Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jabego (253 agerraldi, 62 liburu eta 54 artikulutan) 1 iz jabetza, jabe izatea. ik jabetasun.

Zer urratsa geure buruaren jabegorat!  Herria   2005-02-24

Sevillako taberna hartan dantzan ari zen emakumeari begiratu, eta, nire begien jabegoa galdurik, urduri jarri nintzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 266. orr.

Nola bete, berez isiltasunaren eta negarraren jabegoa den eremua?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 111. orr.

· Jabegoari doakiola boterea, eta indarrari, berriz, ahalmena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 122. orr.

Bai handia dela mundua, Jainkoaren etxea! bai zabala eta mugagabea haren jabegoa!  Elizen arteko biblia   Ba 3,24

Kargudunen kasuan nagusitasuna; haurren kasuan burasoen larderia; jaunaren kasuan esklaboaren gaineko jabegoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 123. orr.

2 (ekonomian)

Aitari seme-alaben ondasunen jabegoa kenduz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Gas naturalaren jabegoa..  Berria - Mundua   2004-05-28

Koloniaren jabegoa adierazten zuen frantses bandera bat zegoen bertako balkoi luzearen erdian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Aduana-hesi berriez babesturik egongo ziren merkatuen jabegoa gordetzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Jakoben ondorengoek berriro eskuratuko dute beren lurraren jabegoa.  Elizen arteko biblia   Ab 1,17

Bi etxe hoien jabegoa da jokoan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 104. orr.

Izuak hartuta, milioika errefuxiatuk ihes egin zuen, etxeak eta jabegoak utzita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Jabeak militarki ahulegiak zirelako beren jabegoa babesteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.

Bizia inori ez zaio jabegoan ematen, denei erabilgoan baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 219. orr.

Bere jabegoko lurraldean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 213. orr.

3 norbait jabe den gauza, bereziki lur zatia.

Stanleyk azaltzen digu ehun akre dituela bere jabegoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Lapurdiko bere jabegoetara lekutu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

Zuberoan ere jabego zabalak zituen, Ozazen eta Atharratzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Aitatxirendako, erregeren jabegoko lur puska bat, betiko atsedena har zezan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Hor ibiltzen da bere jabegoetan zehar traktore gainean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.

Haize-ponpa eta urtegia ikustera doaz jabegoaren mugaraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 83. orr.

Bere eskarmentu gutxiagatik ez zuen bere jabegoa ondo administratzen asmatu.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.

Bazen lapurra zigortu beharrean lapurtua zigortzen zuen herri bat, horrela bere jabegoa hobeto zaintzen ikas zezan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 235. orr.

Emakumeak norberaren jabegotzat hartzen duten gizonezkoen jokabidea dago bestetan gertatzen diren bortxaketen atzean.  Berria - Harian   2005-08-11

4 (izenondoekin)

Ekoizpen baliabideen jabego pribatua, merkatu askatasuna eta enpresa askatasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 60. orr.

Jabego pribatua ezabatuz gero askatasuna eta berdintasuna ziurtaturik zeudela betiko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 217. orr.

Sistema sozialista edo plangintzapekoa, ekonomiaren ekoizpen eta banaketa bideen jabego kolektiboan oinarritzen dena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Iritzi sediziozkoa da herritar partikularrek jabego edo nagusitasun absolutua dutela beren gauzen gainean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 139. orr.

Nazio Produktu Gordina, berriz, jabego nazionaleko produkzio faktoreek denboraldi jakin batean ekoitziriko ondasun eta zerbitzuen merkatu balioa [da].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Patenteak, jabego intelektualaren eskubideak.  Berria - Mundua   2006-01-31

Zuek izango zaituztet herri guztien artean neure jabego berezia.  Elizen arteko biblia   Ir 19,5

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Israelen, antzina, jabegoa erosi edota jabego-eskubidea eskuz aldatzen zenean, honela egin ohi zen: [...].  Elizen arteko biblia   Rt 4,7

Eta hala aipatuko ditu biztanlerik ia gabeko islon jabego problema ugariak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Erabateko ukapena jabego-izpirituari gauza guztietan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

Gure atxikitasunean badelako halako gurekoikeria eta jabego-irrika bat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Familia jabego-modu bat da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 97. orr.

Jabego mota horrek baztertu egiten duela gauza horien gainean beste gizon guztiek izan zezaketen eskubidea, herritarrak nahiz Estatua izan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 150. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beren lur jabegoak defendatzeko.  Berria - Mundua   2004-05-30

Lur jabegoaren aldaketa egitekoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Italiaren hegoaldeko muturrean zeukan landa-jabegoa monasterio bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jabego berezi (4); jabego berezia (3); jabego intelektuala (5); jabego intelektualaren (6); jabego pribatua (8); jabego pribatuaren (3)

gasaren jabegoa (8)

gasaren jabegoaren (3); hiri jabegoaren (3)

jabegotzat hartzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus