Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

judu (3024 agerraldi, 56 liburu eta 453 artikulutan) 1 iz Abrahamen ondorengoek osatu zuten eta gaur egun mundu osoan zehar barreiatua dagoen herriko kidea. ik judutar; hebrear; israeldar.

Asuero erregearen bigarren izan zen Mardokeo judua, gizon handia juduen artean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 145. orr.

Bazen Susan judu bat, Mardokeo izenekoa, behiala Nabukodonosor errege babiloniatarrak Jerusalemen hartu eta erbeste hartara eramana zuena, beste juduekin batera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 131. orr.

Judu batzuk Jerusalem inguruko leize-zuloetara joan ziren, larunbat-jaia isilean ospatzera.  Elizen arteko biblia   2 M 6,11

Gu guztiok, judu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bataiatuak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,13

Asiako probintziako judu batzuk.  Elizen arteko biblia   Eg 24,19

Sarriago, agian, erromatar zuzenbidea juduen bitartekaritzaz iritsi zen Islamera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Han Timoteo izeneko ikasle bat aurkitu zuen; ama judua zuen eta kristaua; aita, berriz, greziarra.  Elizen arteko biblia   Eg 16,1

Erdi Aroko kristau katoliko konkistatzaile barbaroak kristau-erkidego homogeneo baten idealera emanak baitzeuden, eta K.o. 1391 eta 1497 bitartean juduak deserriratzera edota kristautasunera konbertitzera behartu zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

2 (XX. mendekoak)

Goiz hartan bertan bereizgarria ez zeraman judu bat bota zutela ostikoka tranbiatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Rauter, alemaniar ur handiko arrain batek, uztailaren 1erako judu guztiek germaniar herrialdeetatik alde egin beharko dutela esan du hitzaldi batean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

Bi judu zituen bere etxean ezkutaturik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 316. orr.

Espien eta desertoreen bidea zela, baita nazionalsozialistengandik ihes egin nahi zuen judu askorena ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Juduak akabatzen dituztela, salbuespenik gabe, judu bakar batzuk geratu direla ghettoetan, Varsovian, Lodzen, Radomen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.

Yiddish hiztunak ziren alemaniarrek heriotza esparruetan erail zituzten judu gehienak; eta baita Stalinek hil zituenak ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.

Ehunka judu kristautu dira Varsovian, eta Poloniako prentsak etengabe erasotzen die.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 167. orr.

Robert Capa, sortzez hungariarra eta erlijioz judua.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 117. orr.

3 (izenondoekin)

Judu exortzista batzuk ere Jesus Jaunaren izenaz baliatzen hasi ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 19,13

Judu makabeoak nola matxinatu ziren siriar heleniarren kontra [...] eta nola sagaratu zuten Tenplu Sakratua, profanatua izan baitzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Espainia eta Portugaleko judu sefardita iheslarien komunitate zibilak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Ni, judu askenaztarra naizenez, ez naiz honen itsusia".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 123. orr.

New Yorken gertatzen diren eleberri eta ipuinak, bertan bizi diren judu "asimilatu" edo asimilazio bidean daudenen freskoa dira maiz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

Europako preso politiko guziak, español anarkistak, judu hungariarrak, komunistak, gaullista frantsesak nahasiak dira, nahitara, elgar ezezta dezaten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

Judu zikin horien eta irlandar zorritsu horien ezjakintasuna.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lanbidez aztia zen judu-sasiprofeta bat aurkitu zuten han, Barjesus zeritzana.  Elizen arteko biblia   Eg 13,6

Judu-agintariek apaiz- eta lebitar-talde bat bidali zioten Joani Jerusalemdik nor zen galdetzera.  Elizen arteko biblia   Jn 1,19

Horrela, judu-gudariak onik heldu ziren Judeara.  Elizen arteko biblia   1 M 12,52

Judu-esklaboak erostera etortzeko deia igorri zuen kostaldeko hirietara Demetrio erregeak bere gudalburu ospetsuenetako bat, Nikanor, bidali zuen judu-herria suntsitzera.  Elizen arteko biblia   2 M 8,11

Penintsulako judu-diasporaren ongizateak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Jende errebelde, berritsu eta liluratzaile asko dago, judu-jatorrikoen artean batez ere.  Elizen arteko biblia   Tt 1,10

Azkenik suak ezeztatuko baitu judu arraza osoa, arraza horretako bakar batek, emazte, haur, zahar izanik ere, ez baitu, Hitler-en filosofiaren arabera, bizidunen artean izaiteko eskubiderik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Hasierako kristauak ez zetozen bat judu-tradizioarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Otoitzean ari zen judu-elkarte osoaren alde.  Elizen arteko biblia   2 M 15,12

Judu-herrixketako jendeak.  Elizen arteko biblia   1 M 7,46

Europar gizon ospetsu baten tankera zuen, judu auzoa bisitatzera makurturik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Pedro eta Joan judu-biltzarraren aurrean.  Elizen arteko biblia   Eg 4,1 tit

Judu-erlijioan zintzo irauten zutenak.  Elizen arteko biblia   2 M 8,1

Baina inork ere ez zekien judu-hizkuntza.  Elizen arteko biblia   Ne 13,24

Nire judu izaera deskubritu berriak azaleratutako oroitzapena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Yiddishari eta judu nortasunari uko egin gabe.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia izenondoa delarik; ik judukristau)

Oroz gain "konspirazio judu-masoniko" famatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 191. orr.

ik judumasoi.

Judu-eslaviar melankolia.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 91. orr.

Hortik eratorria da Jarach deitura judu-piamontearra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

Beste hizkera judu-italiar batzuetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 27. orr.

Modan jarriko da edozein espainol autore, artista, pertsonaia, poema, santu, libururi arbaso judu-arabiarrak xerkatzea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.

Bat Hannah Arendt (1906-1975) judu aleman ikerlea, Totalitarismoaren Iturriak aztertu dituena, bestea Emmanuel Lévinas (1905-1975) pentsalari judu lituaniarra, Etika eta Infinitua idatzi duena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

6 (izenondo gisa)

Pedrorekin etorritako fededun juduak txunditurik zeuden, Espiritu Santuaren dohaina jentilen gain ere isurtzen zela ikustean.  Elizen arteko biblia   Eg 10,45

Meredek beste emazte judu bat ere izan zuen, eta hiru seme eman zizkion.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,17-18

Zapatari judu baten denda bisitatuko diagu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Gero, gure poliklinika ireki zuten, eta ni kalera bota ninduten, beste sendagile judu batekin batera.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 11. orr.

Isaac Bashevis Singer (1904-1991) bete-betean sartzen da kontalari judu ospetsuen zerrendan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

Milionario judu baten alaba.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Liebkind Bendelek hotel judu ortodoxo batean ipini zuen Wandel doktorea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Lehen mailako eskola judu erlijiosoa, hiru urtetik aurrerako mutikoei hebreeraren, Torah-ren eta judutasunaren oinarriak irakasten zitzaiena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Jaialdi judu laikoa, zortzi eguneko iraupena duena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

7 judu herratu

-Agur, Judu Herratua, bidaiari zoriontsu eta jomugarik gabea!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Haur alemanek txiki-txikitatik entzuten zuten ipuinaren arabera [...], munduz mundu eta mendez mende zebilen judu herratuak irudika daitekeen bekaturik larriena zeraman zakuto itxurako konkorrean: jainkoa hil izana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 289. orr.

Mila mozorro ditu judu herratuak, eta ez zaio aise hartzen trazarik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.

Nahitaez judu herratua izango da euskalduna, arrotz hein batean edonon, baina Espainian ez derrigor etxeanago Frantzian edo Ingalaterran baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume judu (10); estatu judu (4); familia judu (9); filosofo judu (4); gazte judu (3); judu agintariak (4); judu agintariek (8); judu agintarien (4); judu aleman (3); judu armada (3); judu armadak (3); judu arraza (3); judu bihurtzeko (3); judu biltzarraren (5); judu biltzarraren aurrean (5); judu diaspora (6); judu diasporak (4); judu diasporaren (3); judu egin (4); judu egingo (3); judu eta kristau (3); judu ez direnei (3); judu familia (6); judu gazte (6); judu gobernu (9); judu gobernu buruak (4); judu gobernuak (4); judu herratu (3); judu herratua (4); judu herratuak (3); judu herratuaren (4); judu herri (6); judu herri osoari (4); judu herria (5); judu herriak (7); judu herriari (8); judu israeldarren (3); judu izan (7); judu izanik (5); judu izatea (5); judu lehen minixtroak (8); judu lehen minixtroari (3); judu sudur (3); judu talde (3); judu txiki (3); judu zahar (4); judu zaharrak (3); judu zaharraren (3); kanpoko judu (3); kokagune judu (11); kolonia judu (3); kolono judu (7); komunitate judu (4); mila judu (3); milioi judu (5); milioi judu bizi (3); neska judu (4)

ariel sharon judua (3); erdi judua (3); estatu judua (7); gehiengo judua (4); judua izan (10); judua izango (3); judua izatea (3); judua salbatzeko (3); komunitate judua (4); lobby judua (4); mardokeo judua (6); sharon judua (4)

ariel sharon juduak (4); bizi diren juduak (3); bizi ziren juduak (5); haur juduak (3); idazle juduak (3); irakasle juduak (5); juduak hiltzeko (3); juduak izan (4); juduak suntsitzearen ordain (3); kokagune juduak (18); kolono juduak (7); langile juduak (3); mardokeo juduak (3); sharon juduak (4)

kokagune juduan (4); lizeo juduan (3)

estatu juduaren (3); irakasle juduaren (5); kokagune juduaren (8); komunitate juduaren (5); netzarim kokagune juduaren (3)

kolono juduei (3)

bizi diren juduek (3); juduek ontzat eman (3)

amerikako juduen (3); ekialdeko juduen (5); juduen alde (8); juduen aldetik (3); juduen artean (23); juduen arteko (9); juduen artetik (3); juduen aurka (8); juduen aurkako (13); juduen aurkako erasoak (3); juduen aurrean (3); juduen bila (4); juduen boto (3); juduen botoa (3); juduen errege (6); juduen erregea (19); juduen etsai (4); juduen garaipena (4); juduen jai (3); juduen kontra (21); juduen kontrako (21); juduen kontrakoak (3); juduen ondorengo (3); juduen ondorengoa (3); juduen patua (3); kokagune juduen (9); kokagune juduen aurkako (3); kolono juduen (8)

kokagune juduetatik (3)

kokagune judutik (3)

judutzat salatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus