Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jabetu, jabe(tu), jabetzen 1 da ad zerbaiten jabe egin edo bihurtu, norbaitek zerbait beretzak hartu. ik beretu; jaundu; nagusitu.

1512ko uztailaren 24an, Albako dukea Iruñeaz jabetu zen Fernando Aragoikoaren izenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

Eta Trifon, elefanteez baliatuz, Antiokiaz jabetu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 11,56

Ondotik Antso Gartzia gazteluaz jabetu zen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Josueren gidaritzapean lurralde hartaz jabetu zirenean.  Elizen arteko biblia   Eg 7,45

Nik igoarazi zintuztedan Egiptotik, eta basamortuan zehar berrogei urtez gidatu, amortarren lurraldeaz jabe zintezten.  Elizen arteko biblia   Am 2,10

Mezkita edo santutegietan berdin, jaunaren lurra denez, ortutsik sartu beharra dauka, haren esanera datorrela adierazteko, eta ez haren lur sakratuaz jabetzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Eta harekin ezkondu zelarik, gauean hartaz jabetu, mintza urratu, eta egunsentian hilarazi egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.

Mikel Strogoffek zaldi horietako batez jabetzeko burutazioa izan zuen lehenik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Diruaz ikastola jabetu zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 73. orr.

Orduan diskoaz jabetzeko irrika sentitu nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 235. orr.

2 (gauza abstraktuez edo irud)

Ehun urte geroago, sobietek, botereaz jabetu ondoren, [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 166. orr.

Ez ziren nire bihotzaz jabetu, ez nien nik eskuaz musurik bidali.  Elizen arteko biblia   Jb 31,27

Gorputz-atal guztiez jabetu berri zitzaion hotza kentzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

Bagoiaz jabetu den argiaren arabera, zeruak arnasa hartu duela ematen du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

Ez dakit nire hitzen zentzuaz jabetu ote zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.

Orduan, eutsi ezineko gogo bizi bat jabetu zen nitaz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 56. orr.

Baina beldurra diot sortzera doan horri, nitaz jabetu eta auskalo-nora eramanen nauen horri.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 32. orr.

Hala bada, isiltasunik erabatekoena jabetu zen kalezuloaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Sinetsita zeuden deabrua jabetu zela hiltzen zegoenaren gorputzaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

Zirt edo zart egin behar eta, gorputzaz baino areago gogoaz jabetu zitzaidan bizitasuna alferrik ez galtzera deliberatu nintzen, zetorrena zetorrela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Bat-batean, [...] musikaren egilea asmatu behar setatia jabetu zen nire arretaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

• 3 (gauza abstraktuez edo irud; zait ad)

Non edo han espiritua jabetzen zaionean, lurrera botatzen du, eta mutikoa, lerdea dariola eta hortz-karraska, gogor-gogor gelditzen da.  Elizen arteko biblia   Mk 9,18

Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago.  Elizen arteko biblia   Sal 55,6

Ur garden haietan murgildu behar larri bat jabetu zitzaion ehiztariari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Gero, gauak berriro mendia estali zuenetik, bestelako izumen berriak jabetu zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.

• 4 da ad norbaitek, gertatzen edo esaten zaiona, edo irakurtzen duena atzeman, norbait zerbaitez konturatu.

Ea jabetzen haizen, oraindik jabetu ez bahaiz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 152. orr.

Jabetu ginen gu ere noizbait.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 62. orr.

Jauna! ez zara jabetzen?  Berria - Kirola   2004-07-07

Gu ikusi orduko jabetu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 45. orr.

Zergatik ez ote zen garaiz jabetu?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.

Aurreiritzi horrek, edo aurreikuspen horrek itsututa, Florentzia edo Pariseko astronomo haiek ez ziren ezertaz jabetu...  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 141. orr.

Biek batera hitz egiten diote, baina ziur nago bera ez dela ezertaz jabetzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 47. orr.

Egin duen bekatuaz jabetzean, elkarte osoak zekorra eskainiko du barkamen-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Lb 4,14

Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ezin ziren esanahiaz jabetu.  Elizen arteko biblia   Lk 9,45

Esaldia guztiz argia zen arren, Ruche jauna ez zen jabetu haren esanahiaz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 112. orr.

Hemen gertatzen denaz ongi jabe zaitezten.  Elizen arteko biblia   Eg 2,14

Bere egoeraren larriaz eta izugarritasunaz jabetzen saiatu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.

Uste genuen bere ahizparen gaixotasunaz jabetu gabe zegoela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Tentetnikov laster jabetu zen egoeraz, eta utzi egin zuen lagunarte hura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.

Husaini ongi jabetu zen bestearen ezusteaz eta nahasmenduaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

Sentitzen nuela esan nion, nahiz eta, egiaz, ez nintzen egindako kalteaz jabetu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 177. orr.

Baina gerora jabetu nintzen, oso gerora, zerrendatze-mota honen balio egiazkoaz.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 125. orr.

Noizbait ere, jabetu nintzen: gu denok, gaztetxoa eta andrea, agerpen bat ginen, nire oroimenak leku desertu hartara ekarritako fantasma taldea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 43. orr.

5 (esaldi txertatu batekin)

Baina ez ziren jabetu Aitaz mintzo zitzaiela.  Elizen arteko biblia   Jn 8,27

Tom azkenean jabetu zen ez zeukala bere baitan hura amaitzeko behar zen gaitasuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 32. orr.

Belarria zorroztu nuen eta logelatik irteten zirela jabetu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

Jabetu nintzen orduan ezinezkoa dela hain pasibo izatea zorigaitza edota heriotza hain hurbil dagoenean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.

Orduan jabetu nintzen ergelkeria galanta egin nuela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 459. orr.

Orduan jabetu ziren ez ziela esan ogi-legamiarekin kontuz ibiltzeko, fariseu eta saduzearren irakaspenekin baizik.  Elizen arteko biblia   Mt 16,12

Ni han nengoela jabetu gabe hitz egiten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 106. orr.

Hilabete batzuk pasatu arte, ez dira jabetzen bete-betean aita direnik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 50. orr.

Ez nintzen iragarki haiek zer iragartzen zuten jabetu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 135. orr.

Orduantxe jabetu ni zeren inguruan ibilia nintzen lehenago gogoetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Harry jabetu zen zein atakatan zegoen Bette.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Maximo -erdi-paganoa, erdi kristaua bera- berehala jabetu zen zein krimen ikaragarriak ziren honakoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus