Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegazti zuriak helduko dira, ontzi geratu eta eskoratuaren gainean hegan jirabiraka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.
Gurpilak hutsaren gainean jirabiraka. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.
Etengabe jirabiraka ari ziren gurpilak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.
Gramofonoaren orratzak diskoko ildo hutsean jirabiraka ateratzen zuen karraska-hotsa besterik ez zen aditzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.
Masta gainean antena parabolikoa jirabiraka ari zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
Elur pilota txikia, maldan behera jirabiraka jaitsi ahalean, [...]. Hiru kaio jira-biraka zebiltzan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 90. orr.
Txita-talde ugaria zuen eta inguruan zebilkion etengabe jira-biraka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.
Ziegan jirabiraka aritzen zen, ziba baten antzera. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.
Maitagarri hura arratoi bihurtu zen, eta jira-biraka hasi zen bere isatsa harrapatu nahian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.
Fenardi-k lau ordu egin zitian jira-biraka, haize-errotaren antzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.
Lurreko atmosfera aztertzeko beste bi satelite baditu ja NASAk planetaren inguruan jira-biraka: Aqua eta Aura. Berria - Gaiak 2006-04-23
Jira-biraka gabiltza oilo itsuen modura, geure buruak ezagutu gabe. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 121. orr.
Maelek berak dena jirabiraka ari zitzaiola nabaritu zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 48. orr.
Hantxe egongo nintzateke etzanda, ohean etengabe harat-honat jirabiraka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.
Oroimenaren gurpila jira-biraka hasi zitzaion. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.
Jirabiraka ari zitzaion Ruche jaunari burua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 393. orr.
Burua jirabiraka zebilkidan, zorabiatuta. Buruan jira-biraka bazerabilen ere, ez zuen lortzen korapiloa askatzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 64. orr.
Zergatik setatzen zara kontu horri jirabiraka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 190. orr.
burua jirabiraka (4); buruan jirabiraka (6); dena jirabiraka (3); gainean jirabiraka (6); inguruan jirabiraka (17); inguruan jirabiraka zebilen (3); jirabiraka hasi (7); jirabiraka hasi zen (4); jirabiraka zebilen (7)
buruan jira biraka (6); inguruan jira biraka (4); jira biraka (58); jira biraka hasi (10); jira biraka zebiltzan (3)