Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jabegabe izond jaberik ez duena.

Ez gara zakur jabegabeak!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 45. orr.

Jabetza eskubidea, alabaina, jabearen bizitzarekin arautzen da; beraz, jabearen ostean zer gertatuko da ondasunekin, haren heriotza dela-eta ondasunok jabegabe badira?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 92. orr.

Jabearen heriotza dela eta, ondasun jabegabe horietan ez da ikusten, lehen so batean bederen, bestelako jaberik Estatua baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 93. orr.

Mundutik at diruditen lekuak direlako beharbada, lur jabegabea, hamaika hizkuntza entzuten dira, toki apatridak, lur frankoa bi zentzuetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus