Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bazka 1 iz jatekoa, eskuarki animaliena. ik hazkurri.

Haranaren ekialdean zegoen Gedorko ateetaraino heldu ziren, beren artaldeentzako bazka bila.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,39

Abereentzat belarra ernearazten du, lanerako animalientzat bazka.  Elizen arteko biblia   Sal 104,14

Hoberik ezean, zaldiak bazka urri horrekin etsi behar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 346. orr.

Mutiko baten gorpua aurkitu zuela Il Carso-ko leize batean tortura-arrasto garbiekin, hildakoak ez zituela hogei urte izango, arranoen bazka izaten hasita zegoela gorpua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Hilak eta zaurituak, Jurramendiko mazeletan gelditu ziren, beleen eta putreen bazka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

Harkaitz bati loturiko gizonarena, zeinaren bular aldean arranoek bazka eta bazka egiten baitzuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Abereei ematen zaien bazka nagusia alpapa da.  Berria - Harian   2005-07-23

Bazka berde hausnartu berriaren usaina darie.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 63. orr.

Euriteen sasoia iritsi zenean, bere eguneroko bazka osatzen zuten bihi, ale eta ezkurren bila zebilela, orein ttiki bat ikusi zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 39. orr.

Aberatsaren mahaitik eroritako ogi apurrak dira horiek: aberatsak erdeinatzen ditu; baina pobreak lehiaz biltzen ditu eta hura du bazka.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 369. orr.

2 (bazka-larrea)

Karreraren iritziz, Gipuzkoak badu nahikoa lur bazka lantzeko, eta belarra bertan ekoiztea ikusten du prezioaren espekulazioa saihesteko neurri onena.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

Bazkak bistaz ikus ahala urrun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Aspaldidanik elgarrekin zituzten bazkak zirela eta, gatazkak sortzen ziren etxeko premu eta han ibiltzen ziren artzainen artean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 67. orr.

Janari kalitatezkoak eta sanoak hornitu beharrez gizarte osoari, lekuko bazkak eta mendiak baliatuz eta bazterrak garbiki atxikiz.  Herria   2001-01-25

Larrungo mazelako bazkak paregabeak direla pottoken edertzeko.  Herria   2002-08-15

3 (hitz elkartutetan lehen osagai gisa)

Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan, nik oso maite nuena, eta Revier-erako lodi-lodi ateratzen zuten, horrek ere asko poztu ninduen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.

Bizikletaren parrilan, berriz, pakete borobil susmagarri bat bazkabelar pilo batean bildua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 98. orr.

Halaxe jokatzen du naturak: iratzearen jas ederra oihanlurreko usteltzatik ateratzen du, eta bazka-belartza simaurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Larreetan belar falta izateak handitu egin du aziendari ematen zaion bazka eskaera.  Berria - Harian   2005-07-23

Zaldiaren bazka-hotsa besterik ez nuen aditu gau osoan barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Xakurrak pozoinatuak, ura moztua, bazka eremuak zalantzan jarriak.  Herria   2005-11-17

Zuri-horixka zaldi jatorra duk, bere zeregina betetzen dik, eta gustura emango niokek bazka-neurri bikoitza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Mintzatu zen Jean-Louis Caset sindikatuburua, sindikatuaren betebeharrez eta azpimarratu sindikatuaren diru sartze bakarrak direla artzainek ordaindu bazkasariak eta oihanen salmentak.  Herria   2002-12-12

4 (hitz elkartutetan bigarren osagai gisa)

Abere gainetik jaitsi ziren Don Kijote eta Santxo, eta, astoa eta Rozinante beren gisa hango belar-bazka ugaritan utzita, beren bide zorroari ekin zioten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.

Halako batean Maryk alea eta zerri bazka saltzen zuen gizon bat ezagutu zuen eta, hisiz, harekin ezkondu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 152. orr.

Gizonak Eleanorri etxean zeukan zakur-bazka eman zion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 132. orr.

Eguzkipean izerditan blai, euli-bazka bihurturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Berandaren maldan bizpahiru abere-bazka poltsatto zeuden eta bizkar-zakuan sakatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

6 irud/hed

Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan: berdin behartsuak aberatsen bazka.  Elizen arteko biblia   Si 13,19

Bada hor bi gogoeten bazka!  Herria   2005-10-20

Masa-hedabideetatik helarazten zaion bazka erraz asko irentsiko baitu, inolako eragozpenik gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 115. orr.

Baliteke hor bi gogoeten bazka, bai estatujabe diren frantsesentzat edo espainolentzat, bai eta ere estatugabe garen euskaldunentzat edo kurduentzat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 35. orr.

Mussolinik, ez baitu artean agintea lortu, bazka ezin hobea du poetaren jardun populista.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Prentsak izan zuen bazka franko egun haietan: Orson bataiatu zuten zimino berria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Arerioari bazka gehiago ematen ez ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

Errugbizaleek bazuten nahiko bazka telebixtan.  Herria   2004-02-19

Ostertza besarkatzen zuten gari-sail eskerga haiek benetan ote ziren ahanzturaren bazka?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 32. orr.

Bakartasunak bazka oparoa eman zion zekentasunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Egia eta gezur beteak dira, bertsolaritzaren bazka oparoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.

Melankoliak, iraungo badu, galdu den zerbaiti buruzko bazka etengabea behar duela.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Bazka nahi zuen orduko jakin-minak, bazka orduko ikasi beharrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 295. orr.

7 (hitz elkartutetan)

Egun batez, ordea, denen irri-bazka izateaz nazkaturik, mututasun erabatekoan kiribildu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

-Infernuko zizare-bazka!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

8 bazkan adlag bazka jaten.

Larrean abere batzuk bazkan, eta honantzago hegazti ilun batzuk, euri ondoko lur hezean aztarrika.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

Hantxe zebilen azienda bazkan gozo-gozo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Artile nabarreko arkume sailak zebiltzan bazkan batetik bestera, eta txerri eta txerrikume zuri-beltzak ageri ziren talde jorietan bildurik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Urbiaingo lurretan sartzear ginela, bele eta sai haiek ikusi ahal izan baikenituen zalgurdia zeraman gurdizainak eta biok, arkume baten bazkan ari zirela han bide ertzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 412. orr.

Zaldi bat ilargi-argitan grauska bazkan ari, eta esparru berean orkatz bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Ada arriskuan, eta hi heure zorneen bazkan!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.

Gorroto du Leire; eguna Mikelekin pasatzen du, abokatuarekin, baina Gorkari so harrapatu izan du, begi-bazkan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 70. orr.

Koldarkeria gainditu ezinaren harra kontzientziaren bazkan ari zitzaiola.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazka bila (4); bazka gehiago (3); bazka izan (11); bi gogoeten bazka (4); eguneroko bazka (3); eulien bazka (8); gogoeten bazka (4)

bazkan ari (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus