Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Armada, Itsas Armada eta Aire Armadak osatzen dituzten Indar Armatuen zeregina da Espainiaren burujabetasuna eta independentzia babestea, eta eskualde batasuna eta Konstituzioaren legedia defendatzea. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 106. orr.
Urte berean Egiptok bere burujabetasuna eskuratu zuen Britainia Handitik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.
Une horretan, hala ere, Hiri-estatu horrek bi ezaugarri zehatz zituen: burujabetasuna eta independentzia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.
Israelek galdu egingo ditu babeslekuak; Damaskok ere bai burujabetasuna. Elizen arteko biblia Is 17,3
Karlismoan baziren XX. mendeko abertzaletasunaren aitzindariak, burujabetasunaz gainerakoa deus gutxi axola zitzaienak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.
TAVEX ALGODONERA (%2,69) eta Atrivm enpresek, burujabetasun mantenduz holding bat sortzeko asmoa dute. Berria - Ekonomia 2004-03-09
Egia da halaber gizarte masak berak ere ezin duela bere burujabetasuna erabili hitz bakar baten gainean ere; hizkuntza dagoen dagoenean dago loturik gizarte masari. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 101. orr.
Gero eta gehiago gureganatzen ari garen burujabetasun ekonomikoak, etorkizunean geneak indartsuago agerraraztea ekarriko omen du. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.
PAEk palestinarren independentzia eta burujabetasun asmoak islatzen ditu. Berria - Mundua 2004-11-18
Burujabetasun prozedura ez armatuaren estrategia globala. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
1897an, ez zegoela gizon edo emakume bizirik, ezta iraultza nazionalista edo sozialistaren profetarik odoltsuenen artean ere, nazio-burujabetasunaren eskaerak ondorengo hogeita bost urteetan Habsburgo, Hohenzollern eta Romanov inperioak eta Britainia Handiko Erresuma Batua eta Irlanda apurtuko zituela amesten zuenik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.
bere burujabetasuna (4); burujabetasuna eta (4); burujabetasuna eta independentzia (3)