Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

janari 1 iz elikatzeko gaia, isurkaria ez dena (ik edari); bereziki, gizakiek hartzen dutena (ik bazka). ik jan2; jateko, jaki.

Janaria sabelarentzat da eta sabela janariarentzat.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,13

Izan ere, bizia janaria baino gehiago da, eta gorputza jantzia baino gehiago.  Elizen arteko biblia   Lk 12,23

Izan ere, janariak behar du dena indartu, berritu eta zutoindu, janariak du dena iraunarazten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Bere janari eta edari beretik emateko agindu zuen erregeak.  Elizen arteko biblia   Dn 1,5

Aulki bigunetan eseririk, janari eta edariz inguraturik, emakume ederren konpainian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Janaria xehe-xehe eginda ekartzen didate.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.

Janaria ekarri zieten asto, gamelu, mando eta idiz: irina, piku-opilak, mahaspasak, ardoa, olioa, behi eta ardi ugari.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,41

Ez zen mizkina janariarekin; nekez sortuko zuen iskanbilarik ezergatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 268. orr.

Arboletatik hartzen zituen fruituak zituen janari bakar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.

Eta gorputza hemen gelditzen da harren eta beste animalia basen janari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Hainbat kilo janari daramat gainean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 83. orr.

Sotoetan 3.600 tona janari zekarren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 82. orr.

Haizeek Saharatik itsasora eramaten duten hautsa Atlantikoko planktonaren janaria da.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Uzta txarreko urteetan soilik lan egiten dute nire fabriketan, janariaren truke.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 456. orr.

2 (aditz baten objektu gisa)

Armak eta janaria gotorleku hartan bildu zituzten.  Elizen arteko biblia   1 M 1,35

Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera.  Elizen arteko biblia   Jn 4,7-8

Emakumeak zuen janaria banatzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.

Janaria urritzen ari zaigu.  Elizen arteko biblia   1 M 6,57

Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,3

Etxera etorri, janaria eskatu eta jan zuen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,20

Ukatu egin zenieten janaria nekatuak zeuden nire gizonei.  Elizen arteko biblia   Epa 8,15

Norbaitek janaria zapuzten duenean, bere gosearekin uztea da onena. Janaria prestatzen ari zen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

Gas-sukaldetxoa, tea egiteko edo kontserba-poteetako janaria berotzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.

Ez ote dugu, bada, janaria eta edaria hartzeko eskubiderik?  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,4

Amak, berriz, janaria, gozokiak eta ardoa ekarri zizkion biderako.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Goizero eramaten zien janaria basoan ari ziren zerrategiko langileei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 201. orr.

Gülbaharrek, ezkutuka oso, janaria bidaltzen zien eta.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.

Basapiztien eta hegazti harraparien janari bihurtuko zaitut.  Elizen arteko biblia   Ez 29,5

Janaria erre egiten zitzaion eta gainezka egiten zion esneak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 185. orr.

Beti janaria ahalik eta astiroen txikituz ahoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Gaztetxoa zenean bezala irensten zuen janaria.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.

Janaria eztarriko zuloan trabatzen da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.

Gosearen aurka jokatzea ez da janaria eskaintzea behartsueri.  Herria   2004-07-22

3 (izenondoekin)

Janari nazkagarria eman zidatek gaur bazkaltzeko. Janari gozo eta oparoa eman dietela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 309. orr.

Ez nuen hartu janari goxorik, ez haragirik, ez ardorik.  Elizen arteko biblia   Dn 10,3

Orduan janari fin-finak erosten zituen, eta xanpaina.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 143. orr.

Janari minetara ohitu egin behar duzu...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.

Janari bikaineko oturuntzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 295. orr.

Janari sendoa, berriz, pertsona helduentzat da.  Elizen arteko biblia   Heb 5,14

Eta inoiz ahul edo nekatuta dagoelako janari mamitsuagoak behar baditu [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Janari bizkorgarriren bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 388. orr.

Nire gorputza ez dagoela janari suspergarrien premian.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 232. orr.

Beste haurrek jogurtak eta janari indargarriak jaten dituzte...  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.

Janari gordinak bakarrik jaten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

Nekez edo oso gutxitan onartzen zuen janari egosirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Hiri osoan janari merkearen usaina zegok, lurrin merkeena eta ohe zikinena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Janari aukeratu eta ongi gozatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Janari kutsatu haietara ez behartzeko eskatu zion jauregiko funtzionarioburuari.  Elizen arteko biblia   Dn 1,8

Txerrikia jaten dute eta janari kutsatuz eginiko salda-katilukadak hartzen.  Elizen arteko biblia   Is 65,4

Janari sakratuetatik jatea debekatu egin zien gobernariak.  Elizen arteko biblia   Esd 2,63

Janari urri eta landareki hutsezkoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.

Bilauen janari zakarra genuen, beraz, baba.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Bizkor gainditu zituen janari espiritualaren gose asegabeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

4 (izenlagunekin)

Nire eguneroko janari kopurua areago urritu zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 71. orr.

Handik aurrera, ohiko janaria eta ardoa alde batera utzi, eta barazkiak ematen zizkien beti.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 170. orr.

Aurrez prestaturiko janari gehienei (hesteki, gosaltzeko labore, opil, esneki, otorduz kanpora hartzekoak, etc.) era askotako bitaminak gaineratuko zaizkie etorkizunean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.

Egunero janari bereziren bat ematen hasi zitzaion, ez aparteko janaririk, bera ere pobrea baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Animalientzako janari (pentsuak, irinak) edo soro eta baratzeak simaurtzeko ongarri bihurtuko du industriak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 25. orr.

Zakurrentzako janari berezi hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 356. orr.

Janari espiritualaz nahiko indarturik zeudenez, ez ziren arduratu gorputzeko janariaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 970. orr.

Arimako janari espiritualez gorputza indartu nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1085. orr.

Denek jan zuten espirituzko janari bera.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,3

Nire gorputza benetako janari baita, eta nire odola benetako edari.  Elizen arteko biblia   Jn 6,55

Zeruko janariaren premia gorrian zirenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1197. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Janari-orgarekin ibiltzen zen andre potoloa konpartimentuko atera iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Hoa atez ate janari-hondarrak eskatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 288. orr.

Eguneroko janari-banaketan.  Elizen arteko biblia   Eg 6,1

Janari banatzea erdi lasterka, presaka egiten zuten.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 76. orr.

Honek janari-zorroan sartu zuen.  Elizen arteko biblia   Jdt 13,10

Janari bilketa bat antolatua da Hazparnen azaroaren 28 eta 29an.  Herria   2003-11-27

Populazioak janari hornidurak baino azkarrago hazteko joera duela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

Indiako janari-horniduraren gehikuntza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 192. orr.

Guk iragarri dugun bezalako janari-krisia gertatuz gero.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Janari-saltoki batzuk zabalik zeuden oraindik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Garrantzitsua da halaber janari-anoa denboran ondo banatzea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 140. orr.

Janari-parteak murriztu beharra zegoen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Erran gabe zihoan Delbardek bere janari zatia erdietsi zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.

Dagoeneko dauzkagun ehun janari poteez gainera, beste 135 kilo egoskari erosi ditugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Janari-poltsa hartu eta sukaldera abiatzen da korrika.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 107. orr.

Hamat lurraldean ere hiriak eraiki zituen, janari-biltegi izateko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 8,4

Lo faltan eta janari-gabezian.  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,5

Janari ezak gosea eta inbidia dakartza.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 87. orr.

Janari-arazo batengatik, ez hondatu Jainkoaren egintza.  Elizen arteko biblia   Erm 14,20

Bigarren zerbitzua amaitutakoan, hirugarren janari-txanda ekarri zuten, hura ere beroa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.

Identifikazio txartel berriak banatu behar ditu biztanleen artean janari errazionamendurako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 190. orr.

Uhal garraiatzaile batenaren jiteko prozesua da, funtsean, heste meharrean egiten den janari-digestioa. urrezko erloju bat, Hanukkah-ko argimutil bat, janari-bizigarrien kutxatila bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Airea janari-usain koipetsuz blai zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sugarrek ez zuten erretzen beraien artetik igarotzen ziren abere ahulen haragirik, ez eta nolabaiteko jainko-janari hura urtzen ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,21

Nik supermerkatuko txakur-janari nazkagarria jan behar izaten nuen sukalde txokoko ontzi zikinean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 15. orr.

7 janari denda (orobat janaridenda g.er.)

Aurki, farmaziaren atal handi bat janari-dendako apalategietan egongo da salgai.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 74. orr.

Janari-denda batean aritu nintzen lehendabizi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 300. orr.

Ordu hartan, ez zegoen zabalik Habibiren janari-denda baino.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Ihes egin ezin izan zutenek janari-dendan zegoen guztia lapurtu zuten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Agian on egingo dizu -esan zuen janari-dendako andreak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 16. orr.

Kale-kantoiko janari-dendako ugazabandreak.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Gure beste aiton-amonen janari-dendako furgonetaren maletalekuan ezkutatuta erbestera ihes egiteko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Janaridendetatik eta alkoholik gabeko edariak saltzeko postuetatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.

8 janari-edari pl janari eta edariak. ik jan2 4.

Jantziak eman zizkieten larrugorritan zeudenei, bai eta oinetakoak eta janari-edariak ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,15

Han zeuden janari-edariak jan eta edan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 116. orr.

Ateratzera gindoazela, hiru erromes, hiru gizon, ostatuan sartzen dira batek tiratzen du karrosaño bat, puska eta janari-edariz betea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus