Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ume txikiekin horixe onena: kanpina. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 91. orr.
Argazki-kamera, bideoa, telebista, irratia, mahaia, aulkiak, kanpineko trasteria guztia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.
Oliozko lanpara bat, kanpineko sukalde bat, maindireak eta mantak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 97. orr.
Kanpinerako gailuen denda batean berogailu elektriko bat, gas-sukalde txiki bat eta aluminiozko eltze bat erosten ditu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 271. orr.
Haritz udalekuetara joan zen Nafarroara, gero gurasoekin Kataluniako kanpin batera. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 50. orr.
Udan kanpin batean mutil bat ezagutu zuela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 114. orr.
Etxarriko kanpinean bazkaldu zuten gehienek. Berria - Harian 2005-06-17
Artean hainbeste jendek bidaiatzen ez zuen garai hartan, oraino kanpinez kanpin ibiltzen ginen urteetan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.
Sarsing utzi, eta Anixke-ra iritsi nintzen; kanpin bat zegoen, karabana eta guzti. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.
Hotel handiak, kanpinak eta txaletak sortzen ziren alde guztietan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 76. orr.
Egun batzuetan kanpinean lo egin ondoren halako hotel dotorean ostatu hartzea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.
Erosketak egindakoan, kanpineko igeritokian bustialdi bat hartu, eta afaria prestatzeari ekin diogu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.
Kanpinetan ibili ginen orduko hartan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.
Sarritan, familiaren laguntza izan ezean, kanpinetan edo karabanetan bizi da umeen zaintza ez duena. Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Kafe-termoak, kanpin-sua, sakelako linternak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 84. orr.
Kanpin-gasezko argi bat paratu dute zirkuluaren erdian. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.
Hark kanpin-gasa piztu zuen, botila bat hartu, eta trago bat egin zion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.
Kanpin mahaitxo baten aurrean jesarrita. Berria - Kultura 2004-07-03
Euskal Herriko Kanpin Elkarteak txangoa antolatu du etzi Lasarteko hipodromoan jokatuko den Donostiako Nazioarteko Krosa ikusteko. Berria - Kirola 2006-01-27
Zelaitxo batean zeukaten jarrita kanpin-denda. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.
Argazki nagusian, gazteak euritan kanpin denda artean Etxarri Aranatzen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 167. orr.
Kaltetuek agerian igaro dute gaua, kanpin dendarik ez zutelako. Behin baino gehiagotan, Josefinak eraman behar izan dik kanpin-dendaraino, ezin xutik egon-eta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.
Kanpindendaren kanpoaldean zigarro bat erdibana erretzen ari ziren bi soldaduetako batek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.
· Praketako poltsikoetan bilatu nuen... eta zerrikume hark egundoko kanpin-denda zeukan jadanik! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.
Halako batean esnatu, goxo-goxo gorputza eta... egundoko kanpin-dendarekin esnatu, canadiense familiar horietakoa bai, gutxienez. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 46. orr.
kanpin denda (18); kanpin dendak (13); kanpin dendan (3); kanpin gas (5)