Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jira labur hark biharamuneko eginbeharra lasaitasun handiagoz hartzeko balioko zidalakoan nengoen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.
Aldaba poliki-poliki bere lekuan utzi, jira hartu eta etorritako bidetik itzultzea erabaki zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 161. orr.
Jira hartu, eta harrituta, eskuoihalari eusten zion eskua ahora eraman zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.
Ezin da mahainguru bat utzi jira guztia osatzeko hainbeste gradu falta direnean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.
ik beherago 19. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Usoak sarean egindako zulo batetik sartu-irten ibiltzen ziren, euren kasa, auzoko teilatu gainetan jirak egin eta berriz itzuliz. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 164. orr.
Aste gutxiren jiran gutariko bakoitza aurreko hogei urte osoetan baino gehiago hazi ginen heldutasunerantz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.
Kalkulatu nuen berrogeita hamar iardako jira izango zuela ziegak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.
Jira guztian begiratu nuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.
Pareten jira guztian, ohol batzuen gainean eta baita mahai azpietan ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Pareten jira guztia hartzen duen liburu biribil izugarri handi bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.
Lurrak eguzkiaren jiran egiten duen orbita. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.
Zapi batean bil-bil egin, eta lepoaren jiran, eztarriari bero eusten, edukita nago ni txikitan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.
Gazte-jendea dantza batean suaren jiran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.
Tesia bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoen jiran egin ondoren. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 111. orr.
Bezero amestua berrogei urteen jiran zebilen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 231. orr.
Begitandu zitzaidan etxearen jirako jardina infinituraino betaturik zegoela pertsona ikusezinez. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.
Beste mundu batean bizi da, eta ez da bere jirako deusez konturatzen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 199. orr.
Oroitzapenak, pasadizoak, bizipenak, ideiak eta ideiara ere iristen ez direnak, bertsoen jirakoak guztiak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 13. orr.
Adinari zegokionez, nire aitaren jirakotzat hartu nuen hildakoa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.
Hartzazu zitara, egizu herri-jira, emagaldu ahaztu horrek! Ilargi jira bakoitza. Elizen arteko biblia Is 23,16
Gorputz-jira batez. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.
Enperadorea banintz, buruak moztuko nituzke inguru-jira guztian. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.
Etxeari hiru itzuli-jira ematen zizkion inguruko pizti eta suge-ziraunak uxatzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 254. orr.
Orain mende erdiaren adin-jira horretan gaudenoi. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.
Hirian eta eskualdean barrena bisita-jiran. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.
Enplegatu askok beren baratze koxkorra zuten, bulego-etxe karratuaren inguru-jiran. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.
Badakizue, gure 24 orduko egun honek, eguzkiaren eta lurraren arteko jira-buelta horien artekoa ezin duela zehatz-mehatz bildu eta lotu, segundo batzuen koxka hor gelditzen da beti. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.
Zeruko astroen jirabuelta espazialak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.
Biziaren izerdia eta ongarri bakarra gogoa da, bizitzeko gogoa; eta ez dago beste jira-bueltarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Tarte horretan nire buruak ziba batek baino jirabuelta gehiago eman zituen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 82. orr.
· adlag Zotinak egiten zituen, ohean jira-buelta zebilen... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.
Enarak jira-bueltaka dabiltza balkoien inguruan. «Bizia lo», 2003 - 77. orr.
Hegaz jira-bueltaka ari ziren antxeten karraka errepikakorrek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 100. orr.
Lema tinkotu zuen azkenik, gurpilaren erdialdean ezker-eskuinean zeuden gakoak estuturik, lemak, jira-bueltaka hasita, belaontzia kontrolik gabe utz ez zezan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.
Nik Margaren gutunaren misterioa ezin argiturik jira-bueltaka nuen burua. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 89. orr.
Orduan, gerritik heldu nau eta jirabueltaka hasi gara gure jardunari utzi gabe. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.
Ekaitza jira-bueltan dabil. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Haren jirabueltan kiribiltzen zen, estu-estu, ankerki. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.
Latazko oilartxo bat haizeak bultzatuta jira egiten zuena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.
Jira egiten zuen bizikletaren gurpilak, jira argi farolaren dinamoak: atsegina zen jiratze hark sortzen zuen zurrumurrua entzutea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.
Egunen gurpil hartan nik ere jira egiten nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.
Dena doa aurreraka, munduak jira egiten du, amodio orok oinazea du akabera. Isiltasuna musika baitzitzaidan orduan, isiltasuna bera sendatzen zuena, isiltasunaren inguruan jira egiten zuena, isiltasuna biltzen zuena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 21. orr.
· (itzuli erdi egin) Zer egin? ez neukan derrepentean jira egin eta joaterik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 28. orr.
Jira egin eta sua eskatu zidan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
· (norabidea aldatu) Bideak jira egitean, atzera begiratu eta autoa ikusi zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 77. orr.
· (itzulia egin) Barrakoak kafea prestatu bitartean komuneko jira egiteko aprobetxatu dut. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.
Hiru jira egin zizkioten hiriaren erdiguneari, beste abertzaleek ikus zezaten. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.
· (izenondoekin) Hegazkin arin bat hodeipean, jira dotorea eginda gaztelura buruz amiltzen. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 50. orr.
· (egin ezabatua) Jira eta beste alderantz begira jarri zen, miradorera, Obabako haranera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 300. orr.
Jira egin zuen etxearen inguruan, harik eta atzealdean leiho bat erdi irekita ikusi zuen arte. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 31. orr.
Eguzkiaren bueltan [Lurrak] ematen duen jira urterokoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.
Zaldi, mando eta asto, denak eliz ingurura eraman, eta hiru jira emango zizkioten elizari. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.
· (itzuli erdia egin) Han gelditu eta jira emanda begira geratu zitzaion detektibeari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.
· (norabidea aldatu) Bigarren zatian, erabateko jira emanez, Xabier Leteren hitzekin, Ramon Lazkanok idatzi duen Otoitz baten gisan lana eman zuten estreinako aldiz. Berria - Kultura 2004-04-04
Haize oso zakarrak hegotik dabiltzaneko, laster eman ohi dutela mendebalerako jira. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 108. orr.
Bere gorputza ardatz harturik jira erdi egin zuen ilunpean, ordea, ardotan bustitako ziba batek bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 30. orr.
Ez nuen nahikoa bizkortasun eduki jira erdi eginda irteteko. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 90. orr.
· Jira erdia egin eta eskaileretan gora igo zen berriz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 219. orr.
Aski izan zaio ezkerrerantz jira erdia egitea. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 122. orr.
Jira erdia egin eta gorantz ekin dio. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.
Han, ezin ulertuzko arrazoi batengatik, jira erdia egin eta lehengo hartara itzuli nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.
Miru bat ikusi genuen, zeruan jira eta bira. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 84. orr.
Eta jira eta bira hasi ziren, gero eta arinago gero eta mugimendu zorabiagarriagoan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.
Hainbertze goiti eta beheiti, hainbertze jira eta bira, nola zehaztu zuen ibilbidearen nondik norakoa? Tiobiboan jira eta bira, gora eta behera, hor doa, joan eta joan, zalditxoa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 168. orr.
Elur-malutak dantzan, aiko-maiko, jira eta bira leiho handien beste aldean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.
Antxetak jira eta bira zebiltzan, uluka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.
Jira eta bira dabilen errota handi bat. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 56. orr.
Burua jira eta bira dabilkit. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 116. orr.
Emakumea zutitu orduko ohartu zen auzitegiko aretoa astiro jira eta bira zebilkiola. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.
Ziri luze batez zeharkaturik, jira eta bira darabiltzazue. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 117. orr.
Eta han ibili ginen biok jira eta bira, beti gai beraren inguruan. · Hemen jira eta han bira, letren eta hitzen desfile koloretsuan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.
· iz Hainbeste jira eta bira eman zizkion asmo horri, hain liluraturik zegoen harekin azkenerako, ezen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 340. orr.
Harik eta, hainbeste jira eta bira egin ondoren, izerditan hasi nintzen arte. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 183. orr.
Autoen argi urdinak jira eta bira iraunkorrean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.
Jira eta biraka hasi ziren musikaren doinupean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 77. orr.
Bere burua ardatz harturik, jira eta biraka hasi zen, zoruaren gainean irristaka, errege garaiko dantzarien modura. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.
Jira eta buelta hasten ziren, bularrak bularren aurka jarririk. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.
Ekaitza bueltaka dabil, toki berean jira eta buelta...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.
Halako batean jira eta bueltak utzi eta eseri egin zen. Jira eta buelta aritu zuan gure aitona gauzak kontatzen, gerra zela eta ez zela. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 120. orr.
Pentsamendu bat, hala ere, astean zehar jira eta buelta ibili zaidana: [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.
· Begiak bildu ezinda, jira alde batera eta buelta bestera, hasperen larrika. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.
· iz Orain kontu horiek bestelako jira eta bueltak hartu badituzte ere Europako beste arrantzaleentzat eremuak zabaldu direnean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 112. orr.
Eta ez ziren inolaz ere makalak horretarako egin behar zituen esfortzuak, eman behar zituen jira eta buelta guztiak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 153. orr.
Hainbat jira eta buelta eman ostean, alferrikakoa iritzi zion lo egiteari. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 64. orr.
Ume haiekin zegoen bitartean, eguneko jardun bakarra jolasa zen, beti ametsetako munduetan jira eta bueltaka. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.
Jira eta jira aritu ginen, ordubetez beharbada. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 72. orr.
Lepoari jira eta jira hasi zen, giharrak arintzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 355. orr.
Zeren zurrunbiloek jira eta jira ibili baikintuzten. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.
Buruan jira eta jira omen zuen asmoaren berri eman zigun. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 45. orr.
· Jira batera eta jira bestera, torlojuaren eske dagoen dranbala balitz bezala. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 175. orr.
Alabaina, ezin zen sosegatu, jira batera eta jira bestera. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.
Hamidaren lo eza borroka gotorra bilakatu zen, eta jira batera, jira bestera ibili behar izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.
Eligiok hartu zuen poliki-poliki baso bat, jira-jira egin zuen eskuan, eta bestearen lagun bidali zuen, kolpe seko batez. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 27. orr.
-Eskerrik asko -oinen gainean jira osoa egin du, irri argi batekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.
Orduan, burua apaldu du, eta, jira osoa egin ondoren, atzerakoari eman dio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 96. orr.
Zabu eta astindu haiek iarda gutxi batzuk mugiarazten gintuzten zenbaitetan, eta besteetan berriz zurrunbiloaren jira osoa eginarazten ziguten ia-ia. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.
Presondegiaren jira osoa egin eta itzulia bukatzean nahitaez aurkitu behar nuen pusketa hura. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.
Zenbat geunden stadiumaren jira osoan eraztun perfektu bat osatuz? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.
Baina plazako jira osoan ez zegoen inor, ezta Xalbadora bera ere. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 164. orr.
Igande batez, azokan zehar ibilki jira osoa ematera zihoalarik, musika entzun zuen Sarak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 274. orr.
Jira osoa eman zion katedralari, Andreas beste ateren batean zain aurkitzeko esperantzaz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.
jira batera (3); jira bestera (3); jira biran (15); jira buelta (12); jira bueltak (3); jira bueltaka (10); jira egin (16); jira egin zuen (4); jira eginez (4); jira egiten (8); jira erdia (8); jira erdia egin (6); jira eta bira (69); jira eta biraka (3); jira eta buelta (56); jira eta bueltak (3); jira eta jira (7); jira guztia (3); jira guztian (6); jira hartu (3); jira osoa (8); jira osoa egin (4); jira osoan (3)
eguzkiaren jiran (4); jiran zebilen (3); mahaiaren jiran (3); samaren jiran (3)