Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaiotze 1 jaiotza.

Bizia jaiotze bat, garatze bat eta amaitze bat izaten da askotan: egunsentia jaiotzearekin lotu dut, egunseti horretan gizakia jaio egiten da.  Berria - Kultura   2004-12-16

Oscar Wilderen jaiotzearen 150. urtemugaren harira.  Berria - Kultura   2004-10-17

Bere jaiotzeko mendemugan 1886-1986.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

Gauzak zuengan jaiotze honek ahalmen guztiak, barrukoak eta kanpokoak, kutsatzen ditu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 112. orr.

Jainkoaren handitasuna eta jaiotze amultsua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.

Ostiralean jaiotakoak ere lanak omen ditu: Ostiraleko jaiotzea, suerte txarrekoa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.

Eta iraungitzearen mundu osoan, jaiotzearen kausak eta suntsitzearenak berberak dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.

Hainbertze inarrosi, non doi-doietarik ez bainuen jaiotzea hileta bilakatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 79. orr.

Jaiotzeak eman zizkidan eskubide guztiak ostu zizkidaten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.

Haurrak [Indian] jaiotzetik ohitzen dira sugeekin bizitzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

Jaiotzetik heriotzaraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hormonek festan jarraitzen zuten, baina jaiotze-festaren ordez hileta-festa behar zuen izan.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 28. orr.

Bere jaiotze izenari aberriarena erantsi zion. Inork ez zekien Benicio zenbat urterekin hil zen, hark ere ez zuelako jaiotze agiririk.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.

Euren jaiotze-unea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 233. orr.

Jaiotze data eta tokia: 1891ko urtarrilaren 7an, Rosenheim-en (Bavaria).  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

Hemen dago jaiotze-lekua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.

ik jaioleku.

Argazkia, izena, jaiotze-lekua; hitz batek estaltzen zuen orri guztia gorriz.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 70. orr.

Hara iritsiko da Peter Pan, bere jaiotze egunean etxetik ihes egin zuen mutikoa gurasoek heldua izango zenerako planak egiten zituztela entzun ondoren. ik jaiotegun.  Berria - Kultura   2004-12-26

Joan Frantzisko Petriarenaren, Xenpelarren, jaiotze urtea. ik jaioturte.  Berria - Kultura   2004-11-05

Bere jaioteguna eta jaiotze ordua.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 192. orr.

Hori da Kanten irudizko 'jaiotze lurra', gizakia bera.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 47. orr.

Erregina Katalinaren senarrak gure aitatxiri egin jaiotze-opari berak egin zizkidan niri erregina Joanarenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 97. orr.

Jaiotze tasa txikiagoa eta independentzia ekonomikoa handiagoa den herrialdeetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.

Gerra garaietan-eta, jaiotze kopurua ikaragarri ugaritzen da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 134. orr.

3 jaiotzetiko ik jaiotza 7.

Jaiotzetiko gorren kasuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.

Jaiotzetiko hiztun batentzat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 30. orr.

Ez diote adimenari jaiotzetiko egokitasunik ere onartu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 231. orr.

Haren emaitza, izan, ongia bere izaeraren eskuzabaltasunagatik eta jaiotzetiko ontasunagatik egiten duen gizon ongile eta errukiorraren antzekoa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.

Berezko edo jaiotzetiko beharrak -naturari edo organismoari dagozkionak- eta hartutako beharrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.

Kasino-ekonomiaren sortzetiko eritasuna ez ezik, homo economicusaren jaiotzetiko eritasuna da espekulazioarena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.

Blasek ezin baitzuen sinetsi serbiar guztien jaiotzetiko gaiztakerian.  Berria - Kultura   2004-12-29

Kutsadurarekin lotzen diren tumoreak (sarkoma, linfoma, jaiotzetiko anomaliak) %30 gehiago ziren Tarragonan Gipuzkoan baino.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

4 jaiotzez jaiotzaz.

Xabier, izan ere, mutu zen jaiotzez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 87. orr.

Kontu erdi-inkontzientea da, nik uste, jaiotzez programatua dago haien burmuinetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

Kirol guztietan trebea zela, jaiotzez herrena izanda ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.

Prusiar jasanezin bat, nazia jaiotzez, alemaniar guztiak bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.

5 jaiotzezko izlag jaiotzazkoa.

Kimikari lanbideak [...] inolaz ere ezinbesteko eta jaiotzezko ez diren zenbait higuin gainditzen irakasten digu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Ahalmenak, trebetasunak, garapen edo inboluzio mailak, inguruneari erantzuteko erak, izaera-motak, eskuratutakoak, jaiotzezkoak edo herentziazkoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jaiotze agiria (5); jaiotze agirian (3); jaiotze data (12); jaiotze lekua (3); jaiotze tasa (8); jaiotze tasak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus