Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jendarmeburu (orobat jendarme-buru g.er.) iz jendarmeen burua.
Mazeres koronelak, Korsikako jendarmeburuak Le Parisien egunkariari aitortu zion berak hondartzetako jatetxeak erretzeko agindu zuzenak eman zituela. Berria - Mundua 2004-10-14
Henri Mazeres jendarmeburuaren aurkako espetxe zigorrak berretsi zituen Frantziako Auzitegi Gorenak. Berria - Mundua 2004-10-16
Hainbesteraino zabaldu zen kontua, eta halako istilu eta hotsekin, non bertako jendarme-buruak, "beldur baitzen agerpenei buruzko zurrumurru haiek, halako batean, jende xehe eta sobera sinisbera asaldatuko ote zuten", neskato hura zaintzea erabaki zuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 70. orr.