Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

joko 1 iz atsegin hartzeko ariketa arautua, batek edo batzuek irabazten eta besta batek edo batzuek galtzen duena. ik jolas; josteta.

Futbolean dihardu gure semeak, eskolako taldean, lagun-arteko giro sanoan, jolasa joko eta jokoa jolas.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 103. orr.

"Jai alai" jokoak ez zuen behin ere pilotalekua arras bete.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 119. orr.

Ardurenean pilota zen joko nagusia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 101. orr.

Danik esan didanez, ba omen dun joko berri bat, eta oso ongi omen dago, ezta?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 167. orr.

ik beherago 15.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nahasi egin zen jokoa zelai erdian eta Bartzelonak atera zuen etekin gehien egoera horretatik.  Berria - Kirola   2004-01-18

ik beherago 21.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Hainbeste joko erakusten zigun kartekin, ze txundituta uzten gintuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.

Badut uste amerikar ordezkari batek eskatu digula bakoitzari gure jokoko kartak ager ditzagun azkenean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.

ik beherago 17.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Aspertu samar zegoen joko horrekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Jokoan galtzaile atera dadin.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 175. orr.

Morfeo eta Llumek joko bat asmatu dutela, Mutila esaten dioten tipo baten aurkako putakeriak asmatzean datzan joko bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 131. orr.

Jokoa gal ala irabaz daitekeen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Joko bat proposatuko dizut, joko bat Jokoaren barruan: salbatu nahi duzu?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 137. orr.

Gerran joko garbirik ez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 180. orr.

2 (dirua jokatzen dena)

Jokoa debekatzen da.  Askoren artean   «Rataplan» - 107. orr.

Victoriok bazuen joko-etxe sastar bat Olivar kalean, debekatutako jokoetara jokatzen zena, eta taberna bat Leon kalean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

Beste zenbait joko jokatu ondoren karta-emaileak kide bati deitu zion txanda egin ziezaion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 79. orr.

Beste zenbait joko jokatu ondoren karta-emaileak kide bati deitu zion txanda egin ziezaion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 79. orr.

Baina joko horretan ez zegok bankarik; zoriak ez dik inolako eraginik izaten eta ez zegok engainurik egiteko modurik: ondo jokatzea, hori duk kontua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 128. orr.

Hau da, proban, jokoan, apustuan ari dena, sosik gabe geldituko da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 111. orr.

Jokoa, droga, mafia: egoera sozial ustel baten osagaiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 107. orr.

Negozioak, kontrabandoa, maite-kontuak, jokoa...  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Makaoko administrazioaren aurrekontuen %60ak jokoaren industriatik datoz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Joko mahaien inguruan dozenaka metatzen ziren, jarririk edo xutik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 111. orr.

Ez ditugu piezak ezagutzen, ez joko-taula, ez araudia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 125. orr.

Joko-taula prest zagok, eta piezak mugitzen hasita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.

Orduan Hogar Vasco delakoak bazuen frontoia [...] bazituen joko-gelak eta bazituen dantzalekuak ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

Imajina ezazue, bada, horrelako zabaldi bat, joko-makinaz beteta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Joko-oilarrak hazi eta heztea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 120. orr.

Sartu zen hango ostatura eta berehala egin zituen joko-lagunak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Joko grina zuen eta jokalari gehienak bezala, zorretan zebilen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 63. orr.

Munduko ekonomiako joko arauak jartzen dituztenei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 215. orr.

Hi haiz joko-arauak aldatu dituena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.

Joko kantak berak ere, kontu seriogoetarako balio izan zuen beste baserri batzuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 51. orr.

Joko-kartak eskuetan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 257. orr.

Joko-kartetako xotak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Bai jauna, diru-jokoa da hori -esan zuen tabernariak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.

1999an gazteen kirol jokoak ospatu ziren Maracayn.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 122. orr.

Hor bost pilota joko mota dira praktikatu behar, bata bestearen ondotik kontrario berarekin buruan buru. berdinketan trabaturiko xake-joko odoltsu eta azkengabe baina hala ere urrun bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

"Poxpolo-jokoan egingo al dugu?", botako du beste batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 102. orr.

Eskuak dado jokoan trebatzen ziren bitartean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.

Delako "rol-joko bat" izan zitekeela esan zuten batzuek.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Zaldiko-maldikoekin, tiro-jokoekin eta intxaur, almendra eta mazpil pilekin batera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

Hiriko zaldunak beren zaldietan plazan lasterka eta arma-jokoak egiten hasi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 584. orr.

Eta gainera hamaika bideo-joko du bere gelako ordenagailuan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Beraz hau da, honetarakoxe zen ezkutuko boxeo-joko guztia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 260. orr.

Stanleyk lagun arteko poker joko bat proposatu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

Badaude horrelako mahai-jokoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 211. orr.

Kiñonesko Sueroko atean izandako zaldun-jokoak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 98. orr.

Puxtarrien antzeko azti-joko bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.

Ez da ilusionismoa ez esku-jokoa ere, baina haien mugan dabil.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Don Kijotek gaztelutzat zeukan bentan jasandako min ikaragarriak ere kontatzen zaizkigu, eta Santxok pairatu behar izan zuen manta-jokoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 58. orr.

5 jokoarekin halako antza duen ariketa.

Artikuluxka bat zen, sedukzioaz hitz egiten zuena: joko bat zela, eta ez dakit zer gehiago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Jokoa sinplismoaren eta ergelkeriaren joko-zelai lokaztuan jokatuko baita ia beti.  Berria - Mundua   2004-10-23

Artetik hurbilago-edo dauden ikusmenezko formen arteko joko librean oinarritua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.

Bizi-gauzekin jostatzen asmatu ezinak edo hartarako gogorik ezak daitekeen jolas edo joko ergelenera duela osotara bulkatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

[Hitzek] erabiltzen nautela ni eta menderatzen, berak direla beren eskuko eta aise moldatzen direla beren joko, jolas eta solasetan nere edo beste nornahiren ahoz mintzatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Batzuak besteez maitemintzen, joko intelektualak asmatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Batzuak besteez maitemintzen, joko intelektualak asmatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 173. orr.

Hizkuntza, […] zarata merke-salduenetatik eta autoritatezko argumentu orotarik ihesi dabilen jolas bat da, joko eder bat dakarren jolas bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.

-Joko zikinean ari zara.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 39. orr.

Norbait ezkutukerian edo joko gaiztoan ari delako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 187. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina indar joko eta sokatira izan dela, egundainotik, politika, ez dugu ahantzi behar.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.

Hitzen esanahia haien erabilera dela azpimarratu baitzuen Wittgensteinek mintzaira-jokoen garrantzia azpimarratutakoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Tonu-joko askotarikoak islatzen saiatu da itzultzailea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

Hortxe agertzen da lehenago aipatu dugun sedukzio-jokoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 21. orr.

Zer porrota bere nortasunarentzat bere maite-joko horiek kontatzen baziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.

Gaur maitasun-joko bat egingo dugu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 104. orr.

Sexu jokoetan gauzarik txarrena inor nahi ez duen zerbaitera behartzea duk.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

Ez zekiten zer jukutria eta isil-joko ustel erabiltzen ariko ziren, aldi berean, Ximurra, Kristina eta gainerako taldekideak, beren axolagabekeria alaitik hain metro gutira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

Perspektiba-joko baten bidez, paperontzia buruan ezarrita baleuka bezala ageri da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 75. orr.

Azterketa joko horretan duda-mudatan ibiliko gara, zalantza gidari dugula, erantzun unibertsalei muzin eginez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.

Estrategia eratzeko darabiltzan arau-joko guztiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 167. orr.

Zer korrelazio eta menderatze-joko dagoen euren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Horrela enuntziazio-joko batean integratzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 115. orr.

Babilonia ez baita halabehar-joko infinitu bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 55. orr.

7 aditz bat jokatzea.

Morfologia, hitzen kategoria desberdinez (aditz, izen, adjektibo, izenordain eta abarrez) arduratzen da, baita flexioaren era desberdinez (aditz joko eta deklinabideaz) ere.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.

· 5 orrian aditz-jokoetatik datozen hitzak pilatu ditut: esana, izana, joana, emana, edana...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 133. orr.

8 sorta.

Zenbait astez behin, senarrak, Berl Chazkeles-ek, plater joko berri bat erosi behar izaten zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.

Bola-joko bateko birlak gordetzeko erabiltzen zuen kartoizko kaxaren barruan aurkitu zuen pistola.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 127. orr.

Espetxe barrutik sotora ailegatzeko, ate bat zeharkatu beharra zegoen, eta behin, giltza-joko bat sartzeko abisua jaso genuen kanpoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 85. orr.

Barometroa, berak asmaturiko mikrobarometroa (sentikorra demasean), termometro joko bat eta merkurio-aneroideak...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 30. orr.

9 zerbitzua.

Hamar peniketako te joko batek egun osotarako egiten zuen Cam zoriontsu.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 62. orr.

9a ahari joko aharien arteko borroka, apustu egiteko jokatzen dena.

Zenbat denbora da, bada, ahari jokoa egiten zela igande arratsaldeetan?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 220. orr.

10 bakar joko

Kartak eskatzen zituen, eta bakar-jokoan aritzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 89. orr.

Burutik pasatu zitzaion [...] bakar jokoan aritzea, baina ez zuen gehiegi asebetetzen hark berekin zekartzan endredo guztiak, hala nola, kartak atera eta joko-mahaia gertatu beharrak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.

Bakar-jokoren batean jokatzea pentsatzen du, baina nekatuegia dago.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

11 belaun/hanka joko

Belaun-joko bizian urrundu ginen pendizean gora.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 15. orr.

Baserrira lasterka doa, zaldikoei hanka-jokoa eraginez, suak hartutako etxeari laguntzera ziztuan bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 225. orr.

Anastasiok jangelako atea ireki eta hanka jokoari eman zion, bertatik lasterka ateratzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 70. orr.

Batzuen batzuek aurretik etxean nahikoa hezita zeuzkatela uste bazuten, burrukan bertan sumindu egiten zitzaizkien, zaurien, oihuen, hanka-jokoaren, izuaren, kalapitaren ondorioz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Gazte bat hurreratu, gallego! deitu eta bata bestearen atzetik hanka jokoan desagertzen kalean behera.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 70. orr.

12 esku joko

Ez da ilusionismoa ez esku-jokoa ere, baina haien mugan dabil. Nola prestidigitadoreak, karta-multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, bada, hala zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!" garrasi egiten dizunean bezala. beste Hamabost animazio talde, musikan, antzerkian edo esku jokoetan ibiliko direnak egunez eta gauez publikoaren erdian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

Koliseo zinegelan, Fred Teppe eta Matthieu Tassy, harrigarriko esku-joko batzuetan.  Herria   2003-05-22

Borreroak esku-jokoekin goxatzen dizkio azken uneak kondenatuari, honek mesedea eskatu gabe ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 63. orr.

Asmakizun hartako panpinak bere esku-jokoz erabiltzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 155. orr.

13 hitz joko

Batzuetan bai, bestetan ez zaizkit gustatzen bere ironiak, bere hitz joko zinikoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 26. orr.

Oso zabala da hitz jokoen mundua. Askoz errazago gordeko du oroimenak metafora bizi bat, hitz-joko harrigarri bat, antitesi-egitura deigarri bat edo plastizidade handiko hiperbole bat duen mintzabidea, eduki berekoa izanagatik inolako ezaugarri poetikorik ez duena baino.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 18. orr.

Ezin itzulizko hitz-jokoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 41. orr.

Askotan mezu horiek hitz jokoak izaten dituzte, eta guk, hitz jokoa eta esanahia errespetatu nahian, indartsuak eta erakargarriak diren mezu berriak asmatu behar izaten ditugu.  Berria - Harian   2006-02-04

Errima bat lortzeko edo hitz joko bat egiteko.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 208. orr.

Hemen beste bide batetik egin da hitz jokoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 283. orr.

Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Hitz jokoa: "another and better world" = zerua/ "another and bitter world" = infernua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 284. orr.

Hitz-joko zale, ai sortu banintz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.

14 joko areto

Irteteko esan zidan, eta gizonezkoak edozein joko-aretotan bezala jokoan ari ziren areto batera sarrarazi ninduen. Joko-aretoa gurutzatu ondoren atzeko ate ezkutua ireki eta edariaren eta emakume lizunen besoetan murgiltzen ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.

Zinema eta joko aretoen gunea ixtea erabaki zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Ekintza filmetarako zinemak, bideo-joko aretoak, teatro erakargarri baina ez serioegia, jantoki azkar eta merkeak, eta antzeko hainbat jostaketa-bide.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.

15 joko berri pilota joko mota bat.

Joko berria oso erakargarria da, trinketea eta ezker pareta bat eginda.  Berria - Kirola   2006-03-11

Joko-berri horrek beste itxura bat emaiten dio segur ezkerparetari, trinketarekin uztartze on bat eginez.  Herria   2005-10-06

EPLPren asmoa trinketean eta joko berrian aritzea da.  Berria - Kirola   2006-03-11

Lehen aldikotz, Ezkia ikastolak antolatzen zuen Joko Berriko lehiaketa bat.  Herria   2005-06-30

16 joko etxe

Las Vegasko joko-etxe horietako batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

Victoriok bazuen joko-etxe sastar bat Olivar kalean, debekatutako jokoetara jokatzen zena, eta taberna bat Leon kalean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

Nazka ematen zieten probintzietako ikasleek ikasturte bat bai eta hurrengoa ere berdin, billarrean edo dominoan jolasten galtzen zituzten joko-etxe merke haiek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Beraiek zuzentzen dituzte Bonbaiko eskualdean urre salerosketak, drogak, prostituzioa, joko-etxeak, hilketak eta apostuak  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 209. orr.

16a joko-garbi iz pilota joko mota, errebotearen antzekoa, frontisaren kontra txisterarekin jokatzen dena.

Neguan trinketa -guretako hura zen ederrena-, eta udan jokogarbia.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 28. orr.

Igande 31an ziren gazteen egunak uztailaren 31an bereziki jokogarbian eta xixtera haundian.  Herria   2005-08-04

Aratsaldean jokogarbian Kadet-gazteak eta junior-gazteak.  Herria   2005-08-04

Astearte 9an Nabarrengosen gazte-kadeten finala, jokogarbi junior eta jokogarbi senior (2.) aratsaldean.  Herria   2005-08-04

17 joko karta jokoko karta.

Joko-kartetako xotak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

Joko-kartak eskuetan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 257. orr.

Beren kasa nahasten ziren joko-kartak hankapean zapaldu zituen nahi gabe  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

18 joko-lagun ik jokokide.

Mus-mahaira eserita zeudenetako bat -obispoaren joko-laguna, hain zuzen-, aulkia atzera bota, zutitu, eta, eskuak behera ahurrak gure aldera jarrita, hasi zen kexuka: […].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 71. orr.

Agi denez, ezustean harrapatu nahi du Arrietak irakurlea, muslariak joko lagunekin egiten saiatzen diren bezala.  Berria - Kultura   2004-11-20

Behin-behineko joko lagunak.  Berria - Kultura   2006-01-31

Sartu zen hango ostatura eta berehala egin zituen joko-lagunak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

19 Joko Olinpiko ik olinpiko 3.
20 joko-txirringa

Joko-txirringan aritu ninduan: bi ukendu-pote, gitarra bat eta portzelanazko katilu bat irabazi nitian hasieran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

21 joko zelai

Hor, joko-zelaian, zeure taldeko kideekin bakarrik... oso arriskutsua da, Potter...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 138. orr.

Carlosek joko-zelaia libre utzi nahi die.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.

Eraiki behar dudala aspaldidanik buruan dudan lokaltxoa, badakik, igerileku, lorategi, joko-zelai, antzokia eta beste guztia edukiko dituena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.

Ezinezkoa zen egun hartan lainoen gainean jolasean aritzea, eta indoor modalitatean jardutea erabaki zuten, joko-zelaia sala barrura murriztuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.

Nabarmena da urtetan ETAren solaskide politiko nagusia izan omen dena joko zelaitik kanporatzeko erabakia hartu dutela Espainiako eta Frantziako estatuek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Joko zelaia lohitzen ariko dira batzuk, eta bakea lortzeko lanean beste batzuk, datozen asteotan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Jokoa sinplismoaren eta ergelkeriaren joko-zelai lokaztuan jokatuko baita ia beti.  Berria - Mundua   2004-10-23

22 jokoan egon ik beherago 22.

Hiritar baten askatasuna eta ondasunak jokoan daudenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

Zure bizitza dago jokoan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 121. orr.

Diru asko zegoen jokoan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 167. orr.

Inola ere ukatu ezin diren printzipioak zauden jokoan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 141. orr.

Uste baitugu gure planetaren geroa dagoela hor jokoan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

Nazio-ekonomien osaera zegoen une hartan jokoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Alderdiaren izen ona jokoan dagoelako, horrek kezkatzen gaitu gehien.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.

Nire bizitza jokoan balego ere ahoskatu ezingo nituzkeen hitzak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 267. orr.

Hurbilpen horiek gehienek irudiaren pertzepzioan jokoan dauden adimenaren prozesuak [...] azpimarratzen dituzte bereziki.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

Egiten ari giren eta ondorengoei utziko diegun mundua da jokoan dagoena.  Herria   2003-02-20

Balio handia dute gaur Santanderren jokoan egongo diren hiru puntuek.  Berria - Kirola   2004-04-11

30.000 lanpostu jokoan daudela hasi dituzte negoziazioak VWn.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Behin bere lerro nagusietan ulertuz gero euliaren enbrioi-garapena, eta jokoan dauden geneak atzeman, hara non, guztion txundigarri, gene berak aurkitzen ditugun, antzeko eginkizunekin, hainbat organismo are beren artean oso desberdinetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 65. orr.

23 jokoan izan ik gorago 21.

Ez zen maitasuna jokoan. Jokoan izan diren puntuen erdiak ere ez ditu eskuratu.  Berria - Kirola   2004-11-21

Bi etxe hoien jabegoa da jokoan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 104. orr.

"Representative Lager"-aren ohorea jokoan zen, iduriz!  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 129. orr.

Edozein gizabanakoren portaeran bi printzipio dira jokoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 227. orr.

Hiru lurraldeotako lege beregainak ziren jokoan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Hizkuntzaren esparrua gainditzen zuten gertakariak ere baziren jokoan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 168. orr.

Gizarte-produktuaren banaketak, merkatuko ekonomia batean, ez diola jarraitzen ezein lege bereziri, jokoan diren indar sozialen arteko botere-harremanei ez bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Jolasorduetan ohorea izaten zen jokoan, baina Ligan zerbait gehiago jokatzen da.  Berria - Kirola   2004-11-02

24 karta joko1 karta sorta.

Karta-joko bat erakutsi zidan txaketaren barruko poltsikotik aterata.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.

Karta-jokoa bi zatitan urratu zuen, ogi puska bat ebakitzen ari balitz bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 145. orr.

-joko oso bat apurtu du, horrela, di-da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 146. orr.

Berehalaxe itzuli zen, botila bat ardo gorrirekin, eta eskuan karta joko bat zekarren, auzoko bati eskatua.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.

Bitartean, FBIk esku batean karta-joko bat eta bestean beste bat, horrelaxe lan egiten du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 206. orr.

Hemen karta joko bat badugu gurekin, 80 galdera idatziekin.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

Karta-joko bateko lau batekoak; esleitu zion bateko bakoitzari hiriburu bat: bateko urreari Bilbo, kopakoari Donostia, ezpatakoari Gasteiz eta bastoikoari Iruñea; […].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 79. orr.

25 karta joko2 kartekin jokatzen den jokoa.

Afaldu eta gero, denbora pasa, karta jokoan hasi ziren. Whist karta-jokoan ari zirelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

Lagunekin karta jokoan ziharduen Teok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 9. orr.

Lurrean eserita batzuk karta-jokoan eta besteak, zutik, jokalariei begira ari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Tutean, juletean, briskan eta horrelako karta jokoetan aritzen ziren bitartean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 135. orr.

Berriketan edo karta-jokoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 29. orr.

Karta-jokoan ez zen guztiz zintzoa eta garbia izaten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.

Errege Zedula 1786an atera zen tabernetako karta jokoen abusoa salatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 209. orr.

Emakumeak borobilean eserita eta gizonak karta-joko aspergarrian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 116. orr.

Gauerdian, karta jokoak finiturik, Mazedonia labur bat proposatu nuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 277. orr.

Suizidioari ere, bizitzaren kontra joka genezakeen azken karta-jokoari, ez al diogu gure buruaz beste egitea deitzen?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

26 lore joko

Bakartasunaren kronika biluzia dugu hau, apaindura eta lore-joko antzurik gabeko testigantza hunkigarria.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

-Gerra ez da lore-jokoa bezain ikusgarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.

Anton Abbadia irlandarrak antolatu zituen Lore Jokoak, 1854an, Urruñako herrian eta gero, 1879an, zabaldu Nafarroako Elizondon gaindi Hegoalde guztira.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 113. orr.

Antoine D'Abbadiek apailatu lore-jokoetan ere izan zen emakume bertsolaririk.  Berria - Kultura   2004-07-06

1874ko Abbadiaren lore jokoetan, adibidez, lehen saria izan zuten Jesusen lagundiko aita Aranaren bertso hauek: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Bilboko Lore Jokoetan Unamuno-k 1901eko abuztuko 26 gauean harrotu zituen hautsak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 101. orr.

Iurretako Lore Jokoetan, 1891n, aurkeztu zen ondoko sonetoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 125. orr.

· Beste eztabaida oro lore jokoak dira, fikzioa.  Berria - Harian   2006-04-14

27 Olinpi joko ik olinpi 1.
28 Olinpiar Joko ik olinpiar 3.
28 zorizko/zori joko

Hasieratik, bere bizialdi laburra zorizko joko neurrigabe, arriskutsu eta ikaragarri baten antzekoa izan zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Zeren irabazteari dagokionez, milizia zorizko jokoaren antzekoa baita: asko dira porrot egiten dutenak, gutxi, ordea, irabazten dutenak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 178. orr.

Zori joko xelebrea, zeinean jokalariari pentsarazten zaion, lasaitzeko, jokozainari irabazten ahal diola.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

egindako joko (9); erakutsiriko joko (10); erakutsiriko joko maila (5); erakutsitako joko (8); eraso joko (7); erasoko joko (6); euskal joko (8); haur joko (12); hitz joko (42); hitz joko bat (10); indar joko (42); indar joko lehiaketa (6); joko alaia (7); joko aldetik (20); joko antolatzaile (29); joko antolatzailea (17); joko antolatzaileak (18); joko antolatzaileek (5); joko arau (30); joko arauak (72); joko arauak errespetatu (7); joko arauak errespetatuz (5); joko arauei (7); joko arauei buruzko (6); joko arauekin (6); joko arauen (13); joko arauen arabera (6); joko aretoak (5); joko asko (10); joko azkarra (10); joko banatzaile (31); joko banatzailea (30); joko banatzaileak (10); joko banatzaileen (7); joko bat da (11); joko bera (6); joko berri (37); joko berri bat (5); joko bikaina (14); joko bikoitza (7); joko bizia (19); joko bolada (42); joko bolada gozoan (11); joko demokratikoaren (6); joko dotorea (5); joko eder (5); joko ederra (22); joko era (7); joko eraginkorra (8); joko erakustaldia (18); joko erakustaldia egin (5); joko erakustaldia eman (9); joko eredua (5); joko eskasa (13); joko eta ausagailu (5); joko eta bertze (5); joko etxe (5); joko fisikoa (5); joko gaitza (8); joko garbi (23); joko garbia (14); joko garbian (26); joko garbiko (7); joko gutxi (5); joko hobea (13); joko hobekuntza (5); joko ikusgarria (21); joko ikusgarria egin (7); joko ikusgarririk (8); joko indartsua (7); joko irekian (6); joko lehiaketa (8); joko maila (45); joko mailak (6); joko mota (21); joko nahasia (6); joko oldarkorra (5); joko olinpikoak (10); joko olinpikoetan (6); joko on (10); joko ona (89); joko ona egin (19); joko onak (6); joko onarekin (11); joko onaren (7); joko onari (5); joko onik (11); joko orekatua (5); joko osoa (7); joko plazan (12); joko polita (15); joko pollita (8); joko sistema (55); joko sistema aldatu (6); joko sistemak (7); joko sortzaileak (5); joko txarra (11); joko zabaltzaile (15); joko zabaltzailea (18); joko zabaltzaileak (5); joko zehatza (5); joko zikina (6); joko zuzena (10); kanpoko joko (5); karta joko (21); karta joko bat (10); laxoko joko (6); lore joko (5); ohiko joko (8); olinpiar joko (20); pilota joko (10); taldearen joko (7); tiro joko (5); ur joko (28); xake joko (7); zangoko joko (5)

ahate jokoa (6); antzeko jokoa (6); arteko jokoa (17); aurkariaren jokoa (8); baloi jokoa (5); barneko jokoa (7); bere jokoa egin (5); bere jokoa egiten (8); bere ohiko jokoa (5); birla jokoa (10); defentsa jokoa (8); egin zuen jokoa (8); egindako jokoa (5); eginiko jokoa (9); eraso jokoa (6); erasoko jokoa (30); erasoko jokoa antolatzeko (5); erdiko jokoa (13); errotaren jokoa (5); gure jokoa egin (6); hankako jokoa (5); hitz jokoa (45); hitz jokoa egiten (9); indar jokoa (7); jokoa antolatzeko (23); jokoa antolatzeko ardura (5); jokoa antolatzen (7); jokoa berreskuratu (10); jokoa bukatu (5); jokoa egin (56); jokoa egin zuen (9); jokoa eginez (10); jokoa egitea (11); jokoa egiteko (19); jokoa egiten (61); jokoa erabakigarria izan (6); jokoa erakusteko (5); jokoa erakutsi (6); jokoa eskasa (6); jokoa gelditzea (5); jokoa hasi (5); jokoa hobetu (10); jokoa hobetzea (5); jokoa hobetzeko (7); jokoa izan (12); jokoa izan zen (8); jokoa nagusiarazi (5); jokoa sortu (7); jokoa sortzeko (11); jokoa utzi (5); karta jokoa (9); loto jokoa (6); ohiko jokoa (9); orga jokoa (5); pilota jokoa (9); saskipeko jokoa (6); talde jokoa (6); taldearen jokoa (16); taldeen jokoa (5); taldeko jokoa (7); tauren jokoa (6); xake jokoa (6); zelai erdiko jokoa (11)

atenasko olinpiar jokoak (15); bideo jokoak (5); egindako jokoak (6); euskal indar jokoak (16); euskal jokoak (6); haur jokoak (8); haurren jokoak (10); herrien arteko jokoak (5); hitz jokoak (23); indar jokoak (115); jokoak antolatzeko (22); jokoak behera egin (7); jokoak egin (7); jokoak egiten (9); jokoak hasi (7); jokoak izango (10); jokoak izango dira (7); jokoak prestatzeko (5); jokoak prestatzen (7); karta jokoak (7); lore jokoak (13); neguko olinpiar jokoak (27); olinpi jokoak (17); olinpiar jokoak (193); olinpiar jokoak antolatzeko (17); olinpiar jokoak izango (5); olinpiar jokoak prestatzen (6); paralinpiar jokoak (20); pekingo olinpiar jokoak (5); pilota jokoak (6); taldearen jokoak (5)

asko dago jokoan (23); asko dauka jokoan (5); asko dugu jokoan (7); baloia jokoan (6); bizia jokoan (8); bola jokoan (6); erasoko jokoan (16); etorkizuna dago jokoan (11); geldikako jokoan (7); izango da jokoan (10); izango dituzte jokoan (15); izango dute jokoan (25); jokoan ari (35); jokoan aritu (7); jokoan aritzeko (5); jokoan aritzen (12); jokoan dago (16); jokoan dagoela (5); jokoan dagoelako (11); jokoan dagoen (14); jokoan dagoena (30); jokoan dagoenean (12); jokoan daudela (6); jokoan dauden (31); jokoan dela (6); jokoan den (27); jokoan denean (5); jokoan dira (13); jokoan diren (11); jokoan egon (19); jokoan egongo (10); jokoan eta markagailuan (8); jokoan hasi (8); jokoan ikusi (5); jokoan izan (13); jokoan izango (17); jokoan jarri (16); jokoan jartzen (16); jokoan parte hartu (8); jokoan sartu (46); jokoan sartuko (6); jokoan sartzea (9); jokoan sartzeko (15); jokoan sartzen (18); jokoan zegoela (7); jokoan zegoen (6); jokoan zeuden (12); jokoan ziren (9); karta jokoan (35); karta jokoan ari (7); luzeko jokoan (15); ohorea jokoan (6); orga jokoan (7); paleta jokoan (9); partida jokoan (5); postua jokoan (7); punta jokoan (6); puntu daude jokoan (9); taldearen jokoan (8); taldeko jokoan (5); txapela jokoan (12); txapelketa jokoan (6); txartela dute jokoan (13); txartela jokoan (10); uefa jokoan (5); xake jokoan (12); xare jokoan (7); zangoko jokoan (14); zegoen jokoan (17); zen jokoan (25); zer dagoen jokoan (8)

taldearen jokoarekin (5)

erasoko jokoaren (6); jokoaren alor (11); jokoaren arau (6); jokoaren arauak (16); jokoaren ardura (7); jokoaren ekimena (19); pilota jokoaren (7)

eraso jokoari (5); jokoari ekin (8); jokoari esker (8); taldearen jokoari (5)

olinpiar jokoei begira (5)

olinpiar jokoek (9)

atenasko olinpiar jokoen (9); bideo jokoen (5); euskal jokoen (9); hitz jokoen (5); jokoen antolakuntza (5); jokoen bidez (5); jokoen hasiera (5); lore jokoen (5); olinpi jokoen (7); olinpiar jokoen (50); olinpiar jokoen atarian (5); olinpiar jokoen aurretik (7)

atenasko olinpiar jokoetako (6); lore jokoetako (11)

atenasko olinpiar jokoetan (67); commonwealth jokoetan (8); indar jokoetan (7); jokoetan parte hartu (12); jokoetan parte hartuko (8); jokoetan parte hartzea (6); jokoetan parte hartzeko (6); jokoetan urrezko domina (8); lore jokoetan (13); neguko olinpiar jokoetan (17); olinpiar jokoetan (265); olinpiar jokoetan ariko (6); olinpiar jokoetan aritu (5); olinpiar jokoetan egoteko (5); olinpiar jokoetan izan (9); olinpiar jokoetan izango (9); olinpiar jokoetan jokatu (6); olinpiar jokoetan urrezko (11); paralinpiar jokoetan (19); pekingo olinpiar jokoetan (10); sydneyko olinpiar jokoetan (5); turingo olinpiar jokoetan (6)

olinpiar jokoetara (13)

atenasko olinpiar jokoetarako (18); olinpiar jokoetarako txartela (5)

olinpiar jokoetatik kanpo (8)

jokotik kanpo (13)

jokoz kanpo (88); jokoz kanpo geratu (6); jokoz kanpo harrapatu (7); jokoz kanpo utzi (8); jokoz kanpo zegoela (6); jokoz kanpoko (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus