Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

josteta (289 agerraldi, 53 liburu eta 77 artikulutan) 1 iz jolasa.

Josteta den edo jokoa, ez dago batere garbi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Jaustea ere ez zen josteta izanen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 25. orr.

Kontrabanda ez zen josteta bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Uste zuen josteta zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Ez gero pentsa josteta izan zenik niretzat, Tom.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 285. orr.

Ez zen irririk, ez zen jostetarik, denak serioski ari ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.

Denborapasa eta josteta hutsa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 209. orr.

Baina haurrak josteta du maite, eta osabak ere oso atsegin zuen batzuetan josteta...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

Eguzkitan jostetan ari ziren baloi berde batekin. Jostetaren ondotik, elkar besarkatu, eta loak hartu zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 60. orr.

Josteta ezdeus baten itxura zuen horrek guztiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.

Errutina sorgorgarriaren nagitasunetik aterako ninduen josteta kuttuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Neure buruaz urrikaltzeko josteta libertigarrian ari nintekeen aspertu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Bidailagunen ustetan, hura josteta mengelegia zen, baina gu gustura ibili gara, gustura hartu ditugu ezustean harrapatu gaituzten bustialdiak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.

Karrikako jostetak bukatuak ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hainbertze denbora josteta-lagunik gabe egon ondoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

Edan eta edan egin nuen, besteekin josteta-kantuei ekin nien. Harendako josteta-molde bat zen hori guztia.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 50. orr.

Afaldu eta ondoan, hiru-lau partida jokatu nituen josteta-makinan eta gero bungalowera itzuli nintzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 113. orr.

· Nahi bainuke nik amodio-jostetetan zure gatibu izan, degidazula nahi duzuna.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 66. orr.

Haurren arteko gerla-jostetan  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.

3 adlag jostetan.

Bere eriekin josteta ari zela mutur punta xuri beltzaren gainean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.

Pagoaren hostoa liburu baten orrialderen harat hunatekin, noiz aldea erakutsiz eta noiz ifrentzua, ikara eztian ari da iduzkiarekin josteta.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

-Ez gituk josteta ari!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.

Auzoko haurrekin beti josteta, noiztenka ariz baserri lanetan eta eskolan gogotik ikasten nuela, hautzaroa iragan zait lorietan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

Hasi nintzen harekin erdi-josteta, esku batetik bestera pasatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 84. orr.

4 jostetan adlag

Gilenekin jostetan aritzean, ni izaten nintzen Henrike II.a, edo aitatxi bera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.

Lagunaren eskuin eskua jostetan ibili zen pixka batean martxa-aldagailu laxoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Raduan Husainik, atzamarrak bizarrean jostetan, erantzun zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.

Nor bere mamuekin jostetan hasi dela esango nuke.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haurren josteta (3); josteta ari (3); josteta hutsa (3)

haurren jostetak (4); plazako jostetak urririk (3)

jostetan ari (9); jostetan ariko (4); jostetan hasi (3); jostetan ibili (4); jostetan ibiltzen (3); jostetan zebilen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus