Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

edari (ETCn 33.272 agerraldi) 1 iz edateko zernahi isurkari, eskuarki uraz bestelakoa.

Rosek berehala zerbitzatu zituen hiru edariak, Logreren begirada zorrotzaren pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Tabernariak, Lebigre jaunak, edariak ateratzen zizkien bezeroei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Bixkotxa eta edariak ateratzean.  Herria   2004-12-02

Edariekin zetorren Eloy.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 103. orr.

Bere janari eta edari beretik emateko agindu zuen erregeak.  Elizen arteko biblia   Dn 1,5

-Edaria denontzat!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 192. orr.

Trago luzea eman nion edariari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

-Uda luzea izan dezagun! -haren topa-hitzak, edariak eskuan izanda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Nire edarian klenbuterola bota dute.  Berria - Kirola   2006-02-15

Goiz erretiratu ziren senar-emazteak: Nikolas, edariak bigundurik, Arianna, edariak gogorturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.

Alferrik edaria uzteko desintoxikazio toki horietan sartzea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.

Edariaren beroak adoreturik, kalera irten eta portu aldera abiatu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Edariaren garratzak eztarria erre zidan, eztul egin nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Edariak makur handiak egiten ditu bazterretan, Euskal Herri huntan ere bai, ongi dakigun bezala.  Herria   2004-02-19

Edariak denbora eta ahalegina eskatzen du, gauzak behar bezala egin behar badituzu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 38. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aurpegi atsegina, ahots-doinu adeitsua, edari bizi ororen etsai porrokatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

Zoazte eta jan haragi guria, edan edari bikainak.  Elizen arteko biblia   Ne 8,10

Esnea hartzituz lortzen den edari garratza eta gasduna da kefirra.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Gin-tonika edaten zuen -azkar edan ere- eta nik orobat egin nuen, nire pozoi gogokoena edari burbuilatsu horrekin gezatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Edari alkoholdunen saileko agente bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.

Edari gasdun baten ontzia zabaltzerakoan sortzen den borbor jostaria bezain apartsu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Edari azukredunen publizitateak marka guztiak hautsi dituelako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.

Ez zitzaien burutik ere pasatzen kaferik eskatzerik, orain edari isotonikoak edaten zituzten.  Berria - Kultura   2004-08-22

Ez edan ez ardorik ez edari hordigarririk, eta ez jan kutsaturiko ezer.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 31. orr.

Ez dut ardorik edan, ez eta inolako edari mozkorgarririk ere.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,15

Edari minen sunda artetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Ez ote dut, bada, edan behar Aitak leporatu didan edari samina?  Elizen arteko biblia   Jn 18,11

Denek edan espirituzko edari bera.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,4

Zapiaren azpian, edari gogorragoak, edari bizkorragoak, edari espirituak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Kvas: garagarrez eginiko edari alkoholdun freskagarria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.

O'Halloranek maltazko edari beroak atera zituen denentzat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 136. orr.

Laranjazko edaritik zurrutada bat hartu zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 37. orr.

Faltsuturiko edariek alkohol metiliko kopuru handia zuten.  Berria - Gaiak   2004-12-30

3 (hitz elkartuetako lehen osagai gisa)

Edari-altzari batetik hamabi urteko whisky botila eta bi edalontzi atera zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Hirian zuen edari-etxearen negozioak porrot egin zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.

Gabriel Irisarrik ikusiak zituen edari-saltzaileak, ron barne-pizgarri saltzaileak batez ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Edari-banatzaileak ere bertara etortzen zitzaizkidan eta eskura ordaintzen nien beti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Zeinen lirain eta ongi jantziak zeuden haren mahai-zerbitzariak eta edari-emaileak.      - 1. orr.

Edari-topa egiteko garaian, honela esan zion erregeak Esterri: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 137. orr.

Zer edari klase ote genuen pomada delako hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.

Eliztar hertsiak zirenez gero, ordea, ez zuten edari-tantarik dastatu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Haietan hustu nituen hildakoentzako edari-opariak: esnea eta eztia lehenik, ardo gozoa gero, eta, azkenik, ura.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Kristala puskatu egin zen eta edari hondarrak lur zola likits zikinean zabaldu ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 278. orr.

4 (hitz elkartuetako lehen osagai gisa)

Alkohol-edariei buruzko arauak.  Elizen arteko biblia   Lb 10,8 tit

Edan baituzu Jaunak emaniko zigor-edari samina, hondoraino edan duzu zorabiozko kopa.  Elizen arteko biblia   Is 51,17

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Harrapakinetarik hartu eta jantziak eman zizkieten larrugorritan zeudenei, bai eta oinetakoak eta janari-edariak ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,15

Bazuten jan-edaririk aski eta pozik bizi ziren.  Elizen arteko biblia   1 Erg 4,20

6 jan-edari pl janari eta edariak. ik janari 7.

Bazuten jan-edaririk aski eta pozik bizi ziren.  Elizen arteko biblia   1 Erg 4,20

Berrogeita hamar kilometro egiten ditu egunero, jan edari guziak berekin dituela eta arratsetan oihalpean lo eginez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 120. orr.

Erregearen jan-edariekin ez kutsatzeko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 170. orr.

Bideko jan-edariak emateko ere agindu zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.

Jan-edari finak hartzen ikusten dituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

7 janari-edari pl janari eta edariak. ik jan2 4.

Jantziak eman zizkieten larrugorritan zeudenei, bai eta oinetakoak eta janari-edariak ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 28,15

Han zeuden janari-edariak jan eta edan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 116. orr.

Ateratzera gindoazela, hiru erromes, hiru gizon, ostatuan sartzen dira batek tiratzen du karrosaño bat, puska eta janari-edariz betea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardorik ez edari (3); baina edari (3); batean edari (3); behar dudan edari (3); benetako edari (3); beste edari (10); da edari (4); den edari (3); dira edari (3); du edari (3); dudan edari (3); dudan edari saminetik (3)

edari alkoholdun (3); edari alkoholdunak (5); edari alkoholdunen (4); edari bat (17); edari bero (4); edari beroak (3); edari bila (3); edari edo (3); edari eta (29); edari eta janari (4); edari eta janariak (3); edari hordigarririk (3); edari hori (5); edari hura (6); edari mozkorgarririk (4); edari samin (5); edari samin hau (5); edari samina (3); edari saminetik (4); edo edari (6); eginiko edari (3); eta beste edari (4); eta edari (54); ez edari (5); ez edari hordigarririk (3); ezazu niregandik edari (4); jan edari (4); janari edari (4); janari eta edari (18); niregandik edari (4); niregandik edari samin (4); odola benetako edari (3); talo eta edari (5); zituen edari (3); zuen edari (5)

aintzineko edariak (3); alkoholdun edariak (5); alkoholik gabeko edariak (3); baita edariak (3); bere edaria (5); duen edaria (3); edaria atera (5); edaria atera zuen (4); edaria bukatu (5); edaria eskatu (7); edaria eskatu eta (3); edaria eta (5); edaria hartu (5); edaria hartu eta (3); edaria zerbitzatu (3); edariak ateratzen (4); edariak ekarri (4); edariak emateko (3); edariak ere (8); edariak eskatu (3); edariak eta (13); edariak ez (4); edariak saltzen (3); edariak zerbitzatzen (3); edariaren eta (4); eta edaria (25); eta edariak (33); eta edariaren (9); eta edariari (4); eta edarien (4); eta edariz (7); gabeko edariak (3); jan aintzineko edariak (3); jan edariak (10); jan edariak ere (3); janari edariak (4); janari edarien (3); janari eta edariak (3); janaria eta edaria (10); janariak eta edariak (3); janariz eta edariz (4); taloak eta edariak (3); zerbitzariak edariak (3); zion edariari (4); zuen edaria (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus