Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hedexuri (ETCn 45 agerraldi; orobat hede xuri ETCn 6 agerraldi) iz jendarmea.
Itzuli ginelarik, hedexuriak ikusi genituen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.
Zibilezko hedexuri batek kezka agertu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.
Hedexurien buruzagiak manuak txanpatzen zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.
Egun ederrik jastatuko zinuen zuk ere hedexuri edo mugazain horietan sartu bazine. Herria 2002-08-08
Joan den astean Marokako gobernuak harat igorri ditu zonbait hede xuri ugarte hortaz jabetzeko bezala. Herria 2002-07-25