (5); bi denda (3); bitxi denda (8); bitxi denda bat (3); da denda (6); dagoen denda (3)
denda aldera (4); denda asko (5); denda askotan (4); denda atzera (3); denda aurrean (11); denda aurretik (5); denda barnean (4); denda barneko (3); denda barruan (17); denda barrura (5); denda bat (83); denda bat dago (4); denda bat ireki (4); denda bat jarri (8); denda bat zabaldu (5); denda bat zeukan (6); denda batean egiten (9); denda batean erosi (3); denda batean sartu (6); denda baten aurrean (5); denda baten bila (3); denda baten jabe (3); denda batera eraman (3); denda batera joan (4); denda batera sartu (6); denda berri (5); denda berria (5); denda dotore (6); denda erdi (3); denda erosi (3); denda espezializatuetan (4); denda eta taberna (9); denda gehienak itxita (6); denda guztia (3); denda guztiak (5); denda guztietako (3); denda guztietan (6); denda handi (14); denda handi batean (3); denda handian (3); denda handien (3); denda ireki (8); denda irekiko (3); denda irekita (3); denda itxi (25); denda itxi ondoren (4); denda itxita (8); denda izan (3); denda izango (3); denda jarri (7); denda kendu (3); denda on (4); denda ostean (4); denda osteko (3); denda saldu (5); denda txiki (28); denda txiki bat (10); denda txikia (6); denda txikiak (6); denda txikian (3); denda zabaldu (8); denda zabalik (4); denda zahar (3); denda zeukan (3); dendarik denda (6); dendaz denda (15); dendaz denda ibili (4)
disko denda (4); fnac denda (4); gauzen denda (4); harryren denda (3); herriko denda (5); hestebete denda (3); hire liburu denda (3); inguruko denda (4); izeneko denda (4); jaki denda (4); janari denda (21); janari denda bateko (3); jantzi denda (7); jarri dituzte denda (3); kaleko denda (6); kaleko denda batean (3); kanpin denda (18); kirol denda (13); kirol denda bat (6); liburu denda (127); liburu denda bat (16); liburu denda batean (9); liburu denda itxita (3); liburu denda on (3); liburu denda txiki (3); liburuen denda (3); lurrin denda (11); moda denda (3); musika denda (3); oihal denda (8); paper denda (3); salgaien denda (3); saltzen dituen denda (4); saltzen zituen denda (6); saltzen zituzten denda (3); sonbrailu denda (3); tabako denda (10); tabako denda bat (3); taberna eta denda (3); txori denda (3); zaharkin denda (4); zaharren denda (3); zapata denda (6)
arropa dendak (5); dendak eta eskolak (4); dendak ikustera (3); dendak itxi (6); dendak itxirik (3); dendak itxirik zeuden (3); dendak jaiegunetan (3); kanpin dendak (13); liburu dendak (13)
bere dendako atean (3); dendako andreak (3); dendako atarian (4); dendako atea (5); dendako atean (9); dendako atearen (4); dendako atetik (3); dendako bazter (3); dendako diru kutxaren (4); dendako emakumeak (3); dendako erakusleihoan (4); dendako erakusleihoari (3); dendako erakusleihoari begira (3); dendako jabea (3); dendako jabeak (5); dendako kristala (3); dendako nagusiak (4); dendako neskameak (3); janari dendako (10); kirol dendako (4); liburu dendako (26); lurrin dendako (8); roma dendako (5); tabako dendako (10)
andrearen dendan (3); beiraki dendan (3); dendan egin (3); dendan egindako (3); dendan erosi (3); dendan erositako (6); dendan erosten (3); dendan esnatu (3); dendan ikusi (3); dendan jarraitzen (3); dendan lan egiten (5); dendan lanean (4); dendan sartu (29); dendan sartu zen (8); dendan sartzen (5); dendan utzi (5); dendan zegoen (4); fnac dendan (3); janari dendan (9); kanpin dendan (3); liburu dendan (35); liburu dendan erositako (3); licores bravos dendan (3); lurrin dendan (4); mattin dendan (5); oihal dendan (3); osabaren dendan (3); saltzaile baten dendan (3); sartu zen dendan (4); sartu ziren dendan (3); tabako dendan (7); txori dendan (3); zapata dendan (8)
dendara eraman (3); dendara erretiratu (3); dendara etorri (3); dendara iritsi (3); dendara itzuli (6); dendara jaitsi (7); dendara joan (32); dendara joan zen (5); dendara joango (3); dendara joateko (5); dendara joaten (7); dendara sartu (23); dendara sartu zen (4); dendarako bidean (3); liburu dendara (19); liburu dendara sartu (5); lurrin dendara (4); rakelen dendara (5); tabako dendara (7); txori dendara (3); zapata dendara (4)
auzoan zuen dendaren (3); dendaren aitzinean (3); dendaren atzealdean (10); dendaren atzealdeko (5); dendaren atzealdera (4); dendaren atzeko (3); dendaren aurrean (21); dendaren aurretik (6); dendaren aurretik igarotzen (3); dendaren barruan (7); dendaren gainean (5); dendaren gainean bizi (3); dendaren gaineko (3); dendaren jabea (5); dendaren jabeak (5); dendaren kanpoaldean (6); dendaren kargu (5); dendaren ondoan (3); dendarik denda (6); liburu dendaren (22); liburu dendaren aurrean (3); liburu dendarik (3); roma dendaren (5)
arropa denden (3); dendatik alde egin (4); dendatik atera (8); dendatik atera zenean (3); dendatik ateratzen (3); dendatik desagertu (3); dendatik irten (16); dendatik irten zen (6); dendatik irteten (4); dendatik irteten ikusi (3); dendatik irteterakoan (3); dendatik joan (3); dendatik kanpora (4); dendaz denda ibili (4); dendei tiro egin (3); denden artetik (3); denden aurretik (3); denden urteko fakturazioaren (3); irten zen dendatik (4); liburu dendatik (6); liburu dendaz (4); liburu dendek (5); liburu denden (15)
dendetako ateak (3); dendetako erakusleihoak (5); janari dendetako (3)
altxatutako dendetan (3); arropa dendetara (3); dendetan aurki (4); dendetan erosi (3); dendetan salgai (4); dendetan saltzen (4); dendetan sartzen (4); dendetara eraman (3); dendetara joaten (4); iritsiko da dendetara (4); liburu dendetan (27); liburu dendetan salgai (3); liburu dendetara (12); ohiko dendetan (3)