Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jolas (1985 agerraldi, 219 liburu eta 297 artikulutan) 1 iz atsegin edo atseden hartzeko edozein jardun, joko (dirurik jokatzen ez dena) edo kirol (norgehiagoka gabea). ik josteta; joko.

Jolasa ez bailitzateke jolas izango asmo baten agindupean egongo balitz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Futbolean dihardu gure semeak, eskolako taldean, lagun-arteko giro sanoan, jolasa joko eta jokoa jolas.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 103. orr.

Ez zen egiaz lana, baizik eta jolasa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Sexua bizi poza beste norbaitekin partekatzea da; jolasa, festa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Jolas bat baino ez da, beste batekin jolasean aritzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 150. orr.

Jolas bakoitzak bere legeak ditu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 221. orr.

Haiek [hitzak] erabiltzen nautela ni eta menderatzen, berak direla beren eskuko eta aise moldatzen direla beren joko, jolas eta solasetan nere edo beste nornahiren ahoz mintzatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Hizkuntza, [...] zarata merke-salduenetatik eta autoritatezko argumentu orotarik ihesi dabilen jolas bat da, joko eder bat dakarren jolas bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.

Horrela bihurtu genuen sexua jolas eta festa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 239. orr.

Begiradaren eta laztanen ondoren, musuek osatzen dute sedukzioaren jolasa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

-Jolas bat besterik ez da, baina jolas guztiak azkeneraino jolastu behar dira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 222. orr.

Hitzen ordezkapenean datza jolasa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.

Jolas bihurtu zen herriko jendea engainatzea, baina zenbat iraun zezakeen jolas hark?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 203. orr.

Ez bainuen jolas hartan jarraitu nahi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.

Zer jolas darabilzu, Adela?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.

Ez nago jolasetarako!  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 154. orr.

2 (izenondoekin)

Ezkutaketara jolastea, esate baterako, ez da jolas egite soila, ez da jolas hutsa, [...] denbora pasarekin zerikusirik ez duen beste zerbait ere izan daiteke.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 140. orr.

Maitasuna jolas berezia zela pentsatu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 31. orr.

Eta hauek ez dira literatoen, semiotikoen edo psikotikoen solas merkeak: hauek [...] fisiko teoriko argienen solas zuhurrak eta jolas zintzoak dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.

Ze jolas alaiak egiten zituzten!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 30. orr.

Barrezka ez zenean elkarri begira aritzen ginen, jolas sekretu batean bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 24. orr.

Bertsoena jolas bat da; jolas kilikagarria.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 23. orr.

Hitzekiko jolas ergel batek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

Jolas inozo bat besterik ez zen izan, huskeria bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Etxoletan eta bertzelako "jolas basatietan" ez aritzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Jolas erotikoaren eta kitzikapen sexualaren oinarrizko osagaiak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 175. orr.

Masturbazioa jolas sexual atsegintzat jotzen dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.

Kaligramak eta jolas tipografikoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 247. orr.

Berak asmatutako zorizko jolas zirraragarri batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 48. orr.

Gau horretan geroago gora zeinekin igoko zinen erabakitzeko jolas ezin jostagarriagoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jolas garaian gurinezko gozopilak eskaini nizkien irakasleei eta ikaskideei.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

Baina burua ez zeukan han: aspaldiko jolas-zelaietan zebilkion bueltaka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 194. orr.

Begiraleek pilotalekua nahiago zuten arren, neke handirik gabe onartu dute jolas-aretoan egitea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 55. orr.

ik jolasgela.

Jolas-makinetan murgildurik zeudenek.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 14. orr.

Beste jolas pila bat erosi behar dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 39. orr.

Haur hizkera, jolas hizkerak, gazte hizkera [...] horien jatorri eta harrobi diren herri hizkerak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 256. orr.

Orbelak duen jolas-sena bezalakorik ez dago.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 228. orr.

Oihu eta jolas iskanbila bat zen hondartza.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 58. orr.

Jolas-pistola edukitzea ez dago debekaturik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 168. orr.

Ura jaurtitzeko aitzakian, busti-busti eginda geundela, jolas-borrokan hasi ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 29. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Komentu atzeko belaze ikusgarrian [...] pilota-jolas xalo eta dibertigarrien oihartzuna.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 123. orr.

Azkenean aspertu eta bertan behera utziko zuen ume-jolas bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Tarteka, baptistak nire eskaerari amore eman eta haur-jolas moduko hartara jolasten ginen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

Aldizkariko hurrengo zenbakietan ere hitz jolas berri honek jarraipena izan zuen. Hizkuntz jolas hutsa da, eta horren atzean nekez antzeman genezake erreferenteekin jolasteko asmorik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 131. orr.

Umore oneko zegoenean gure aitak egiten zituen karta-jolasak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 39. orr.

Gatazka hori ezpata-jolas soil gisa axolagabeki begiratzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.

Sexu-jolas hau edo bestea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Masturbatzea, eskuari eragitea, esku jolasa... oso osasungarria da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 23. orr.

Lagunekin zer nolako kale-jolasak egiten zituzten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 129. orr.

Plaza isilean, musikatxoaren oihartzuna zabaldu zen, jostailuzko zaldi bat airean tragedia baten iragarpen-jolasa egiten ari balitz bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Plajio-jolas horri jarraituz, Atxagaren bertsioa erabili dut "Fern Hill" poemako hitz horiek itzultzerakoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 10. orr.

Simulakro-jolas moldakor -ez libre- batetik adierazpen guztiz errealismo itxurakoak eratzen baititu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.

Astun samarra iruditu zitzaion txantxa-jolasa, eta oso arina saria.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 199. orr.

5 jolasean adlag ik josteta 4.

Josten ari zen bitartean, umeak haren inguruan zebiltzan jolasean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 141. orr.

Herri guztietako kaleetan haurrak jolasean dabiltzan ordu hori zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.

Ordurako ia sei hilabetez ginen jolasean ibiliak, eta nahiz eta nor bere etxean bizi, nekez igaroko zen aste bat bi edo hiru gautan bederen biok ohe berean elkarrekin lo egin gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 321. orr.

Eta jolasean zebilela erortzen bazen, belaunetako zaurien odola mingainaz xurgatzen zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 92. orr.

Eskopetarekin jolasean ari zirela lehertu egin zitzaion bere anaiari aurpegian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 168. orr.

Jolasean ari ginelako, eta ez jokoan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 13. orr.

Jolasean ariko balitz bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 243. orr.

Batzuetan, bakarkako jolasa; bestetzuetan, beste batekin egiten genuen jolasean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Ez dakigu jolasean egiten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 213. orr.

Emakumeari begiratu ostean, idazluma estilografikoarekin jolasean hasi zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 161. orr.

Elsa, errebolberra hartu eta jolasean hasi zen, txorimaloari begira.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

Bere aldameneko emakumearen eskumuturrekoarekin jolasean ziharduen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.

Emazteak behin eta berriro esan zuen jolasean gertatu zitzaiola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 52. orr.

Katuarekin jolasean utzi dut.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

Haurrak jolasean udaletxeko arkupeetan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 34. orr.

Umeak, jolasean zalapartaka, inoiz baino gusturago zebiltzala zirudien.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 121. orr.

Umeak beti dabiltza inguru hartan igerian, sirenekin jolasean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 91. orr.

Labezain baten semearekin jolasean, alajaina!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

6 jolas egin jolasean ibili, jolastu.

Umeek jolas egiten dute denden aitzinean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Jolas egiten dut, nik ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

Eskola ez omen da jolas egiteko lekua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 147. orr.

Nire ilearekin jolas egitea gustatzen zitzaioan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 163. orr.

Finean, horixe baino ez da bertsoa: hizkuntzarekin jolas eginez, zerbait gustagarria sortzea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 85. orr.

Emakume izatera jolas egiten zuen bera baino askoz zaharragoa zen gizon batekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 125. orr.

Jolasa denez, etekinik atera nahi badugu, jolas egiteko zilegitasuna duda-mudan ezin ipini.  Berria - Harian   2006-04-04

Makina bat jolas egindakoak gara etxe hartan!  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 14. orr.

· Ezkutaketara jolastea, esate baterako, ez da jolas egite soila, ez da jolas hutsa.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 140. orr.

7 jolas-lagun ik jolaskide.

Pedro heldu zen hirugarren, Migel baino gaztexeagoa eta haren jolas laguna txikitatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Txikitako adiskidea zuen Telleria, jolas-laguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 136. orr.

Nahi al duzu beste jolas-lagun bat aukeratu?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 85. orr.

Orain beste batzuk ziren jolas-lagunak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 323. orr.

8 jolas-nahi ik jolasnahi.
9 jolas ordu (orobat jolasordu eta jolastordu g.er.)

Harekin jolas-ordu asko igaro nituen, BUPeko hirugarren urtean batik bat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 125. orr.

Jolas-orduetan ere, euri gehiegi egiten zuen egunetan, hara eramaten gintuzten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 80. orr.

Txirrina jo eta jolas ordua amaitzen denean, eskolara itzuli behar izaten dute haurrek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 195. orr.

Bazkal ondoko jolastordua zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 58. orr.

Gizonezko batzuk ari ziren pilotan, eskolako jolasorduan egongo balira bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Bi gazteak lagunak ziren eta eztabaida izan zuten jolas orduan futbolean ari zirela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Batak bestearen gainera egin du jauzi, jolas-orduan dauden eskolaumeak balira bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 95. orr.

Astialdia eta jolas ordua ez dira gauza bera.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Jolas orduan ere debekatua genuen euskaraz hitz egitea.  Berria - Kultura   2006-01-14

Astialdia eta jolas ordua ez dira gauza bera.  Berria - Gaiak   2004-03-03

Baina eredutik kanpora, badakigu, errekreoa dago, jolas-ordua, eta kalea, eta bihurrikeria, eta han ereduak ez du indarrik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

Sozialen jolasordua zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 267. orr.

10 jolas parke (orobat jolasparke g.er.)

1955ean lehen jolas parkea sortu zuen Kalifornian: Disneyland.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Bost egunez Port Aventura jolas parkean gozatzeko aukera.  Berria - Kirola   2004-05-30

Biek ala biek baitzuten atsegin jolas-parkeetan ibiltzea: errusiar mendietan edo antzeko tramankuluetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 248. orr.

Bartzelonara eginiko bidaian Tibidabo jolas parkean eta zooan hartutako irudiak.  Berria - Kultura   2004-01-16

Paisaia gainera zetorkion, jolas parke bateko tramankulu ero baten barruan jiraka balego bezala: espaloia, farolak, kresala... bazekien mozkorturik zegoela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 60. orr.

Munduko zinema estudio handienetakoa izateaz gain, bederatzi jolasparke eta hainbat telebista kate ditu.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Zer da hau, jolas parke madarikatu bat?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.

-Jende zuri gehienarentzat indianoen erreserbak jolas parkeak baizik ez dira...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 107. orr.

· Leherketa herriko erdigunean gertatu zen, jolas parke baten ondoan, jende ugari ibiltzen den lekuan eta zenbait etxebizitzaren azpian.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Pilotalekuaren ondoan, lorategi bat paratu nahi dute, saskibaloian eta areto futbolean aritzeko pista bat, aska eta erretoki handi bat eta haurrentzako jolas parke homologatua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

16:30ean, Alderdi Ederren, haur jolas parkea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

11 maite jolas

Maite-jolasak, musutxoak eta sinpatiazko irribarretxoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 321. orr.

Maite-jolasetan, musu batean, besarkada batean, txantxa gordin batean ezer txarrik ez ikustea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 347. orr.

Gaztetako auto barreneko maite-jolasei uko egitea.  Berria - Kirola   2004-04-07

Hurrengo asteko egun batean, bere etxera gonbidatu ninduen afaltzera, eta halaxe hasi zen maite-jolasa. Bere ama azalekoegia da, maite-jolasak gustatzen zaizkio.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.

-Ni ez naiz maite-jolasetan ari, Peter!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 224. orr.

Izan ere, zu ez zinen beste batekin maitasun edo maite jolasetan pentsatze hutsa hain zitzaidan ulertezina, [...].  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barre eta jolas (3); errepresentazioen jolas (3); haur jolas (4); haurrentzako jolas (3); hitz jolas (6); irri eta jolas (3); jolas berri (7); jolas bezala (4); jolas egin (20); jolas egitea (7); jolas egiteko (17); jolas egiteko gogoa (3); jolas egiten (34); jolas egitera (6); jolas eta kirol (4); jolas garaian (6); jolas gisa (8); jolas hutsa (6); jolas hutsean (3); jolas inozo (4); jolas literario (3); jolas moduan (13); jolas moduko (3); jolas modura (6); jolas ordua (5); jolas orduan (9); jolas orduetan (8); jolas parke (14); jolas parkea (8); jolas parkeak (4); jolas parkean (5); jolas parkeetan (4); jolas sexual (5); jolas sexuala (7); jolas sexualak (8); jolas sexualaren (4); jolas sexualean (5); jolas sexualen (3); jolas sexualetan (7); jolas soilak (3); ume jolas (3)

esku jolasa (3); haur jolasa (5); haurren jolasa (3); jolasa baino ez (4); txandakako jolasa (3); ume jolasa (4)

haur jolasak (4); hitz jolasak (5); jolasak asmatzen (3); jolasak gustatzen (3); jolasak izango (3); jolasak txapelketa (5); maite jolasak (3); ume jolasak (4); umeentzako jolasak (3)

baloiarekin jolasean (4); elkarrekin jolasean (3); erdi jolasean (6); ertzean jolasean (4); georgierekin jolasean (3); gorputzarekin jolasean (3); gurekin jolasean (3); haizearekin jolasean (3); haurrak jolasean (6); ibai ertzean jolasean (3); ibiltzen ginen jolasean (3); ilearekin jolasean (4); jolasean ari (67); jolasean ari zen (15); jolasean ari ziren (8); jolasean aritu (13); jolasean aritzea (3); jolasean aritzeko (6); jolasean aritzen (6); jolasean dabilen (7); jolasean dabiltzan (3); jolasean egitea (4); jolasean egiten (8); jolasean hasi (22); jolasean hasi zen (7); jolasean hasi ziren (4); jolasean hasteko (3); jolasean hasten (8); jolasean ibili (21); jolasean ibiliko (4); jolasean ibiltzea (8); jolasean ibiltzeko (4); jolasean ibiltzen (13); jolasean ibiltzen nintzen (3); jolasean ibiltzen ziren (3); jolasean ikusi (3); jolasean jardun (3); jolasean nenbilela (5); jolasean zebilela (4); jolasean zebilen (4); jolasean zebiltzala (3); jolasean zebiltzan (11); lagunekin jolasean (3); nirekin jolasean (6); suarekin jolasean (4)

hitz jolasen (3); jolasen bidez (3)

jolaserako aukera (3); jolaserako gogoa (5); jolaserako gogorik (3); jolaserako prest (4)

kirol jolasetako (3)

jolasetan ari (3); jolasetan igandean (3); maite jolasetan (7); umetako jolasetan (4).

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus