Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jabe (orobat jaube g.er.) 1 iz aipatzen dena berea duen pertsona edo erakundea.

Eta jabeak etortzen badira? egin zuen berak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.

Jabeek hanka egin dute, hilabeteetako zorra utzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Ea etekin handiak ematen zituen, ea jabea oso zitala zen. Ahaleginak egiten nituen jabea nolakoa zen irudikatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Lehengo jabe baten ex librisa kentzen den bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 98. orr.

Sania Afifi zen, kalezuloko bigarren eraikineko jabea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Saltokiko jabea ohartu zenerako, bekoz beko zituen biak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 547. orr.

Harryk bazkaldu ohi zuen jatetxeko jabea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

Etxeko jabea zen gizon zaharrari.  Elizen arteko biblia   Epa 19,22

Etxearen jabea, kanpoko lanetan larrua belztu adinetako baserritarra, aulkitik zutitu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Gainera bentaren jabeak asto ttipi bat utzi zien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Lur-sailen jabeak atzerritarren kolonoak besterik ez dira izango han.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Bien arteko burruka gaizto batek erabakiko lurraldearen jabe eta nagusi zein gelditu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 34. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ardiaren jabeak bizkarrak harrotu zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 125. orr.

Baina batelaren jabea bertan da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Isolda gertatu zen ilearen jabea.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 17. orr.

Kexatzerakoan, gehiago estutu du uzkia, baina ipurdia jipoitzen dion zakilaren jabea ez dago prest irabazitako lurrik galtzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.

Gertatzen da zure makilan dagoen isats-lumaren jabea zen fenixak beste luma bat ere izan zuela... beste bat bakarrik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 81. orr.

Bozaren jabea urrundu eta, istant bat geroago, zorrota baten murmur bizigarria aditu nuen ez oso aparte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Zapataren jabeak ostikoak eman zizkidan ni handik kanpora bidaltzeko.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 165. orr.

Jabeak aberea berreskuratu nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du.  Elizen arteko biblia   Lb 27,13

San Pedro, zeruetako giltzaren jaubea; zeurea txalupea, neurea sarea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 259. orr.

Bestela, animalia konfiskatuko zaie jabeei.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

Jaberik gabe zakurrak izugarri sufritzen du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 123. orr.

ik jabegabe.

Errukiz etxean jasotzen diren jaberik gabeko aberetxo horietako bat bezala.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 52. orr.

Hiria jabez egiazki aldatua zela segurtatu zuen lehenik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

2 (izenondo eta izengalunekin)

Jabe nagusia Madrilen bizi duk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 99. orr.

Marcus etxalde jabe aberats baten semea zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 142. orr.

Jakin dut herriko jabe aberatsena haizela, lur eta abere gehienik duena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 162. orr.

Itxuren arabera jabe ahaltsua baina azken finean laboraria.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.

Ez jabe ezagunik ez lokarririk ez duen batel zaharra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.

Jabe berria dik [hire ezpatak], hire pistolak bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 194. orr.

Jabe pribatuek eskutan zituzten arma eta munizioak deklara zitzaten agintzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.

Jabe ohiei lurra kendu dietela gero berek lau sosetan erosteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.

Gu gara gure baitan daramagunaren jabe bakarrak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 146. orr.

Gugandik sorturiko ororen jabe oso eta bakarrak garelako. Jabe berantetsiei ordaindu ondoan, kantari atera ginen "Playa Girón-dik".  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 147. orr.

Hura bezalako etxalde baten jabe baketsua izango zela bera ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 398. orr.

Horiek horrela, urte batean edo askotan, ondasun saldua jabe zehatzik gabe zegoen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 26. orr.

Lur-saila jatorrizko jabearen eskuetara itzuliko da, hau da, erosia izan zitzaionagana.  Elizen arteko biblia   Lb 27,24

3 (-en atzizkiaren eskuinean eta aditz baten ezkerrean)

Sen berezi baten jabe sentitzen nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Pontoko erregeak Ponto Euxinoko kolonia greziarren jabe bihurtu zirenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

Milaka errubloren jabe jaio eta milaka errublorekin hazten denak ezin du gehiagorik irabazi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 467. orr.

Gizona da ia beti ixiltzen azkena eta, beraz, arrazoiaren jabe gelditzen dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Ez ote zioten egingo gauza lotsagarri edo barregarriren bat, libre eta beren mugimenduen jabe uzten bazituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.

· (-ko atzizkiaren eskuinean) Lurralde hartako jabe ziren Ban erregearen leinukoak: Börs, Lancelot...  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.

Ezpatak eta Fionnek bakar-bakarrik galarazi ahal izango zuten bera munduko jabe eta agintari bihurtzea.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 64. orr.

Lur osoko Jabe den Jaunaren itun-kutxa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 25. orr.

Eta egun batean, iritsi ziren gizon batzuk Euskal Herrira, eta bertako jabe bihurtzea erabaki zuten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batzarrak badu pribilegioen eta jabe-eskubideen deuseztatzeko xedea. Jabe-ondasunek ez daukate atzera egiterik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Banku-jabe batengana joan zen -diru eske, noski- .  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 27. orr.

Benta jabe piratak haren aitzinean ilarrez eta odolkiz bete ontzi bat pausatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Deabruarekin egindako tratuak zoritxarreko egiten duela liburu-jabea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 173. orr.

Don Alejandro Glencoe, lehendakaria, sortaldeko etxalde-jabe bat zen, Brasilgo muga ondoan lurrak zituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 209. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Saboiako ardo gorria ekarri zien, kolorez ostatu jabearen matrailena baino ahulagoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.

Deabruarekin egindako tratuak zoritxarreko egiten duela liburu-jabea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 173. orr.

Eliz jabe laikoek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.

1930eko hamarraldiko Latino Amerikako zor-tituluen baliogabetze masiboaren ondoren (europar titulu-jabe txiki asko eta asko kiebra jota utzi zituena), finantzaketa modu berri bat etorri zen 1970eko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Bereizketa bat dago, hori bai, txalupa jabe direnen eta ez direnen artean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.

Edizio honen Copyright-jabeen baimenik gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.

Baserri giroetako lur eta baserri jabeen jauntxokeria.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

Taxi-jabeen elkarte sindikala.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

6 bere buruaren jabe

Arrotzei harriduraz behatu zien, harik eta, bere buruaren jabe eginik, eskua luzatu zien arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.

Hobe eroapena adorea baino, nor bere buruaren jabe izatea hiriak menperatzea baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,32

· Doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen, buruz ongi jantzia eta bere buruaren jabea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 591. orr.

· Logikak berpiztu zuen Jainkoa, sortutako fabrika berean, eta bere buruaren jaberik gabe dabila geroztik jende lojikoa munduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 254. orr.

7 en jabe egin ik jabetu.

Nire erreinuko herrixka askoren jabe egin zarete.  Elizen arteko biblia   1 M 15,29

Beren makilak astindu eta munduaren jabe egin nahi dute [juduak] orain eta beti.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Lur osoaren jabe egingo zaitut.  Elizen arteko biblia   Sal 2,8

Gudalburu haiek agintearen jabe egin ziren nor bere lurraldean.  Elizen arteko biblia   1 M 1,8

Izen baten jabe eta diru baten jabe egitea da arrakasta.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Ez zuen emakumeen bihotzaren jabe egiten direnek omen dituzten dotorezia horietatik bat ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 365. orr.

Norbait egiten da -egin behar da- betiko esana gelditzen denaren jabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

· Oraindik haiena zen mundu baten guztizko jabe egin ninduen legeak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.

8 en jabe izan da ad

Lur-sailen jabe naiz gaztetandik.  Elizen arteko biblia   Za 13,5

Hogeita hiru herriren jabe izan zen Galaad lurraldean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 2,22

Saldu aurretik zeurea zenuen, eta saldu ondoren ez ote zinen hartutakoaren jabe?  Elizen arteko biblia   Eg 5,4

Zer egingo zenuke munduaren jabe bazina?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

Anaiak ez daitezela ezeren jabe izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 156. orr.

Badakigu logos-aren jabe izateak bereizten duela gizakia gainerako animaliengandik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.

Zutitu nahi dut, jaiki besterik ez, neure jabe naizela uste izateko behintzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 327. orr.

Tabako turkiarraren usain gozo-mikatza egin zen gelaren jabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

Emaztea ez da bere buruaren jabe, senarra baizik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,4

ik gorago 6.

· Ezeren jabe gu, ororen jabe Herio.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 93. orr.

· mug Gabriela atsoa baitzen bazter horietako jabea. Gizon mehe segaila zen Leizarraga, sudur-kako handi baten jabea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

Enperadorea ez da mundu osoaren jabea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

9 etxe-jabe ik etxejabe
10 jaun eta jabe pred/adlag

Itsasoan jaun eta jabe zinen.  Elizen arteko biblia   Ez 27,4

De Gaulle izeneko militar bat jaun eta jabe zela Frantzian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Auto kontuetan, italiarrak dira jaun eta jabe: Ferrari, Maserati, Lamborghini...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Jesu Kristo, gure Jaun eta Jabe bakarra.  Elizen arteko biblia   Ju 1,4

Max, haren seme gazteena, jaun eta jabe zen bere gela-zokoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Gizonaren noblezia, saio eta hutsegitez josiriko ehun mendetan zehar irabazia, materiaren jaun eta jabe egitean zetzala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.

Dirua jaun eta jabe dela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

· Ghiberti, Della Robbia, Brunelleschi eta Donatello bizi zituen inguruan, zein bere artearen jaun eta jabe harro.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.

· mug Ene jaun eta jabea, ez gutxietsi haren hitzak.  Elizen arteko biblia   Jdt 11,10

Nor zen herri hartako biztanlea, haren jauna eta jabea?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 365. orr.

Jainkoak, zeru-lurren jaun eta jabeak, lurra eta zerua itxi zituenean [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.

Ni jaun eta jabeen aldekoa banintz, [...] dudarik gabe egongo nintzateke gutxiengoen eta zapalduen alde, eta batik bat haien eskubide guztien alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

11 lur-jabe ik lurjabe.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arimaren jabe (5); arrazoiaren jabe (5); baloiaren jabe (6); bere buruaren jabe (85); beren buruaren jabe (6); beren buruen jabe (9); bihotzaren jabe (15); biziaren jabe (7); bizitzaren jabe (5); buruaren jabe (154); buruaren jabe egin (8); buruaren jabe izan (9); buruaren jabe izatea (7); buruaren jabe izateko (12); buruaren jabe izaten (7); dagozkien eskubideen jabe (8); denaren jabe (6); egiaren jabe (12); egoeraren jabe (7); eskubide guztien jabe (6); eskubideen jabe (18); etorkizunaren jabe (12); etxe baten jabe (6); etxearen jabe (12); euren buruaren jabe (5); geroaren jabe (8); geure buruaren jabe (6); gorputzaren jabe (7); guztiaren jabe (14); handiaren jabe (7); hitzaren jabe (5); izen baten jabe (6); izenaren jabe (13); jabe bakarra (14); jabe berria (16); jabe berriak (19); jabe berriek (6); jabe bihurtu (9); jabe bihurtzen (8); jabe egin (134); jabe egin nahi (15); jabe egina (7); jabe egingo (26); jabe eginik (7); jabe egitea (15); jabe egiteko (30); jabe egiten (33); jabe gelditzen (5); jabe izaitea (6); jabe izan (184); jabe izan arren (6); jabe izan behar (13); jabe izan beharko (5); jabe izan gabe (6); jabe izan nahi (8); jabe izanen (10); jabe izango (40); jabe izanik (10); jabe izatea (35); jabe izateak (14); jabe izatearen (8); jabe izateko (47); jabe izateko eskubidea (5); jabe izaten (12); jabe izatera (9); jabe sentitzen (5); neure buruaren jabe (37); ondasunen jabe (6); ororen jabe (7); partidaren jabe (5); sekretu baten jabe (6); sekretuaren jabe (6); zerbaiten jabe (8); zeure buruaren jabe (7)

bere buruaren jabea (6); buruaren jabea (6); dendaren jabea (5); etxearen jabea (12); etxeko jabea (5); jabea bera (6); jabea izan (10); jaun eta jabea (13)

autoaren jabeak (6); dendako jabeak (5); dendaren jabeak (5); etxearen jabeak (12); etxeko jabeak (6); jabeak berak (10); lur jabeak (5); tabernako jabeak (6)

jabearen izena (6)

etxeko jabeari (5)

etxeen jabeek (6); lur jabeek (5)

lur jabeen (5)

jaberik gabe (9); jaberik gabeko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus