Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

judukristau (orobat judu-kristau) izond judu eta kristau tradiziotik datorrena. ik judeokristau.

Teologia judukristau eta islamdarrean agertu zen aurrenekoz jainko sortzailea.  Berria - Kultura   2006-01-24

"infernu eternoa" asmatu behar izan zuen erlijio judukristauak, monoteismoa hedatzerakoan jende inozentea harrituko eta ikaratuko bazuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 112. orr.

Kultura judukristaua baitaukagu. Ezin da jasan mitologia judu-kristaua, eta Polinesiako edo aurrehistoriako mitologiak debozioz mires/goresten dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.

Iturburu bi horiek ditu, izan ere, gizaki/gizatasunaren kontzeptu Mendebaldekoak: greko-erromatarra eta judu-kristaua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.

Gure bertsolariak, gehienak semita kastakoak, sermoilari judukristau peto-petoak izan dira horretan, batez ere, entzulea kupidarazi, eta sos batzuk ateratzeko orduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus