Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jabetasun (51 agerraldi, 20 liburu eta 14 artikulutan) 1 iz jabetza, jabe izatea. ik jabego.

Zirraraturik geratu zen neskato hark zeukan bere buruaren jabetasunarekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 228. orr.

Batzuek etxetik dakarte euskara, beste batzuek EGAk eman die hizkuntzaren jabetasuna.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 89. orr.

Gozatzeko eskubideaz ari naiz eta ez jabetasunaz. Jabetasunak gozamena ukatzen du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Jabetasuna eraikin baten edo abere baten gainean gauza daiteke bakarrik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 242. orr.

Bere jabetasunean eta bere nagusitasunean balu bezala bere betetasuna eta bere biribiltasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.

Zaindu nahi dugu jabetasuna eta zentzuz eraman jabe/etxetiarren arteko harremanak.  Herria   2001-01-25

· Inchausperen jaun eta jabetasunarekin eskuin egon den kantonamendu huni, ezkerreko eta abertzale aterabide berri batzuen proposatzeko xedearekin agertzen gira hauteskunde hauetarat.  Herria   2004-03-11

2 (gauza fisiko batena)

Ez baitzuten sinesten balizko olaren balizko irabaziak lurraren jabetasunetik jaso izan zituztenak baino handiagoak izan zitezkeenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Jean Etxauzko bizkondeak zuen orduan eliza honen jabetasuna.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.

Bazirudien, beraz, bizitzak Leireri lur txiki baten jabetasuna eman ziola.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 235. orr.

Palestinarrek ez dute etsitzen, beren lurraren jabetasuna hainbertze trabatua balinbadute ere.  Herria   2004-09-09

Badakigu Europaren kontra direla aspaldian ; lehenbiziko biek beti kontra bozkatu dute ez baitute nahi Frantziak gal dezan bere jabetasunaren miko bat ere.  Herria   2005-05-19

3 (izenondoekin)

Jabetasun intelektualaren legea lege bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Gasnaren jabetasun psikologikoak bazuen oinarri sozio-kultural indartsua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

Yvesen jabetasun pribatua errespetatzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.

Sony-ri kasik urririk emana izan zitzaion eremuaren erdia [...] Alemaniako Ruwel enpresak eskutan dauka orain jabetasun osoz.  Herria   2003-07-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidean iturri bat aurkitzen dudanean, ez dut inolako jabetasun eskubiderik iturri horren gainean, baina bai hartaz gozatzeko eskubide ukaezina.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Sekula ezin da jabetasun ekintza bat izaki libre baten gainean gauzatu; esklaboak edukitzea bezain injustua da emakume bat norberarentzat bakarrik edukitzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 242. orr.

Possessive sentiments deitu diote, jabetasun sentimenduak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 210. orr.

Hark bere izate guztia uzten du, baina honek, ostera, bere burua eta jabetasunen zati bat darama.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.

Erabateko jabetasun-ezak eta pobretasunak poza eta bakea eskuak betean ematen dutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantziako Iraultza handiaren aintzineko egoeraz, orduko jendeen eskubideez, lur jabetasunaz, familien segidatzeaz eta denbora heietako erakundeez.  Herria   2005-01-13

6 buru-jabetasun ik burujabetasun.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus