Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jendarme (283 agerraldi, 44 liburu eta 60 artikulutan; orobat jandarma 75 agerraldi, 5 liburu eta 55 artikulutan, gendarme g.er. eta jendarma g.er.) 1 iz Frantziako eta beste zenbait herrialdetako poliziako kidea. ik hedexuri.

-Apezak eta jendarmeak errespeta itzan!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

140 bat polizia-gizon eta jendarme, gaitzeko xixtuan ibilki, etxe-miatze batzu eginez goizean goizik...  Herria   2004-10-07

Berehala Donapaleuko jendarmeengana jo zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.

Hasperenka, jendarmeen auto beltzean sartu zen, oldarrik gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Jendarmeen sarjentu baten idazkari izendatu ninduten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 111. orr.

Horrelaxe jokatu dute, esaterako, Dogubayazit inguratzen duen kanpamentu militarreko tanke ugarien ondotik igaro garenean, baita jendarmeen kontrola pasatu dugunean ere.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 58. orr.

Hamar jendarme hil omen zituen Greneta kaleko barrikadan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Gazte talde batek jendarme bat jipoitu du Hazparnen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Hemendik aitzina, jandarma bat etorriko zaizu egunero eta beharko diozu eman mezu bat neretzat, behar diren xehetasun guziekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 154. orr.

Jendarmeek ehundik gora bala-zorro jaso dituzte gertalekuan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.

Poliziaren ordez, beste batzuk zetozela gure ondoan, soldaduen moduan jantzita baina luma koloretsuagoekin txanoetan: jendarmeak ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 65. orr.

Janzkeraz jendarmea zirudien interbentore batek azaldu zion bere litera-konpartimenduaren kokapena.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

Hala pentsatu dute inkesta egileek izan diten jendarma, juje edo adituek.  Herria   2005-12-08

Nahi nuke jakin zenbat ikasle anarkista ohi, jendarme bilakatu diren.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.

Orain bazekiagu, jakina, frantses jendarmeek aukeratu gintuztela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 35. orr.

Jendarme emakumerik ez dugu ikusi aurrez aurre, jarrita zeuden afixetan bai.  Berria - Kultura   2004-07-11

2 irud

«Alderdien Legearen jendarme politikoa» izatea egotzi zion atzo Batasuneko Arnaldo Otegik Josu Jon Imaz EAJren lehendakariari.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ezti-ezti igarotzen gara polizia eta jendarme kabinetatik.  Berria - Kultura   2004-07-11

Polizia edo jendarme kontrol batean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 193. orr.

Hondartzaren pareko bidetik bi jendarme-auto ikusi genituen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 141. orr.

Zenbat jendarme ofizialen postu dauden agertzen da afixetan, zenbat ofizialordeenak eta gainerakoak.Gobernadoreak adierazi zuen asmo oneko gizona zela; prokuradoreak, berriz, zentzuzkoa zela; jendarme-koronelak esan zuen gizon jakintsua zela; [...]; poliziaburuaren emazteak, berriz, oso atsegina eta oso adeitsua zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Jendarme buruzagiak, barda, aipatu digu... autopsia... eta beraz...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.

ik jendarmeburu.

Bazterrak harritu ziren haatik jakin zelarik kaxketadun batzuk zutela sua eman, jendarme aintzindari bat buru.  Herria   2004-10-21

Ordubete geroago, lehenengo konboi hura abian zen itsasontzietarantz eta erbesterantz, eskumuturrak bilurrez lotuta, bi jendarme ilara alboetan, fusilak kargaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

jendarme pare batek gas-kriseiluekin argitu omen zuten denda barrena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

frantziako jendarmeek (3); jendarme bat jipoitu (3); jendarme hil (4); polizia eta jendarme (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus