Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

judutar (ETCn 1.478 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian judu agertzen da) 1 iz judua.

Ninibeko judutar guztiek ospatu zuten egun hura.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 125. orr.

Judutarrek, herrialde guztietan legez kanpo utzita, beren ondasunak babesteko modua aurkitu zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.

Judutarrak Babiloniara eta Mesopotamiara zabaldu ziren lehenengo, Mare nostrum -erromatarrena, alegia- inguruko herrialdeetan zehar, gero.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 144. orr.

Judutarrek, herrialde guztietan legez kanpo utzita, beren ondasunak babesteko modua aurkitu zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.

Han bere burua konbentzitu zuen, eta judutarren erlijioa benetako bakarra zela esango zuen bere bizitzako azken uneraino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kristautzen ziren judutar guztien ondasunak konfiskatzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

Naziek judutarren aurka erabakitako "azken soluzioa".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 283. orr.

Enpirista logiko garrantzitsuenak judutarrak edo ezkertiarrak zirenez, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Amos Oz, judutar arabiarzaletzat dute Israelen, traidore handitzat alegia.  Berria - Kultura   2004-07-21

· 2 izlag

Judutar dentista bat ezagutu zuen eta harekin hasi zen bizitzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 70. orr.

Judutar legearen arabera, judutar osoa zara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 90. orr.

Judutar filosofiaren lehenengo klasiko handia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

Hori egitean Maimonek judutar pentsamenduaren tradizio luze batekin egiten du bat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Antzinako judutar tradizioaren arabera. Judutar itxura du eta judutarren kontuak kontatzen ditu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.

3 (izenondoekin)

Zirujauak aita judutarra zuelako. Parisko aristokrata judutar baten seme nagusia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.

Badakit zaila dela zu bezalako pertsona judutar batentzat guri ulertzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 294. orr.

Merkatari judutarrek pertsieraz, grekeraz, arabieraz, germaniera ugaritan, espainieraz, eta eslaboz ere hitzegiten omen zuten garai hartan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.

Zuretzat nire ipurdia, eta niretzat zure badakizu-zer judutar polit hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 325. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus